Joan eduki nagusira

NADOE - Nafarroako Doktoretza Eskola

 

Nola egiten dugun

AUDIT ziurtagiria

Nafarroako Doktoretza Eskolak (NADOE) Kalitatearen Barne Bermerako Sistemaren (KBBS) Diseinuaren ziurtagiria du. Zuzendaritza Batzordea da NADOEren kalitateaz arduratzen den egitura.

Kalitatearen Barne Bermerako Sistema

NADOEren KBBSa ikastegiaren kudeaketarako eskuliburuan dago deskribatua, eta NUPeko ikastegi eta zerbitzuetan tituluen kalitatea eta etengabeko hobekuntza bermatzeko gauzatu behar diren prozesuen barne funtzionamendua arautzen du, horiek interes-taldeetara bideratzen saiatuz betiere.

KBBSaren diseinuaren oinarria prozesu estrategiko eta operatiboak eta euskarri prozesuak banakatzea da. Prozesu horiek guztiak prozesu-mapan ikus daitezke.

Kalitate arloko politika eta helburuak

Gobernu Kontseiluak onetsitako NUPen kalitate-politikak eta -helburuek ongi erakusten dute erakundeak zer-nolako konpromisoa duen kalitatea eta bikaintasuna sustatzeko irakaskuntzan eta ikerketa-, kudeaketa- eta transferentzia-jardueretan.

Osasun Zientzien Fakultatearen jarraibideak haren kalitatea eta emaitzak kudeatzera daude bideratuak, eta 2020-2023 aldirako NUPen Plan Estrategikoan

Erregistro eta argitalpen ofizialak

KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMAREN ZIURTAGIRIAK
Noiztik aurrera izanen du efektua Ebaluazioa Txostena
2020-12-16 AUDIT Diseinua KBBSaren diseinuaren ziurtagiria

Txostenak eta ebidentziak

Jarraipenaren ondorioz, zenbait txosten eta froga sortzen dira, eta horiek eskuragarri daude gardentasun-atarian eta erabiltzaile baimenduentzat, NireIkasgelategian, dagokien gunean.