NUPekin harremana duten, interesa duten eta NUPek emandako irakaskuntzen eta lortutako emaitzen eraginpean dauden pertsonak, organoak, entitateak eta erakunde guztiak hartzen dira kontuan.
Kalitatearen Barne Bermerako Sistemak aintzat hartzen ditu interes-taldeen kalitate-baldintza esplizituak eta inplizituak, eta arreta berezia jartzen du ikasleengan.
Interes-taldeen beharrak eta espektatibak aztertzea da prozesuak garatzeko abiapuntua, Kalitatearen Barne Bermerako Sistemaren esparruan. Interes-taldeek erabakiak hartzen laguntzen dute, hainbat bidetatik parte hartuz. Era berean, kontuan hartzen dira kontuak ematerakoan eta prozesuetan lortutako emaitzen araberako atzeraelikadura egiterakoan.
2020-2023ko V. Plan Estrategikoak interes-talde hauek identifikatzen ditu:
NUPen helburuen xede diren interes-taldeak barnekoak eta kanpokoak dira.
NUPen kalitate-helburuak zehazteko, erabateko kalitatearen kudeaketa-printzipioak hartu dira kontuan, eta interes-taldeetara bideratu dira argi eta garbi.
Barneko interes-taldeak | Kanpoko interes-taldeak |
---|---|
|
|
Interes-taldeekin izaten den harremana parte hartzeko hainbat bideren bidez jartzen da abian, eta une oro bi norabidekoa izatea bilatzen da. Alde batetik, emaitzak jakinarazteko, kontuak emateko modu gisa, eta, bestetik, ondoren komunikatzeko zenbait praktika abian jartzeko interes-talde bakoitzarekin, beren esperientzian eta jasotako emaitzen balorazioan oinarritutako atzeraelikadura lortzeko helburuarekin.
Interes-taldeen parte-hartzea oro h ar nola antolatzen den jakiteko, Parte hartzeko bideen taula kontsultatzen ahal da.
NUPek kontuak emateko hartzen duen konpromisoak bi helburu ditu: alde batetik, interes-taldeei Unibertsitatearen ikuspegi orokorra ematen duen informazioa eskuratzeko aukera ematea, eta, bestetik, erantzukidetasuna sustatzea erabakiak hartzeko eta etengabeko hobekuntzarako beharrezko mekanismoak ezartzeko orduan.
Baina emaitzen zabalkundea egiteko eta kontuak emateko, emaitzak ez dira soilik gardentasunaren atarian, argitaratzen; aitzitik, Unibertsitateak ahalegina egiten du emaitzen hedapena talde bakoitzari egokitzeko, beraientzat interes berezikoak eta garrantzitsuak izan daitezkeen emaitzak eskainiz. Ikus Emaitzak zabaltzeko eta kontuak emateko taula.
Azkenik, interes-talde bakoitzarekin egindako komunikazioko praktikei dagokienez, eta haien balorazioa eta atzeraelikadura lortzeko helburuarekin, bilerak eta topaketa-foroak antolatzen dira maila desberdinetan; horiei buruzko xehetasunak Komunikazioko eta atzeraelikadurako praktiken taulan ikus daitezke. Praktika horiek osatzeko, inkestak egin, eta beste topaketa-foro batzuk ere antolatzen dira, interes-taldeen balorazioa, iritzia eta gogobetetasun-maila jasotzeko. Horrez gain, kexen, iradokizunen, esker onen eta kontsulten postontzia dugu (KIEK), baita Unibertsitateko Komunitateko arartekoarengana jotzeko aukera ere.