Joan eduki nagusira

Gradu Bikoitza Haur Hezkuntzako Irakasletzan eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzan

Eskuratu prestakuntza bikoitza, aukera izan dezazun Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapetan mugarik gabe jarduteko, eta 0 eta 12 urte bitarteko haurren garapen pertsonal, intelektual eta sozialean laguntzeko.

Praktikak

Ikasleek, eskoletako praktikak eginez, lotura egokia lortzen dute Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako graduetako ikasgaietan ematen diren eduki teoriko-praktikoen eta irakasle lanbidean aritzeko behar diren ezagupen eta trebetasun profesionalen artean. Horretarako, zenbait jarduera izaten dira, fakultateko eta ikastetxeetako praktiketako tutore diren irakasleek gidatuak, aukera ematen dutenak ikasgeletan ikasten dena eta ikasgela jakin batean izaten diren egoerak lotzeko. Eskoletako praktiketan, horrenbestez, jakintza eta trebetasun horiei buruzko hausnarketa kritikoa egitea da premiazkoa, horren ondorioz irakasle lanetan haiek integratzeko eta etorkizuneko egoerei aurre egiteko asmoz nori bere irizpide profesionalak garatzeko.

Norentzat: 

  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako graduetako 2. eta 4. Ikasmailetako ikasleentzat
  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Gradu Bikoitzeko 5. Ikasmailako ikasleentzat