Joan eduki nagusira

Gradu Bikoitza Haur Hezkuntzako Irakasletzan eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzan

Eskuratu prestakuntza bikoitza, aukera izan dezazun Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapetan mugarik gabe jarduteko, eta 0 eta 12 urte bitarteko haurren garapen pertsonal, intelektual eta sozialean laguntzeko.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 3 ods 4 ods 5 ods 10 

 

Zergatik ikasi Gradu Bikoitza Haur Hezkuntzako Irakasletzan eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzan?

  • Hezkuntzaren arloko gaitasun profesional eta pertsonala eskuratuko duzu.
  • Lan egiteko aukerak zabalduko zaizkizu, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapetan irakasle aritzeko aukera izanen baituzu.
  • Haurrei beren bizitzaren une garrantzitsuetan pertsonalki eta intelektualki laguntzeko gaitasuna zeureganatuko duzu.
  • Hezkuntza formalean eta ez-formalean haurrei laguntzeko prestakuntza osoa eskuratuko duzu.
  • Espezialitate hauetako bat egiten ahalko duzu: Gorputz Hezkuntza, Musika Hezkuntza, Entzumena eta Hizkuntza, Pedagogia Terapeutikoa, Ingelesa eta Frantsesa.
  • Ikasketak bukatzen dituzunean, bi titulu lortuko dituzu: 

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioa

Gaitasunetarako prestakuntza

Hizkuntzak

Nazioartekoa

 

Sarbide egokienak

  • Batxilergoa: Zientzien, Gizarte Zientzien edo Giza Zientzien modalitateak.
  • Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak. 

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: ikasleen ezaugarriak ezagutu, horietan sakondu eta nolakoak diren aztertzeko interes berezia, baita pertsonalki eta intelektualki garatzen laguntzekoa ere; pertsona arteko komunikaziorako eta taldeak gidatzeko interesa eta erraztasuna; dibertsitate kulturalarekiko sentsibilitatea.

ATALASE-NOTA: Ezarritako ikaspostu kopuruaren mugaraino onartuko dira ikasleak, aurreinskripzioan Gradu Bikoitza aukeratu zutenen artetik, Unibertsitatean sartzeko notaren arabera ordenatuta. Edonola ere, Gradu Bikoitzean onartua izateko gutxieneko nota gradu bikoitza osatzen duten bi titulazio ofizialetako bakoitzean ateratzen den atalase-nota edo hura baino handiagoa izanen da.

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Haur Hezkuntzako Irakasletzeko eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradu Bikoitza bukatzen dudanean?

  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasle, ikastetxe publikoetan, itunduetan edo pribatuetan.
  • Hezkuntza ez-formaleko arloetan, aisialdiaren arloan edo laguntza arreta sozioedukatiboan.
  • Zerorrek sortutako haur-eskola batean.
  • Beste jarduera batzuetan, hauetan esaterako: material osagarriak, irakaslanari laguntzeko osagaiak, testuliburuak, programa informatikoak eta abar sortzen eta banatzen.

Zein master egiten ahalko dut Haur Hezkuntzako Irakasletzeko eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradu Bikoitza bukatzen dudanean?

Zein master egiten ahalko dut Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradua bukatzen dudanean?
Kontsultatu eskaintza osoa: