Ikerketa-plana eta prestakuntza-plana
Ikerkuntza-plana eta prestakuntza plana
Ikerketa-plana
Prestatu zure zuzendariarekin edo tesi zuzendariekin hitzartutako gaiari buruzko ikerketa-plana, eta bidal ezazu gehienez ere lehenbiziko matrikula egin zenuenetik 6 hilabeteko epean. Zuk eta zuzendariek (bat edo gehiago) sinatu behar duzue, eta baita tutoreak ere, halakorik egonez gero. Sinadurak originalak izan behar dira, eta edukiak ezarritako ereduaren araberakoak.
Programaren Batzorde Akademikoak hilabeteko epean berrikusiko du ikerketa-plana:
- Ebazpenean ezezkoa ematen bazaio ikerketa-planari, Batzorde Iraunkorrak, egoki baderitzo, beste epe bat ezartzen ahalko du ikerketa-planean egindako akatsak aldatzeko edo zuzentzeko.
Prestakuntza-plana
NUPeko doktoretzako prestakuntza-planak kategoria hauek ditu
Doktoretza-tesia prestatu ahala garatzen da, eta elementu hauez osatua dago:
- Ikerketa-prozesuaren garapena
- Ikerketaren emaitzak
- Jakintza partekatzea eta sareen garapena
Doktoregaiak hauek egin behar ditu enbor komunean:
- Gutxienez argitalpen bat egitea bere ikergaiari buruz, diziplinaren berezko hizkeran idatzia eta nazioarteko irakurleei zuzendua.
- Bere doktoretza-tesiari buruzko gutxienez bi mintegi aurkeztea Nafarroako Unibertsitate Publikoan edo Nafarroako Unibertsitate Publikoak parte hartzen duen fororen batean, eta mintegi horiek gutxienez 3 adituk baloratuak izatea, ikerketaren gaiaren arlokoak.
- Aktiboki parte hartzea nazioarteko biltzar batean gutxienez (ahozko aurkezpena eginez edo poster bat azalduz).
Prestakuntza tematikoko jarduerek hobekuntzako ikastaroak, gonbidatuen hitzaldiak, udako eskolak eta doktoretzako mintegiak hartzen dituzte barne. Trebetasun akademiko, intelektual eta teknikoen garapenari ematen zaio arreta.
Prestakuntza-jarduera guztiek balio bat izanen dute prestakuntza tematikoko jarduera-ordutan (POB-T), eta egutegi batean antolatuak eskainiko zaizkio doktoregaiari; egutegiak doktoretza osoan prestakuntza tematikoko 100 ordu egiteko modua emanen du.
Ikertzaileek doktoretza-jardunaldiak egitea proposa dezakete NUPeko ikerketa-institutuen bidez.
Zeharkako prestakuntzako jardueren helburua doktoregaiak gaitasun eta trebetasun jakin batzuk garatzea da, baliagarriak izanen zaizkionak Unibertsitateaz bestelako testuinguruetarako. NADOEk definitzen ditu jarduera horiek. Unibertsitateko beste unitate batzuek eskainitako jarduerak ere izaten ahal dira, beren ohiko ikastaro- eta mintegi-programazioetako jarduerak interesgarriak izaten ahal baitira doktoregaientzat.
Prestakuntza-jarduera guztiek zeharkako prestakuntzako ordu kopuru jakin bat izanen dute (POB-ZP), eta egutegi batean antolatuak eskainiko zaizkio doktoregaiari; egutegiak doktoretza osoan osotara zeharkako prestakuntzako 30 ordu egiteko modua emanen du.
Jardueren dokumentua
Jarduera akademikoak kontrolatzeko prozedura egiteko, 2023-2024 ikasturteko egutegi akademikoan eta 2024-2025 ikasturteko egutegi akademikoan adierazitako epeak hartuko dira kontuan:
- Doktoregaiak: SIGMA aplikazioko jardueren dokumentura igo beharko dituzte egindako prestakuntza-jarduerak eta aprobetxamendu-ziurtagiria.
- Zuzendariak edo tutoreak: doktoregaiek jardueren dokumentuan proposatutako jarduerak onartu edo ez erabaki beharko dute, eta ikerketa-planaren eta jardueren dokumentuaren jarraipen-txostenak egin beharko dituzte.
- Batzorde akademikoak: jarduerak baliozkotuko dituzte espedientean sartzeko, eta doktoregaiaren lanaren ebaluazioa eginen dute urtero.
Prestakuntza-jardueren dokumentua formalizatzeko prozedura
Prestakuntza-jardueren dokumentua formalizatzeko, Sigmara jarduerak igotzeko gidako jarraibideetan esandakoa egin ezazu.
Ez duzu gogoratzen zein den zure SIGMA pasahitza? Berreskuratu zure SIGMAko pasahitza
Oharra: NADOEk homogeneizazio dokumentu bat egin du doktoregaiek orientabide moduan izan dezaten zenbait motatako prestakuntza-jarduerak “prestakuntza-ordu baliokideekin” (POB) lotzeko. POBen kopurua ez dator bat jardueran egiten benetan erabilitako orduekin, baizik eta egindako jarduera mota horri homogeneizazio dokumentuan tasatu zaion baliokidetasunaren araberako ordu kopuruarekin.
Lehenbiziko matrikula egin aurreko prestakuntza-jarduerak aitortzeko eskaera
Eskatu egoitza elektronikoaren bidez lehenbiziko matrikularen aurreko jarduerak onartzea