Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kalitateari buruzko politika eta helburuak

Partes de este texto:

Kalitateari buruzko politika

Estatutuetan, jasoa dagoen bezala, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kalitateari buruzko politikak, (Gobernu Kontseiluak 2020-07-24an onetsiak) islatzen du erakundeak nolako konpromisoa duen ikasketetan eta ikerketa-, kudeaketa- eta transferentzia-jardueretan kalitatea eta bikaintasuna bultzatzeko. Horretarako, emaitzen ebaluazio sistematikoa eta analisia egiteko beharrezko mekanismoak antolatu eta jarri dira martxan etengabeko hobekuntza prozesuak zehazte aldera, hori baita kalitatea kudeatzeko kulturaren oinarria (3. eta 71. artikuluak).

Kalitatea eta emaitzak kudeatzeko NUPen Gidalerroak, 2030eko Agendaren ildo berekoak, hurrengo urteetarako diseinatutako proiektu estrategikoan daude islatuak eta 2020-23 aldirako V. Plan Estrategikoan deskribatuak.

Subir

Kalitate helburuak

NUPen kalitateari buruzko politika kalitaterako helburu hauen bidez zehazten da:

Kalitaterako proposatutako helburuak guztiz lerrokatuta daude 2020-2023ko V. Plan Estrategikoak erakundearentzat ezartzen dituen helburu estrategikoekin, bai eta Europako Unibertsitate Eremuan Kalitatea Bermatzeko Irizpide eta Jarraibideekin (European Standard Guidelines-ESG) eta AUDIT irizpideekin ere: 

Kalitaterako 1. helburua

1. KH: Kalitateari buruzko politika eta helburuak berrikusi eta jakitera ematea, eta, Unibertsitatearen estrategiarekin bat etorriz, bere interes-taldeen beharrak eta itxaropenak asetzera bideratutako kalitatearen kultura sustatzen duten jarduerak ezartzea.

Honako hauekin dago lerrokatuta:
ESG irizpideak          AUDIT irizpideak    NUPen helburu estrategikoak
1.1. IRIZPIDEA
Kalitatea bermatzeko politika
1 IRIZPIDEA
Ikastegiak nola definitzen dituen kalitateari buruzko bere politika eta helburuak.
Kalitateari buruzko politika eta helburuekin lerrokatutako hausnarketa eta proposamen estrategikoa

Kalitaterako 2. helburua

2. KH: Prestakuntzarako eskaintza eleaniztuna izatea, joera berriekin eguneratua eta ingurunearekin eta aniztasunarekin konprometitua, eta GJHak lortzeko gaitasunak eta ikuspegiak tituluen prestakuntza-curriculumetan integratzea

Honako hauekin lerrokatzen da:
ESG irizpideak        AUDIT irizpideak      NUPen helburu estrategikoak
1.2. IRIZPIDEA
Programak diseinatzea eta onartzea
2. IRIZPIDEA
Ikastetxeak nola bermatzen duen bere prestakuntza-programen kalitatea
1. HE: Aurrerapausoak ematea hezkuntza-eredu propio eta eleaniztuna izateko,ikerketarekin bat eginen duena, NUPen balioen araberakoa eta nazioarteko kalitateko estandarrak beteko dituena.
3. HE: Indar soziala areagotzea garapen jasangarriaren arloan, sare sozialeko kideekin lankidetza-sareak eraikiz eta ikuspegi globala edukiz.

Kalitaterako 3. helburua

3. KH: Unibertsitateko araudia eta nazioarteko kalitateko estandarrak aplikatuz, ikasketen ikaskuntzaren emaitzak bermatzeko eta ikasleen enplegagarritasuna hobetzeko ekintzak garatzea.

Honako hauekin lerrokatzen da:
ESG irizpideak        AUDIT irizpideak     NUPen helburu estrategikoak
1.3. IRIZPIDEA
Ikaslea ardatz izanen duten ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa

1.4. IRIZPIDEA
Ikasleen onarpena, aurrerabidea, aitorpena eta ziurtapena
3. IRIZPIDEA
Ikastegiak nola bideratzen dituen irakaskuntzak ikasleen arabera
1. HE: Aurrerapausoak ematea hezkuntza-eredu propio eta eleaniztuna izateko, ikerketarekin bat eginen duena, NUPen balioen araberakoa eta nazioarteko kalitate estandarrak beteko dituena.

Kalitaterako 4. helburua

4. KH: Irakasle eta ikertzaileen gaitasunak eta ezagutzak garatzea irakaskuntza-metodologia eta -tresna berrietan, irakaskuntzaren eta ikerketaren arteko lotura sendotzeko mekanismoak ezartzen lagun dezaketenak.

Honako hauekin lerrokatzen da:
ESG irizpideak         AUDIT irizpideak    NUPen helburu estrategikoak
1.5. IRIZPIDEA
Irakasleak
4. IRIZPIDEA
Unibertsitateak eta/edo ikastegiak nola bermatzen eta hobetzen duen bere langile akademikoen kalitatea
2. HE: Unibertsitatea liderra izatea jakintzaren sorkuntzan eta transmisioan, eta talentua erakartzeko gune izatea 2030eko Agendaren esparruan.

4. HE: Erakundeko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, aukera berdinak izan ditzaten ahalegintzea, erakundearekin identifika daitezen bultzatzea eta haien garapenean laguntzea sortzen duten balioa areagotuz.

Kalitaterako 5. helburua

5. KH: Ikasleari eskaintzen zaizkion laguntza-zerbitzuak hobetzea, modu sistematikoan ebaluatuz eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen gaitasunen garapena sustatuz.

Honako hauekin lerrokatzen da:
ESG irizpideak          AUDIT irizpideak    NUPen helburu estrategikoak
1.6. IRIZPIDEA
Ikasteko eta ikasleei laguntzeko baliabideak.
5. IRIZPIDEA
Unibertsitateak eta/edo ikastegiak nola kudeatzen eta hobetzen dituen bere baliabideak eta zerbitzuak.
1. HE: Aurrerapausoak ematea hezkuntza-eredu propio eta eleaniztuna izateko, ikerketarekin bat eginen duena, NUPen balioen araberakoa eta nazioarteko kalitateko estandarrak beteko dituena.

4. HE: Erakundeko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, aukera berdinak izan ditzaten ahalegintzea, erakundearekin identifika daitezen bultzatzea eta haien garapenean laguntzea sortzen duten balioa areagotuz.

Kalitaterako 6. helburua

6. KH: Eraldaketa digitalean aurrera egitea, zerbitzu hurbilagoa eta arinagoa eskaintzeko, ingurumena errespetatzen duena eta campus jasangarria garatzeko oinarria izanen dena.

Alineamiento con:
ESG irizpideak         AUDIT irizpideak       NUPen helburu estrategikoak
1.6. IRIZPIDEA
Ikasteko eta ikasleei laguntzeko baliabideak.
5. IRIZPIDEA
Unibertsitateak eta/edo ikastegiak nola kudeatzen eta hobetzen dituen bere baliabideak eta zerbitzuak.
5. HE: Antolamendua aldaketa teknologikoetara egokitzea pertsonek egin beharreko aldaketak kudeatzen lagunduz, eta, hala, prozesuak eraginkorragoak bihurtzea eta barneko zein kanpoko interes-taldeekiko harremanak sendotzea.

6. HE: Campus jasangarria edukitzea, azpiegiturei, ekipamenduei eta eremu ireki eta partekatuei dagokienez, ingurumena zaintzen duen ingurune osasuntsu batean.

Kalitaterako 7. helburua

7. KH: Emaitza publikoak hedatzeko sistema bat mantentzea konfiantzako eta gaurkotasuneko funtsezko adierazleekin, eta prozesuen eraginkortasuna aztertzeko eta Unibertsitatearen barne- eta kanpo-ezagutza handiagoa emateko ekintzak garatzea.

Honako hauekin lerrokatzen da:
ESG irizpideak          AUDIT irizpideak    NUPen helburu estrategikoak
1.7. IRIZPIDEA
Informazioaren kudeaketa

1.8. IRIZPIDEA
Jendaurreko informazioa
7. IRIZPIDEA
Unibertsitateak nola argitaratzen duen tituluei eta egindako jarduerei buruzko informazioa.
2. HE: Unibertsitatea liderra izatea jakintzaren sorkuntzan eta transmisioan, eta talentua erakartzeko gune izatea 2030eko Agendaren esparruan.

7. HE: Unibertsitateko kideen jakintza handitzea erakunde barnean, eta haien emaitzen ikusgarritasuna areagotzea erakunde kanpoan.

Kalitaterako 8. helburua

8. KH: Kalitatearen Barne Bermerako Sistema sendo ezartzea titulazio guztien kalitatea ebaluatzeko eta kudeatzeko prozesuak aldian-aldian ebaluatzeko tresna gisa, Unibertsitateko ikastegien akreditazio instituzionaleko eredu bat finkatzeko bidean aurrera egiteko eta, hala, nazioarteko kalitate estandarrak betetzen direla bermatzeko.

Honako hauekin lerrokatzen da:
ESG irizpideak          AUDIT irizpideak     NUPen helburu estrategikoak
1.7. IRIZPIDEA
Informazioaren kudeaketa

1.9. IRIZPIDEA
Programen etengabeko jarraipena eta aldizkako ebaluazioa

1.10. IRIZPIDEA
Kalitatea kanpotik ziurtatzea modu ziklikoan

6. IRIZPIDEA
Ikastegiak nola aztertzen eta kontuan hartzen duen KBZSaren prozesuen emaitzen informazioa.


8. IRIZPIDEA
Ikastegiak nola bermatzen duen KBZSaren mantentzea eta eguneratzea.

Plan estrategikoaren hedapena, analisia eta jarraipena, etengabeko hobekuntzaren arabera

 

Subir