Joan eduki nagusira

NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola

 

Eskola

Nor gara?

Jakin ezazu nor den nor NADOEren barruan eta nola jarri gurekin harremanetan

Zer egiten dugu?

Kontsultatu NADOErekin lotutako ekitaldi, mintegi, ikastaro eta albiste guztiak

Nola egiten dugu?

Eskuratutako ziurtagiriak eta kalitate parametroak
 

 

Nafarroako Doktoretza Eskola (NADOE) doktoretzako ikasketa eta jarduera propioak antolatzeaz arduratzen den unitatea da. Gobernu Kontseiluaren 2012ko maiatzaren 8ko erabaki baten bidez sortu zen, eta ordutik bostehun doktore berri baino gehiagori eman die prestakuntza.

  • 500lagun baino gehiago doktoratu dira sortu zenetik
  • 586ikasle izan ditu 2023-2024 ikasturtean

Gaur egun, NADOEren eskaintzak hamasei doktoretza-programa ditu, bost ezagutza-adarretakoak::

  • Arteak eta Giza Zientziak
  • Zientziak
  • Osasun Zientziak
  • Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak
  • Ingeniaritza eta Arkitektura

Hauek dira haren helburu nagusiak:

  • Testuinguru egokia sortzea ikasleek kalitatezko ikerlan bat egin dezaten.
  • Zeharkako prestakuntza sendoa ematea, laneratzea errazteko.
  • Komunitate bat osatzea ikasleek espazioak partekatzeko eta jarduerak elkarrekin egiteko.
  • Doktoretzako ikasleen, zuzendarien eta tutoreen estatuko eta nazioarteko mugikortasuna sustatzea.
  • Administrazioak, enpresak eta entitateak eskolako jardueretan inplikatzea.
  • Doktoretzako ikasleen eta prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileen kopurua handitzea.
  • Egresatuen ibilbide profesionalaren jarraipena egitea.