Hasiera > Antolamendua, Kalitatea eta Prozesuak > Kalitatearen Barne Bermerako Sistema
Kalitatearen Barne Bermerako Sistema (KBBS) | KBBSaren diseinuaren ziurtapena | Kalitate Batzordea | Ikastegiko Kalitatearen Berme Batzordea (IKBB) |
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluak 2008ko urriaren 24an egindako bileran Kalitatearen Barne Bermerako Sistema (KBBS) onetsi zuen, eta 2018ko apirilaren 24an, 2020ko azaroaren 27an eta 2023ko otsailaren 27an egindako bileretan eguneratu. Bertan, tituluak etengabe hobetzen eta irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuen kalitatea ziurtatu eta bermatzeko tresnak izaten laguntzeko prozedurak ezarri ziren.
Sistema KBBSaren deskripzioa dokumentuaren inguruan egituratzen da. Dokumentu horretan prozeduren antolamendua eta diseinua deskribatzen da.. Dokumentu hori ondoko eranskinekin osatzen da:
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikastegi bakoitzeko zuzendaritza-taldeko kide bat duen lantalde batek diseinatu ditu prozedurak, Antolaketako eta Kalitateko taldearen laguntzarekin. Hasiera batean, unibertsitateko ikasketa ofizialen antolamendua ezartzen duen 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 9. apartatuan deskribatutako ordenaren arabera antolatu da. Ondoren, araudi berrietara egokitzeko beharrezkoak diren aldaketak egin dira, hots, 99/2011 EDra, 822/2021 EDra eta 640/2021 EDra egokitzeko.
Europako Unibertsitate Eremura egokitutako graduko, unibertsitate masterreko eta doktoretza-programetako titulu berriak ezartzen joan diren heinean, KBBSa ikastegietan aplikatu, eta antolakuntza- eta/edo araudi-behar berrietara egokitu da. Hurrengo taulan, sortu zenetik KBBSak izan dituen eguneratze nagusiak eta garrantzi bereziko beste mugarri batzuk erakusten dira.
Prozesu batzuk garatzeko, interes-taldeei gogobetetze-inkestak egin behar zaizkie. Esteka honetan, orain arte egindako inkesten historia kontsulta daiteke, baita hurrengo ikasturteetarako inkesten plangintza ere.
gora |
Ikastegien akreditazio instituzionalari ekiteko helburu estrategikoarekin, NUPek ikastegiaren jarduera akademiko eta kudeaketa guztia Ikastegiaren Kudeaketarako Eskuliburuan antolatzen du modu integratuan, haren diseinua ziurtatu ahal izateko ANECAren AUDIT programaren irizpide eta jarraibideen arabera.
ANECAren AUDIT Programaren Ziurtapen Batzordeak 2020ko abenduaren 14an ziurtatu zuen NUPeko ikastegi guztietan aplikatzekoa den KBBSaren diseinua. Batzordeak ebatzi zuen sistemak ziurtagiria izateko beharrezko baldintzak betetzen dituela eta Diseinu Ziurtatua duten Unibertsitate eta Ikastegien Erregistroan sartu zuen.
gora |
Nafarroako Unibertsitate Publikoak kalitate helburuak etengabe erdietsi eta gainditzearren hartutako konpromisoa 1996an Kalitatea Ebaluatzeko Batzordea eratuz gauzatu zen. Orduz geroztik, aldatuz joan da, eta, gaur egun, Kalitaterako Batzordea eta Antolaketako eta Kalitateko taldea dira kalitatearekin lotutako prozesuetan aholkua eta laguntza ematen dituztenak.
Esteka honetan ikus daiteke NUPen Kalitaterako Batzordea eta Ikastegietako Kalitatearen Berme Batzordeak noiz diren.
Gaur egun, honako organo hauek arduratzen dira kalitateaz Nafarroako Unibertsitate Publikoan:
Bere arautegiaren arabera, organo arrunta da kalitateari dagokionez aholkularitza emateko, proposamenak egiteko eta, beharrezkoa bada, irakaskuntzari, ikerketari eta zerbitzuei eragiten dieten ekintzak onesteko, garatzeko, abiarazteko, eguneratzeko eta haien jarraipena egiteko.
Ikasketen arloan, Ikastegietako Kalitatearen Berme Batzorde guztien jarduerak koordinatzen ditu, bai eta Nafarroako Doktoretza Eskolaren (NADOE) Zuzendaritza Batzordearenak ere, batez ere tituluen aldizkako akreditazioa lortzeko egiten direnak. Horretaz gainera, beste edozein batzorderi edo organori esleitutako kalitatearen inguruko beste jarduera batzuk koordinatzen ditu.
Gobernu Kontseiluak erabakitzen du nork osatuko duen Kalitaterako Batzordea, eta gutxienez honako kide hauek izanen ditu:
gora |
Ikastegiko irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuen kalitatea bermatzeko tresnak diseinatzen, garatzen, berrikusten eta hobetzen dituzte, eta konpromisoa hartua dute beren emaitzak etengabe hobetzeko. Unibertsitatearen Kalitaterako Batzordearekin adostutako jarraibideekin bat dator batzordearen lana.
gora |