Joan eduki nagusira

Doktoretza Nekazaritzako Elikagaietan

Egin ezazu doktoretza nekazaritzako elikagaien arloan, eta lor ezazu ikerketako prestakuntza aurreratua elikagaien teknologiarekin, nekazaritzarekin, nekazaritzako elikagaien industriarekin, ingurumenaren kalitatearekin, nekazaritza-sistemekin eta abarrekin lotutako sektore estrategiko horretan.

Aurkezpena

Zergatik egin Nekazaritzako Elikagaietako Doktoretza Programa?

Zer sailek hartzen dute parte programa honetan?

Doktoretzan sartzeko baldintzak

Doktoretza-programa ofizial batean sartzeko, beharrezkoa da Espainiako graduko titulu ofizialak edo baliokideak eta unibertsitate masterreko titulu ofizialak edo baliokideak izatea eta izangaiak osotara gutxienez 300 ECTS kreditu izatea gaindituak.

Programaren irizpide espezifikoak

Interesa duten ikasleek behar den epean bidali beharko dute onartua izateko eskaera, eta, harekin batera, norbere curriculum vitaea, espediente akademikoa, prestakuntza gehigarriari dagozkion sinestamenduak, hizkuntza-maila eta, halakorik edukiz gero, lan esperientzia.
Nekazaritzako Elikagaietako Doktoretza Programaren batzorde akademikoak eskaerak ebaluatu, eta nor onartu erabakiko du, alderdi hauek kontuan hartuta:

A) Izangaiaren espedientea (% 60)
Espediente akademikoaren batez besteko nota baloratuko da, kontuan hartuz bai graduko eta bai masterreko edo lizentziako edo doktoretzako tituluen kalifikazioak.

B) Izangaiaren CVa (% 30)
Izangaiaren CVan alderdi hauek balioetsiko dira:

  • Doktoretza-programaren gaiekin lotura duten argitalpenak (% 10): % 2,5 SCI indizearen lehenbiziko kuartilean dagoen argitalpen bakoitzeko; % 1,5 SCI indizearen gainerakoan dagoen argitalpen bakoitzeko; % 1 liburu bateko kapitulu bakoitzeko; eta % 0,5 SCI indizean ez dagoen aldizkari bateko argitalpen bakoitzeko.
  • Doktoretza-programaren gaiekin lotura duten kongresuetako komunikazioak (% 5): % 1 nazioarteko kongresu batean egin den komunikazio bakoitzeko eta % 0,5 Estatuko kongresu batean egin den komunikazio bakoitzeko.
  • Prestakuntza-ikastaroak, erlazioa dutenak doktoretza-programaren gaiekin (% 10). Doktoretza-programaren gaiekin erlazioa duen ikastaroetara joateak % 2,5 balioko du 6 ECTSko (edo iraupen baliokidea), edo, bestela, dagokion parte proportzionalean balioetsiko da ikastaroaren iraupenaren arabera.
  • Izangaiak alegatzen diten beste merezimendu batzuk (% 5). Beste merezimendu batzuk ere hartuko dira kontuan, hala nola aurretiko esperientzia ikerketan, sariak, analisirako teknika aurreratuak menderatzea, lehiaketetarako deialdien bidez izangaiak erdietsi dituen bekak edo berak alegatzen duen beste edozein merezimendu, Batzorde Akademikoak doktoretza garatzeko garrantzizkotzat jotzen badu.

C) Ingeleseko maila akreditatua (% 10)

Ingeles mailak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (HEEEB) arabera baloratuko dira.

  • A2 maila: % 4
  • B1 maila: % 6
  • B2 maila: % 8
  • C1 maila: % 10

Eskaria handiagoa bada Nekazaritzako Elikagaietako DPan eskainitako ikaspostu kopurua baino, notak baremoaren arabera ordenatu, eta notarik altuenak dituzten izangaiak programan onartuak izanen dira, betiere gutxieneko nota 35/100 badute.

Desgaitasunen batengatik hezkuntza-premia espezifikoak dituzten ikasleen kasuan, zenbait sistema eta prozedura ezarriko dira haiei laguntza eta aholkua emateko, curriculumaren egokitzapenak, bestelako ibilbideak edo ikasketa alternatiboak egiteko aukera ebaluatzearren.

Onartua izateak ez ditu ezein kasutan aldatuko interesdunak aurretik daukan tituluari dagozkion ondorio akademikoak edo, baldin baditu, ondorio profesionalak, ez eta tituluaren aitorpena ere, Doktoretza ikasketak egiteko ez bada.

 

Sartzeko gomendatzen den profila nekazaritzako elikadurari buruzko prestakuntza duten izangaiena da, besteak beste diziplina hauetan graduatuta eskuratutakoa: nekazaritzako ingeniaritza, ingurumen ingeniaritza, elikagaien ingeniaritza, nekazaritzako eta ingurumeneko zientziak, elikagaien zientzia eta teknologia, biologia, biokimika, zientzia kimikoak, farmazia, albaitaritza, ingeniaritza kimikoa, nutrizioa eta dietetika, lurraren zientziak, geografia, enologia, etab. Nolanahi ere, komenigarria da ondotik espezializazioa egin izana NUPen ematen diren master hauetako batean edo beste ikastegi batzuetan egindako antzeko master batean:

  • Unibertsitate Masterra Nekazaritzako Ingeniaritzan
  • Unibertsitate Masterra Informazio Geografikoko Sistemetan eta Teledetekzioan
  • Unibertsitate Masterra Nekazaritzako Elikagaien Industriako Teknologian eta Jasangarritasunean
  • Unibertsitate Masterra Ingurumen Agrobiologian
  • Unibertsitate Master Bikoitza Ingurumen Agrobiologian eta Natura Zientzietan
  • Unibertsitate Masterra Lurzoruen eta Uren Kudeaketan (biurtekoa)
  • Unibertsitate Masterra Enologia Berritzailean

Programan sartzeko modua izanen dute, halaber, aipatutakoekin lotutako diziplinetako lizentzia, goi mailako ingeniaritza edo doktoretza duten izangaiek.

Horrekin pareka daitezkeen lerroetako beste profil batzuk ere definitu dira; profil horiek dituztenek prestakuntza osagarria beharko dute.

Sartzeko 1. profilean zehaztu gabeko beste master batzuetatik datozen izangaiek (edo lizentzietatik edo goi mailako ingeniaritzetatik edo doktoretzetatik datozenek), baldin eta gutxienez 300 kreditu egin badituzte beste arlo zientifiko edo teknologikoetako ikasketa arautuetan edo 99/2011 Errege Dekretuan proposatutako baldintzak betetzen dituzten beste doktoretza-programa batzuetan (Espainiakoak nahiz atzerrikoak), eta ez badute prestakuntzarik egiaztatu teknologiari eta elikagaien ingeniaritzari, ur, lurzoru eta lurraldeei edo zientziari edo nutrizioari buruz, nekazaritzako elikagaien arloko gai espezifikoei buruzko 12 kreditu egin beharko dituzte.