Joan eduki nagusira

Gradua Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan

Treba zaitez ekoizpen- eta merkaturatze-sistema jasangarriei lotutako elikagai osasuntsu eta atsegingarriak diseinatu eta garatzeko, elikagaiok gai izan daitezen gaur egungo kontsumitzaileen askotariko premia aldakorrak asetzeko.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 2 ods 3 ods 8 ods 9 ods 12 

 

Zergatik ikasi Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Gradua?

  • Nekazaritzako elikagaiena sektore estrategikoa da Nafarroan, batik bat Ebro Ibarrean, han baitaude kokatuak sektoreko enpresa nagusiak.
  • Lana lortzeko aukera asko ematen ditu, elikagaien industriak duen pisu eta tradizio handiari esker; izan ere, sektoreak elikagaien berrikuntzan trebatutako profesionalak behar ditu lehiakorra izaten jarraitzeko.  
  • Aukera ematen du enpresetako eta Espainiako edo nazioarteko enpresetan praktikak egiteko programan parte hartzeko.
  • Ingurumena errespetatzen duten elikagaien produktu seguru eta kalitatezko berrien eskaria gero eta handiagoa da.
  • Oso garrantzitsua da berrikuntzari, proiektuen kudeaketari eta elikagaien merkaturatzeari aplikatutako tresna eta teknologia berriak erabiltzea.

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa:
    • Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
    • Osasun Zientzien ibilbidea
  • Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: zientziarako, elikadurarako, teknologia berrietarako, produktuen berrikuntzarako eta elikatzeko segurtasunerako interesa, baita analisirako eta sintesirako gaitasuna eta komunikatzeko eta informazioa bilatzeko abilezia ere.

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Gradua bukatzen dudanean?

  • Kontsumo-ohitura berrietara egokitutako elikagaien produktu seguruak, osasuntsuak eta atsegingarriak diseinatzen eta garatzen, indarrean diren legeekin bat etorriz.
  • Diziplina anitzeko taldeetan elikagaien berrikuntzako proiektuen plangintza eta kudeaketa egiten, elikagaien arloan balioa sortzeko.
  • Aholku zientifikoa eta teknikoa ematen, elikagaien kalitatea eta segurtasuna kudeatzen, prozesuak hobetzen edo elikagaien industrietan eta sektore horretako zentro teknologikoetan produktuak merkaturatzen.
     

Zer master egiten ahalko ditut Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Gradua bukatzen dudanean?

Kontsultatu eskaintza osoa:

Gaitasunak