Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Ikastegiaren kudeaketa

KBBSa, FUNTSEZKO ELEMENTUA UNIBERTSITATE IKASTEGI BAT KUDEATZEKO

NUPen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistemak (KBBS) bat egiten du erabat ANECAren akreditazio instituzionaleko ereduekin eta Goi Mailako Hezkuntzaren Kalitate Agentzien Europako Sareak (ENQA) ezarritako kalitate estandarrekin (ESG), eta funtsezko zeregina betetzen du ikastegien kudeaketan.

Akreditazio instituzionaleko ereduek –bai graduko eta unibertsitate masterreko ikastegietarako, bai doktoretza-eskoletarako– unibertsitate ikastegi bat kudeatzeko funtsezko alderdi nagusiak jasotzen dituzte, besteak beste: plangintza estrategikoa, antolaketa akademikoa, ikaskuntzaren ebaluazioa eta interes taldeen gogobetetzea.

2020an, ANECAren Egiaztapen Batzordeak NUPi bere sistematik kanpoko aitorpena eman zion, KBBSaren diseinuaren ziurtapenaren bidez.

Etengabeko hobekuntzako sistema guztietan bezala, KBBSa eta bere prozesuak etengabe aldatzen ari dira, eta kudeaketaren berezko beharretara egokitzeko beharrezkoak diren aldaketak izaten dituzte.

GRADUKO ETA MASTERREKO IKASTEGI BATEN KUDEAKETA NUPen

NUPek aurkeztutako Ikastegiaren Kudeaketarako Eskuliburua kalitateari buruzko eskuliburu klasikoa da, eta NUPeko graduko eta unibertsitate masterreko ikastegietan egiten den kudeaketa osoa jasotzen du erabateko kalitatearen kudeaketa-printzipioetan oinarrituta. Hortaz, NUPen Kalitatearen Barne Bermerako Sistema (KBBS) osorik deskribatzen duen dokumentua da, eta bat egiten du erabat ANECAren AUDIT Programarekin.

Erabateko kalitatearen printzipioetan oinarritutako kudeaketak honako hau du oinarri: erakunde orok (kasu honetan, NUPeko ikastegi unibertsitarioek) prozesu guztiak elkarrekin lotuz eta prozesu horiek bere interes taldeetara bideratzen saiatuz egiten du bere jarduera.

Ikastegiaren Kudeaketarako Eskuliburuak ANECAren AUDIT programaren irizpideen arabera antolatuta deskribatzen du NUPeko ikastegien jarduera. Ikastegiaren Kudeaketarako Eskuliburuak bi dokumentu osagarri ditu: I. ERANSKINA eta II. ERANSKINA. Lehenbizikoak KBBSaren egitura osoa ulertzeko beharrezko dokumentazio lagungarria jasotzen du, eta bigarrenak, berriz, irizpide bakoitzeko prozesu guztien nondik norakoak. 

Ikastegian egiten diren kudeaketa-jarduera nagusien nondik norakoak Ikastegiaren kudeaketa-egutegian kontsultatzen ahal dira.

NAFARROAKO DOKTORETZA ESKOLAREN (NADOE) KUDEAKETA 

NADOEren Kalitatea Kudeatzeko Eskuliburua funtsezko tresna da doktoretza-prestakuntzan bikaintasuna bermatzeko. Dokumentu honek bat egiten du erabat ANECAk doktoretza-eskolak akreditatzeko ezarritako gida osagarriarekin.

Eskuliburuaren egiturak zehatz-mehatz erantzuten die Gidako irizpide guztiei, eta argi deskribatzen du Eskolak nola kudeatzen dituen horiei lotutako funtsezko alderdiak, plangintza estrategikotik eta esleitutako baliabideetatik hasi eta emaitzen jarraipena eta ebaluazioa egiteko mekanismoetaraino.

Eskuliburuak KBBSaren prozesuak biltzen ditu, zeinak bereziki diseinatuak baitaude doktoretza-programetatik lortutako emaitzak modu sistematikoan neurtzeko eta aztertzeko. Prozesu horiek, ezarritzako helburuak bete ote diren ebaluatzeko ez ezik, aukera ematen dute hobetzeko arloak identifikatzeko eta beharrezkoa denean neurri zuzentzaile edo prebentziozkoak garatzeko. Modu horretan, NADOEk kudeaketa efizientea eta gardena ziurtatzen du eta kalitate akademikoarekin eta etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoa erakusten du, bat etorriz doktoretza-prestakuntzaren estandar nazionalekin eta nazioartekoekin.