Doktoretza-modalitateak
Doktoretza-modalitateak
Aukera duzu, nahi izanez gero, doktoretza honako modalitate hauetako batean egiteko:
Horretarako, atal hauetan zerrendatzen diren baldintza batzuk bete beharko dituzu doktoretzan zehar.
Nazioarteko doktoretzako aipamena lortzeko, tesiak gordailutzeko baimena eskatzeko formularioan adierazi beharko duzu hala nahi duzula, eta honako baldintza hauek betetzen dituzula ziurtatu:
- Gutxienez ere hiru hilabeteko egonaldia egitea Espainiatik kanpo ikasten edo ikerketan, goi mailako irakaskuntza-erakunde edo ikerketa-zentro prestigiodun batean.
- Norberaren jakintza-arloan komunikazio zientifikorako ohikoa den hizkuntzetako batean garatzea doktoretza-tesiaren parte bat, gutxienez laburpena eta ondorioak. Hizkuntza hori ez da izanen Espainiako hizkuntza ofizialetako bat.
- Kanpokoko bi berrikusleak Espainiakoa ez den goi mailako hezkuntzako erakunde batekoak edo ikerketarako institutu batekoak izanen dira.
- Tesia epaitzen duen epaimahaiko kide bat bederen Espainiakoa ez den goi mailako hezkuntzako erakunde bateko edo ikerketa zentro bateko doktore aditu bat izanen da, eta ez da izanen a) atalean aipatzen den egonaldiko arduraduna.
- Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin behar da defentsa, edo, unibertsitatearteko doktoretza-programak badira, parte hartzen duten unibertsitateetako batean edo, bestela, lankidetza-hitzarmenek ezartzen duten bezala
Kontuan izan ezen, tesia gordailutzeko baimena ematean, nazioarteko doktoretzaren aipamena egiaztatzen duen dokumentazioa erantsi beharko duzula, tesiaren gordailua baimentzea atalean adierazten dena.
Doktoretza industrialeko aipamena lortzeko, honako baldintza hauek bete beharko dituzu:
- Lan- edo merkataritza-kontratu bat izatea sektore pribatuko nahiz publikoko enpresa batekin edo administrazio publiko batekin, baina ez unibertsitate batekin. Kontratuak urtebeteko iraupena izanen du gutxienez tesia egin bitartean.
- Enpresa edo administrazio publiko batean garatzea gehienbat zure ikerketa-prestakuntza, I+G+B proiektu batean, eta proiektu hori izatea doktoretza-tesiaren xedea. Hori egiaztatzeko oroitidazki bat aurkeztuko da, Doktoretza Eskolaren oniritzia izan beharko duena.
- Unibertsitatearen eta enpresa edo administrazio publikoaren artean lankidetza-hitzarmen bat formalizatzea, tesia egiteko berariazko helbururako. Lankidetza-hitzarmena ikerketa-lana egiten den lehenbiziko ikasturtean sinatu beharko da. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Idazkaritza Teknikoak berrikusi beharko du hitzarmena.
- Nafarroako Unibertsitate Publikoak izendaturiko tesi zuzendari bat edukitzea, doktoretza-programari lotua, eta tutore arduradun bat, enpresa edo administrazio publikoak izendatua, tesiaren zuzendarikide izaten ahal dena doktoretza-araudiarekin bat etorriz.
- Doktoregaiak gaitasun espezifiko hauei buruzko prestakuntza-jardueretan parte hartzea: lidergoa, I+G+Bko proiektuen koordinazioa eta kudeaketa, ikerketa-emaitzen transferentzia, enpresa berrien garapena eta jabetza intelektuala eta industriala.
Doktoretza Industriala deialdi publiko baten esparruan egiten bada, deialdi horrek maila zorrotzagoak eta/edo baldintza gehigarriak ezartzen ahalko ditu.
Ten en cuenta que al realizar la autorización para el depósito de la tesis, deberás adjuntar la documentación que acredite la mención de doctorado industrial que se detalla en el apartado tesiaren gordailua baimentzea atalean adierazten dena
Atzerriko zentroren bateko doktoretzako ikaslea bazara eta doktoretza-tesia kotutoretzako erregimenean egin nahi baduzu, hauek egin beharko dituzue:
-
Egiaztatu doktoretzan sartzeko baldintzak betetzen dituzula
-
Txostena aldekoa bada, eskaera egin tesia onartua izan dadin eta tutoretza partekatuko erregimenean egin dezazun
-
Behar den hitzarmena izan. Hemen dituzu deskargatzeko ereduak::
Kotutoretzako bekak: