Prestakuntzak bat egiten du NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin.
Erlijio eta Kultura Katolikoko Unibertsitateko Espezialistaren titulu berekiak helburua du Haur Hezkuntzaren eta Lehen Hezkuntzaren eremuan eskolako erlijio-irakaskuntzako etorkizuneko irakasleak gaitu eta prestatuko dituzten ikasketak ahalbidetzea, erlijioaren eta moralaren arloko kalitateko prestakuntza katolikoa bermatzeko.
Artzapezpikutzarekin adostutako hitzarmenari esker, ikastaro horrek aukera ematen du Gaitasun Akademikoaren Eliz Deklarazioan sartzeko. Deklarazio horren bidez, irakasleak gai dira ikastetxe publikoetan erlijioa eta itunpeko ikastetxe erlijiosoetan beste edozein irakasgai emateko.
Zergatik ikasi Erlijio eta Kultura Katolikoko Unibertsitateko Espezialista?
Zergatik ikasi Erlijio eta Kultura Katolikoko Unibertsitateko Espezialista?
- NUPeko irakasleak daude, irakaskuntza- eta ikerketa-bikaintasunaren berme egiaztatua dutenak, eta aitortutako ospea duten arloko profesionalak.
- Diziplinarteko prestakuntza teoriko-praktikoa
- Prestakuntza osoa eta diziplina anitzeko
Irteera profesionalak
Erlijioa irakasgaia ematen ahalko duzu ikastetxeetan, Gaitasun Akademikoaren Eliz Deklarazioan sartzeko baldintzak betetzen badituzu
Titulu bereki hori Irakasletzako Graduarekin batera egiten ahal da.
Módulos y materias
Modulua | Eskola-orduak | Modalitatea | ECTS kopurua |
---|---|---|---|
Erlijioa, Kultura eta Balioak | 45 | presentziala | 6 ECTS |
Mezu Kristaua | 45 | presentziala | 6 ECTS |
Eliza, Sakramentuak eta Morala | 45 | presentziala | 6 ECTS |
Erlijioaren Pedagogia eta Didaktika Eskolan | 45 | presentziala | 6 ECTS |
Ohar garrantzitsua: nahi izanez gero, irakasgai horiek prestakuntza osagarriko aukerako irakasgai gisa matrikulatuko dira Irakasletzako Graduetan:
- Eliza, Sakramentuak eta Morala
- Erlijioaren Pedagogia eta Didaktika Eskolan
Erlijio Zerbitzuak Irakasletzako Graduetarako proposatutako ibilbidea:
Ikasle bakoitzaren askatasuna mugatu gabe, Erlijio Zerbitzuak ibilbide hau proposatzen du orientabide gisa:
- 5. seihilekoa: Mezu Kristaua eta Erlijioa, Kultura eta Balioak
- 6. seihilekoa Erlijioaren Pedagogia eta Didaktika eta Eliza, Sakramentuak eta Morala
Ikasleek matrikula egiterakoan zalantzaren bat izanez gero, Erlijio Zerbitzuarekin jarri behar dira harremanetan.
Zuzendaritza akademikoa
NUPeko irakasleak
- David Galarza Fernández
- Alejandro Zuza Ruiz de Alda
- 2025-2026 ikasturteko prezio akademikoak (onesteko daude)
- Espedientea irekitzearen eta administrazio kudeaketaren prezioa
Ikaspostuak
Gehienez ere, 200 ikasle onartuko dira irakasgai bakoitzeko.
Sartzeko baldintzak:
Honako hauetan unibertsitateko titulua dutenak:
-
Graduko ikasleak.
-
Unibertsitateko tituludunak: DECA lortze aldera Erlijioa irakasgaia egin nahi duten Irakasletzako diplomadunak Erlijio Zerbitzuarekin jarri beharko dira harremanetan, aholkuak eskatzeko eta irakasgai berri egokienetan izena emateko aurretik eginak dituzten irakasgai zaharren arabera.
-
Irakasletzako graduatuak.
Onartua izateko irizpideak:
Onarpena inskripzio-hurrenkeraren arabera eginen da.
Ikasketak NUPen egin ez badituzu, plataforman erregistratu beharko duzu.
Erregistratu Erregistratu Kontsultatu erregistroa egiteko gida Kontsultatu erregistroa egiteko gida Berreskuratu pasahitza Berreskuratu pasahitza
Egin aurreinskripzioa eta erantsi dokumentazioa
Izena emateko epea:
- lehenbiziko epea: 2025eko maiatzaren 26ko 9:00etatik ekainaren 13ko 14:30era
- Aurreinskripzioa egiteko bigarren epea: 2025eko uztailaren 17ko 9:00etatik abuztuaren 22ko 14:30era
Egin aurreinskripzioaEgin aurreinskripzioa Egin aurreinskripzioaEgin aurreinskripzioa Kontsultatu aurreinskripzio-gida Kontsultatu aurreinskripzio-gida Berreskuratu pasahitza Berreskuratu pasahitza
Dokumentazioa
- Unibertsitateko tituluaren fotokopia, baldin eta ez baduzu NUPen ikasi
- Espediente akademikoaren fotokopia, baldin eta ez baduzu NUPen ikasi
- Curriculum vitaea
Ohar garrantzitsua: Gogoan izan dokumentazioa eskaneatuta erantsi behar duzula aurreinskripzioarekin batera. Orrialde bat baino gehiago dituzten dokumentuak pdf dokumentu bakarrean eskaneaturik igoko dira
Egin matrikula
Onartu bazaituzte, matrikula online egin behar duzu:
- Lehenbiziko epean izena eman dutenak: 2025eko ekainaren 30eko 9: 00etatik uztailaren 4ko 14:30era
- Bigarren epean izena eman dutenak: 2025eko abuztuaren 27ko 9: 00etatik abuztuaren 28ko 14:30era
Matrikulatu Matrikulatu Berreskuratu pasahitza Berreskuratu pasahitza
Aurkeztu dokumentazioa
Matrikula egin ondorengo bi asteetan, dokumentazio hau aurkeztu behar duzu Administrazioko eraikineko Sarbidearen, Beken eta Tituluen Bulegoan, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era:
- Noten ziurtagiria eta unibertsitate titulua (jatorrizkoa eta kopia, edo fotokopia konpultsatua) Atzerriko tituluak legez onartuak egon behar dira. Beste unibertsitate batzuetako ikasle berriak soilik.
- Tasen murrizketarako eskubidea egiaztatzen duen dokumentazioa: baldin eta ikasle berriak baldin badira edo aurreko ikasturtean emandakoa indarrean ez badago
- Familia ugaria osatzen duten, desgaitasunen bat duten edo terrorismoaren edo genero indarkeriaren biktima diren ikasleen kasuan, joan den ikasturtean aurkeztutako dokumentazioa indarrean badago, hala adieraziko da automatrikularen programan, eta ez duzu dokumenturik entregatu beharko. Indarrean ez badago, matrikula “arrunt” bat egin beharko duzu automatrikularen programan, eta dagokion egiaztagiri berritua aurkeztu.
Ordaindu matrikula
Bi modutan ordaintzen ahal duzu matrikula:
- Banketxean: matrikula egiteko unean ateratzen den abonu- edo ordainketa-agiriaren edo ordainagiriaren bidez. Nolanahi ere, kontu-zenbaki bat eman beharko da egon daitezkeen itzulketetarako.
- Online ordainketa.
Ez da beharrezkoa ordainagiria unibertsitatean aurkeztea.
Ordainketa bakarra edo Ordainketa zatikatua:
- Ordainketa bakarra:
- Banku hauetan egin beharko da, abonu-agirian adierazten den epean: Banco Santander, CaixaBank edo Nafarroako Rural Kutxa, BBVA, Laboral Kutxa.
- Matrikularako ohiz kanpoko aldietan, matrikula-zabalpena egiten denean edo bekak indargabetzeagatik eratorritako kalkulu berrietan, ordainketa aldi bakar batean egin behar da.
- Ordainketa zatikatua. Lau epemugatan egin beharko da::
- zenbatekoaren % 40, abonu-agirian ezarritako epean. Administrazio-prezioak eta eskola-asegurua lehen ordainketa horretan sartuko dira, oso-osorik.
- 2., 3. eta 4. ordainketa = zenbatekoaren % 20..
Ordainketa zatikatua ez da ezarriko 350 €-tik beherako kopuruetan.
Titulu bereki horretan ez da krediturik aitortuko.
Matrikula aldatzeko epea
Irakasgaien matrikula-aldaketa ikasturtean zehar egin ahal izango da, irakasgai hori ematen hasi eta 10 egunera arte, betiere irakasgaia amaitu ez bada.
Matrikula deuseztatzeko epea
Matrikula deuseztatu ahal izango da berezko tituluaren irakaskuntza ematen hasten denetik hilabeteko epean.
Prestakuntza-helburuak
- Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan Erlijioa irakasgaia emanen duten irakasleak behar bezala prestatzea.
- Beste titulazio batzuetako ikasleen kultura-prestakuntza aberastea.
- Fenomeno erlijiosoak hainbat kulturatan duen garrantzian eta unibertsaltasunean sakontzea, judaismoak kristautasunarekin duen lotura eta fenomeno erlijioso kristauaren originaltasuna eta espezifikotasuna ezagutzea.
- Bibliaren irakurketa eta Bibliako testuen erabilera sustatzea: sinboloak, genero literarioak, testuinguruak, testuen xede erlijiosoa.
- Kristautasunak gure kulturan dituen agerpenak ezagutzea.
- Fedearen eta jakintza guztien arteko lotura egokia eskaintzea.
Ikaskuntzaren emaitzak
- Oinarrizko teologia biblikoa aurkeztea, salbamenaren historiako gai nagusien bitartez, eta Jesukristok, Hitz haragituak burutzen duen Jaungoikoaren errebelazio progresiboa ulertzen laguntzea.
- Fede kristauaren funtsezko edukien sintesi eguneratua eskaintzea
- Gizakiaren alderdi moralean sakontzea mezu kristauaren argitan, eta ikuspegi kristautik balio zibiko eta etikoetan heztea proposatzea.
- Eskolako erlijio-irakaskuntza bere berezitasunaren arabera kokatzea eta identifikatzea eskolako hezkuntza-jardueraren barruan.
- Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan eskolako erlijio-irakaskuntzak dituen xedeak, helburuak eta edukiak aztertzea eta argitzea, baita irakaskuntza horrek beste ikaskuntza-arlo batzuekin duen harremana ere.
Ikasgela:
Sario eraikineko 606. ikasgela
Horarios
Udazkeneko seihilekoa:
- Mezu Kristaua:
- gaztelania: astelehenetan 8:00etatik 10:00etara eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara
- euskara: astelehenetan 14:00etatik 16:00etara eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara
- Erlijioa, Kultura eta Balioak:
- gaztelania: astelehenetan 16:00etatik 18:00etara eta ostegunetan 10:00etatik 12:00etara
- euskara: astearteetan 14:00etatik 16:00etara eta ostegunetan 8:00etatik 10:00etara
Udaberriko seihilekoa:
- Eliza, Sakramentuak eta Morala:
- gaztelania: astelehenetan 12:00etatik 14:00etara eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara
- euskara: astelehenetan 14:00etatik 16:00etara eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara
- Erlijioaren pedagogia eta didaktika
- euskara: astearteetan 14:00etatik 16:00etara eta ostegunetan 8:00etatik 10:00etara
- gaztelania: astelehenetan 16:00etatik 18:00etara eta ostegunetan 10:00etatik 12:00etara
Irakasgai bakoitzaren arduraduna den irakasleak zehaztuko ditu ebaluazio-irizpideak.
Titulua lortzeko bete beharreko baldintzak:
- Ikasleak oro har: 24 kredituak gainditzen badituzte.
- NUPeko Irakasletzako Graduko ikasleak: titulu berekiaren 18 kredituak eta Graduko ikasketa planeko 6 kredituko Erlijioa aukerako irakasgaia gainditzen badituzte.
Gotzain konferentziak Erlijioa irakasgaia irakatsi ahal izateko ematen duen Gaitasun Akademikoaren Eliz Deklarazioan sartzeko, kontsultatu dokumentazio hau.
Erlijio Zerbitzua:
- Arduraduna: David Galarza
- Telefonoa: (+34) 948 169773
- Lekua: Sario eraikina. Arrosadiko Campusa (Iruñea).
- Helbide elektronikoa: david.galarza@unavarra.es
Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atala:
- Telefonoa: (+34) 948 168939
- Tokia: Soforak- Administrazioko eraikina. Arrosadiko campusa (Iruñea)
- Posta elektronikoa: titulos.propios@unavarra.es