Joan eduki nagusira

Haur Hezkuntzako Irakasletzako Graduaren Nazioarteko Programa

Lor ezazu Haur Hezkuntzako Irakasletzako Graduko titulazioa, eta, aldi berean, eskuratu nazioarteko prestakuntza. Eskuratu 0 eta 6 urte bitarteko etapan hezkuntzaren erronka handiari aurre egiteko behar dituzun ezagutza teorikoak eta praktikoak eta gaitasunak, eta trebatu atzerriko hizkuntzak irakasteko (ingelesa edo frantsesa) eta edukiak atzerriko hizkuntzan emateko.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 3 ods 4 ods 5 ods 10 

 

Zergatik ikasi Haur Hezkuntzako Irakasletzako Graduaren Nazioarteko Programa?

  • Hezkuntzaren arloko gaitasun profesional eta pertsonala eskuratuko duzu.
  • Prestakuntza handia hizkuntzetan
  • Talde txikiak eta homogeneoak, eta mugikortasuneko nazioarteko ikasleekin egoteko aukera
  • Umeei beren garapenaren momentu garrantzitsu batean laguntzeko gaitasuna zeureganatuko duzu.
  • Hezkuntza formalean eta ez-formalean umeei laguntzeko prestakuntza osoaren jabe eginen zara.
  • Espezialitate hauetako bat egiten ahalko duzu:
    • Gorputz Hezkuntza
    • Musika Hezkuntza
    • Entzumena eta Hizkuntza
    • Pedagogia Terapeutikoa
    • Ingelesa
    • Frantsesa.

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioak

Gaitasunetarako prestakuntza

Hizkuntzak

Sarbide egokienak

  • Batxilergoa: Zientzien, Gizarte Zientzien edo Giza Zientzien modalitateak.
  • Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak. 

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: ikasleen ezaugarriak ezagutu, horietan sakondu eta nolakoak diren aztertzeko interes berezia, baita pertsonalki eta intelektualki garatzen laguntzekoa ere; pertsona arteko komunikaziorako eta taldeak gidatzeko interesa eta erraztasuna; dibertsitate kulturalarekiko sentsibilitatea.

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Haur Hezkuntzako Irakasletzako Graduaren Nazioarteko Programa bukatzen dudanean?

  • Haur Hezkuntzako irakasle, ikastetxe publikoetan, itunduetan edo pribatuetan.
  • Irakasle, programa elebidunetan eta atzerriko hizkuntzetakoetan
  • Atzerriko hizkuntzen irakasle
  • Irakasle atzerrian
  • Hezkuntza ez-formaleko arloetan, aisialdiaren arloan edo laguntza arreta sozioedukatiboan.
  • Neronek sortutako haur-eskola batean.
  • Beste jarduera batzuetan, hauetan esaterako: material osagarrien, hezkuntzan laguntzeko euskarrien, testuliburuen eta programa informatikoen eta abarren sorrera eta banaketak.
     

Zein master egiten ahalko dut Haur Hezkuntzako Irakasletzako Graduaren Nazioarteko Programa bukatzen dudanean?

Zein master egiten ahalko dut Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradua bukatzen dudanean?
Kontsultatu eskaintza osoa:

Gaitasunak