Doktoretza-tesiaren gordailua eta defentsa
Doktoretza-tesiaren gordailua eta defentsa
Doktoretza-tesiaren gordailua
Tesia defendatu aurretik, hura gordailutzeko baimena eskatu beharko duzu.
Eskaera egin aurretik, honako hau demostratu beharko duzu:
- Enbor komunaren baldintzak betetzen dituzula
- Prestakuntza tematikoko jardueretan 100 POB osatu dituzula
- Zeharkako prestakuntzako jardueretan 30 POB osatu dituzula
Tesia gordailutzeko baimena eskatu aurretik doktoretza-aipamenen bat eskatu nahi baduzu, egiaztatu badituzula jarraian zehazten diren agiriak.
Tesia gordailuan uzteko baimena eskatzean, honako dokumentazio hau aurkeztu behar du doktoregaiak:
- Markatu aukera hori tesiaren gordailua baimentzeko eskaeran.
- Aipatu deialdi ofiziala, halako esparru batean egin bada.
- Eskaera bermatzen duen dokumentu ofiziala (enpresarekiko hitzarmena, OTRI kontratua...).
- Doktoretza industrialaren aipamena emateko eskaera.
- Aldeko txostena, tesiaren zuzendariak edo zuzendariek, enpresak izendatutako arduradunak eta doktoretza-programaren Batzorde Akademikoaren buruak sinatua, non aditzera emanen baita burutua duela doktoregaiak ikerketa-proiektua eta nolako lotura duen egindako tesiarekin.
- Lan bizitzaren txosten eguneratua.
Doktoretza Eskolak zilegi du beste txosten osagarri batzuk eskatzea.
Tesia gordailutzeko baimena eskatzean, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzu:
- Goi mailako hezkuntzako erakundearen edo ikerketa-zentroaren ziurtagiria, non ziurtatuko baita doktoregaiak aurretik aipatzen den egonaldia egin duela. Egonaldia noiz hasi zen eta noiz bukatu zen adieraziko du ziurtagiriak.
- Eskaerari buruzko txostenak, tesiaren zuzendariak edo zuzendariek eta programaren Batzorde Akademikoak eginak.
- Eskaeran adieraziko da zein den tesiaren defentsa egiteko aukeratu den hizkuntza.
Nafarroako Doktoretza Eskolak emanen du ebazpena, eta interesdunari, tesiaren zuzendariari edo zuzendariei eta doktoretza-programaren Batzorde Akademikoari jakinaraziko die aipamena ematea bidezkoa den ala ez.
Tesia kotutoretzako erregimenean egin baduzu
Kotutoretzako erregimeneko aipamena lortu nahi baduzu, dokumentazio hau aurkeztu beharko duzu tesia gordailutzeko baimena eskatzean:
- Markatu aukera hori tesiaren gordailua baimentzeko eskaeran.
- Aurkeztu dokumentazioa kasu bakoitzerako sinatutako hitzarmenak ezartzen duenaren arabera.
"Argitalpenen bilduma" modalitateko doktoretza lortu nahi baduzu, hauek egin beharko dituzu:
- Markatu aukera hori tesiaren gordailua baimentzeko eskaeran.
- Tesia argitalpenen bildumaren modalitatean aurkezteko eskaera atxiki.
- Gehitu egilekide ez-doktoreek argitalpena beren doktoretza-tesian erabiltzeari uko egiten diotela dioen agiria.
- A3_2015 Erabakia, NADOEren Zuzendaritza Batzordearena, "argitalpenen bilduma"ri buruzkoa.
Konfidentzialtasun erregimeneko doktoretza lortu nahi baduzu, hauek egin beharko dituzu:
- Markatu aukera hori tesiaren gordailua baimentzeko eskaeran.
- Aurkeztu eskaerari abala ematen dion dokumentu ofiziala (patentea, enpresarekin egindako hitzarmena, OTRI kontratua, lanean jasotako datu motak...).
- Aurkeztu tesiaren bertsio osoa.
- Aurkeztu tesiaren bertsio zentsuratua.
- Aurkeztu zuzendariaren txostena, eskaera justifikatzen duena.
- Adierazi ea beharrezkoa den doktoretza-tesiari buruzko lan bat argitaratu izana.
Ondoren, zure tesia gordailutzeko baimena eskatu beharko diozu Batzorde Akademikoari.
Behin baimena lortuta, doktoregaiak, 10 egun balioduneko epean, doktoretza-tesiaren formatu elektronikoko ale bat gordailutuko beharko du erregistro elektronikoan, behar diren prezio publikoak ordaindu ondoren.
Doktoretza-tesiaren defentsa
Epaimahaia izendatu eta hurrengo egunetik hasita gehienez ere hiru hilabeteko epean, idazkariak defentsa-ekitaldiaren deialdia jakinaraziko dio NADOEri.
Behin kalifikazioa emanda, doktoretza-titulua aukeratzeko modua izanen duzu, baita doktoretzako sari berezietan parte hartzekoa ere.
Doktoretzako sari bereziek arlo hauetako bakoitzean gehien nabarmendu diren NUPeko tesi nabarmenenak aintzatesten dituzte:
Nekazaritzaren eta Nekazaritzako Elikagaien Zientziak
- Nekazaritzaren eta Nekazaritzako Elikagaien Zientziak
- Osasun Zientziak
- Giza eta Gizarte Zientziak
- Industriako Zientziak eta Teknologiak
- Ekonomia, Enpresa eta Zuzenbidea
- Komunikazioen, Bioingeniaritzaren eta Energia Berriztagarrien Teknologiak
Kontsultatu zein den Nafarroako Unibertsitate Publikoak atzerriko doktoretza-titulu baten baliokidetasunaren adierazpena eskatzeko baldintzak eta prozedura.