Joan eduki nagusira

Doktoretza-prozesua

 

Onarpena eta matrikula

Matrikula egin baino lehen

Aukeratu zure doktoretza-programa eta matrikulatu zaitez.

Oro har, doktoretza-programa ofizial batean sartzeko, beharrezkoa da Espainiako graduko titulu ofizialak edo baliokideak eta unibertsitate masterreko titulu ofizialak edo baliokideak izatea eta izangaiak osotara gutxienez 300 ECTS kreditu izatea gaindituak.

Honako hauek dituztenek ere badute doktoretza egiteko aukera:

  • Espainiako titulu unibertsitarioak edo baliokideak, betiere izangaiak ikasketetan oro har gutxienez 300 ECTS gainditu baditu eta MECESeko 3. maila duela egiaztatzen badu.
  • Europako Unibertsitate Eremuko tituluak, betiere izangaiak MECESeko 7. maila egiaztatzen badu eta tituluak doktoretzarako sarbidea ematen badu hura eman duen herrialdean.
  • Atzerriko tituluak, Europako Unibertsitate Eremutik kanpokoak. Aldez aurretik, unibertsitateak egiaztatu beharko du tituluak Espainiako masterraren pareko prestakuntza-maila egiaztatzen duela eta doktoretzarako sarbidea ematen duela hura eman duen herrialdean.
  • Beste doktoretza-titulu bat.
  • Bi urteko prestakuntza Osasun Zientzietako espezialitateren bateko titulu ofiziala lortzeko programaren batean.

Bolonia aurreko tituluak

Koordinatzaileak tesiaren zuzendariaren bilaketan gidatuko zaitu

 

Doktoretza-programak eta koordinatzaileak
Doktoretza-programak Koordinatzaileak
Nekazaritzako Elikagaiak María Paloma Vírseda Chamorro
Ingurumen Agrobiologia María Mercedes Royuela Hernando
Bioteknologia Antonio Gerardo Pisabarro De Lucas
Osasun Zientziak Ignacio Encío Martínez
Industria eta Teknologia Zientziak Julián José Garrido Segovia
Zuzenbide Pribatua María Ángeles Egusquiza Balmaseda
Ekonomia, Enpresa eta Zuzenbidea Alberto Bayo Moriones
Ekonomia, Antolaketa eta Kudeaketa José Javier Cebollada Calvo
Giza eta Gizarte Zientziak Álvaro Baráibar Echeverría
Matematikak eta Estatistika María Dolores Ugarte Martínez
Ondarea, Gizartea eta Mugaguneak Eloísa Ramírez Vaquero
Kimika Sintetikoa eta Industriala Jesús María García Castillo
Osasun Globala: Faktore erabakigarriak eta Giza Osasunaren, Animalien Osasunaren eta Ingurumenaren Osasunaren interakzioa Roberto Aguado eta María Jesús Pumar
Nekazaritzako Elikagaien Produkziorako eta Kalitaterako Sistema Efizienteak José Antonio Mendizabal Aizpuru
Komunikazioetako, Bioingeniaritzako eta Energia Berriztagarrietako Teknologiak Carlos del Río Bocio
Gizarte Lana María Jesús Uriz Peman

Eskaera urte osoan egin daiteke. Matrikula egiteko epea eta onarpenaren indarraldia zein diren jakiteko, kontsultatu   2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetako egutegi akademikoa.

Onartua izateko eskaera bidali beharko duzu pdf konbinatu batean, dokumentu guztiak behar bezala ordenatuta, helbide honetara: escuela.doctorado@unavarra.es

Dokumentazioa:

  • Eskabide orria (jatorrizko sinadurarekin)
  • Motibazio gutuna ezaugarri hauek dituena:
    • Behar bezala betea egon behar da, eta orrialde guztietan sinatua. Zuzendaririk ez baduzu, jarri harremanetan programaren koordinazio arduradunarekin
    • Tesi zuzendarien, tutorearen (tutorerik izanez gero), saileko zuzendariaren eta ikerketa-taldeko arduradunaren sinadurak originalak izan behar dute. Tesi zuzendariek eta tutoreek ikerkuntzan esperientzia egiaztatua duten doktoreak izan behar dute
    • Baldin eta Nafarroako Unibertsitate Publikotik kanpoko zuzendaririk baduzu, harekin harremanetan jartzeko datuak eman beharko dituzu.
    • Egin beharreko ikerketaren proposamen labur bat gehitu beharko duzu, emandako jarraibideen arabera idatzia. Hauek ere aurkeztu behar dituzu.
  • NANa, AIZa edo pasaportea
  • Graduko eta masterreko tituluak, edo haien baliokideenak, doktoretzako ikasketetan sartzeko baldintzak betetzen dituzula egiaztatzen dutenak.
  • Doktoretza egiten hasteko behar den titulu(ar)en espediente akademikoak.
  • Atzerriko tituluetarako, beharrezkoa da noten baliokidetza frogatzen duen agiria aurkeztea, Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioak emana Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioak emana
  • Curriculum vitaea
  • Atzerriko tituluetarako beharrezkoa da tituluak eman dituen herrialdean doktoretzarako sarbidea ematen duen ziurtagiria
  • Ikertzaile entzutetsuen gomendio gutunak (halakorik edukiz gero)

Matrikula egiteko baldintza gisa bekaren bat edo laguntzaren bat jasotzea jartzen baduzu, deialdiaren datuak eman behar dituzu aditzera.

Doktoretza-ikasketetan onartua izatea ezinbestekoa bada beka batera aurkezteko, jakitera eman behar duzu hori ere.

Eskabidea jaso eta hilabeteko epean, Batzorde Akademikoak ebazpena emanen du, eta onartu bazaituzte:

  • tutore bat esleituko dizu.
  • matrikulatzeko egunak zein diren esanen dizu.
  • prestakuntza-osagarriak esleituko dizkizu, beharrezkotzat jotzen badu

Batzorde Akademikoak emandako ebazpena NADOEk jakinaraziko dizu.

Matrikula formalizatu aurretik, tesia egiteko konpromisoa aurkeztu behar duzu NADOEn, zuzendariak sina dezan (hor ageri diren datuak doktoretza-programan onartua izateko eskaeran aurkeztutako datu berak izan behar dira).

Onartu zaituztela jakinarazten dizutenean, honako hau egin beharko duzu:

LEHENBIZIKO MATRIKULA

Graduondoko Bulegoan egin beharko du doktoregaiak lehenbiziko matrikula (Soforak eraikina, posgrado@unavarra.es, 948 169 710), egutegi akademikoan ezarritako epeetan)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

    Graduko eta masterreko tituluen kopia konpultsatuak, edo haien baliokideenak, doktoretzako ikasketetan sartzeko baldintzak betetzen dituzula egiaztatzen dutenak.
    Tesia egiteko konpromisoaren dokumentua, alderdi guztiek sinatua.
    Matrikularen salbuespenen, hobariren edo doakotasunen bat egiaztatzen duen dokumentua.

Atzerriko ikasketak dituzten eskatzaileek dokumentazioa gaztelaniara itzulita eta behar bezala legeztatuta aurkeztu beharko dute.

Lehenbiziko matrikulan ordaindu beharrekoak espedientearen irekieraren, kudeaketa akademikoaren eta tutoretza akademikoaren prezio publikoak dira. Otsailean eginez gero, tutoretza akademikoaren prezioaren erdia ordaindu behar da. Halaber, beharrezkoa bada, esleitzen zaizkion prestakuntza-osagarriak horiek eginen dituen ikasturtean hartu beharko ditu ikasleak matrikulan.

Matrikula bakoitza dagokion ikasturtean egonen da indarrean.

Lehenbiziko matrikularen datak definituko du noiz hasten den doktoretza-tesia egiteko gehieneko epea.

Doktoretza-programa batean onartutako ikasleek, matrikula egiteko baldintza gisa bekaren bat jasotzea jartzen badute eta hura esleitzen badiete, matrikula egiaztatu beharko dute behin betiko esleipenaren argitalpenean zehazten den epean.

 

 

Graduondoko Buleagoan. Administrazio eta Kudeaketako eraikina.

Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era

Emaila: posgrado@unavarra.es

Telefonoa: 948 169710

Hau da 2024-2025 ikasturterako doktoretza-programaren prezioa:

  • Lehendabiziko urteko matrikula, urtekoa: 396,87 € (tutoretza + espedientea irekitzea + administrazio-tasa + 28 urtetik beherakoen asegurua)
  • Lehenbiziko urteko matrikula, seihilekokoa: 235,18 € (tutoretza + espedientea irekitzea + administrazio-tasa + 28 urtetik beherakoen asegurua)
  • Bigarren ikasmailako eta hurrengoetako matrikula: 365,62 € (tutoretza + espedientea irekitzea + administrazio-tasa + 28 urtetik beherakoentzako asegurua)
2024/2025 IKASTURTEKO MATRIKULA-PREZIOAREN XEHETASUNA
Kontzeptuak eta tasak Prezioa
Administrazio-tasa (orokorra) 41,15 €
Tutoretza akademikoa, urtekoa 323,35 €
Tutoretza akademikoa, seihilekoa (soilik doktoregai berrientzat) 161,65 €
Espedientea irekitza (lehenbiziko matrikulan) 31,25 €
Eskola-asegurua: nahitaezkoa 28 urtetik beherakoentzat 1,12 €
Istripu asegurua: nahitaezkoa 28 urtetik gorakoentzat 13,00 €

NUPek, Ikerketa Zerbitzuaren bidez, doktoratu aurreko laguntzen deialdiak argitaratzen ditu urtero.

Kontsultak eta zalantzak