Joan eduki nagusira

Haur Hezkuntzako Irakasletzako Graduaren Nazioarteko Programa

Lor ezazu Haur Hezkuntzako Irakasletzako Graduko titulazioa, eta, aldi berean, eskuratu nazioarteko prestakuntza. Eskuratu 0 eta 6 urte bitarteko etapan hezkuntzaren erronka handiari aurre egiteko behar dituzun ezagutza teorikoak eta praktikoak eta gaitasunak, eta trebatu atzerriko hizkuntzak irakasteko (ingelesa edo frantsesa) eta edukiak atzerriko hizkuntzan emateko.

Praktikak

Ikasleek, eskoletako praktikak eginez, lotura egokia lortzen dute Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako graduetako ikasgaietan ematen diren eduki teoriko-praktikoen eta irakasle lanbidean aritzeko behar diren ezagupen eta trebetasun profesionalen artean. Horretarako, zenbait jarduera izaten dira, fakultateko eta ikastetxeetako praktiketako tutore diren irakasleek gidatuak, aukera ematen dutenak ikasgeletan ikasten dena eta ikasgela jakin batean izaten diren egoerak lotzeko. Eskoletako praktiketan, horrenbestez, jakintza eta trebetasun horiei buruzko hausnarketa kritikoa egitea da premiazkoa, horren ondorioz irakasle lanetan haiek integratzeko eta etorkizuneko egoerei aurre egiteko asmoz nori bere irizpide profesionalak garatzeko.

Norentzat: 

  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako graduetako 2. eta 4. Ikasmailetako ikasleentzat
  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Gradu Bikoitzeko 5. Ikasmailako ikasleentzat

 

Ukoa eta salbuespenak

  • Ukoa: esleitutako tokiari uko eginez gero, arrazoitu egin beharra dago, eskabide orokor bat eginez Unibertsitatearen egoitza elektronikoaren bidez. Fakultatearen edozein programatan esleitutako tokiari argudiatu gabe uko egiteak fakultatearen gainerako programetan parte hartu ezina ekarriko du berekin.
  • Hasierako eta bukaerako data, berez, praktika guztietarako ezartzen da. Salbuespenak egin daitezke, hots, mugikortasun programetan dauden ikasleen praktiken hasiera eta bukaera geroratu, betiere arrazoi akademikoengatik (azterketak direla-eta) ikaslea ezin bada praktikak egiten hasi ezarria zegoen datan. Salbuespenak onartzekotan, ezarritako epean jakinarazi behar zaio praktikaren irakasle tutoreari, betiere egin beharreko praktikei dagozkien orduak egin ahal izatea bermatua badago.

Aurretiazko dokumentuak

Bi dokumentu horiek MiAulario plataformaren bidez bidali beharko dira, "Zereginak" atalean, dagokion ikasgaian. Ez da posta elektronikoz bidaltzerik onartzen, ezta aurrez aurre bidaltzerik ere.