Berri guztiak
ItzuliIkusi berriak
2025
-
2025(e)ko maiatzaren 30a
NUPek lehengo unibertsitate-eskolak omendu ditu hitzaldien, lekukotasunen, funtsen aurkezpenen eta erakusketa baten bidez
Jarduerak ekainaren 5etik 13ra bitartean eginen dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan
-
2025(e)ko maiatzaren 30a
NUPek UNITA unibertsitateetako ikertzaileen topaketa bat antolatu du trantsizio digitalaren arloan zentratuta
Helburua da UNITAren ikerketa-komunitatea indartzea eta hedatzea arlo horretan, lehentasuna baitu europar aliantzarentzat
-
2025(e)ko maiatzaren 30a
Adriana Armendárizek, Francisco Javier Lópezek eta Nahia Munárrizek “ex aequo” irabazi dute NUPeko Jaime Brunet Unibertsitateko Saria
Gizabanakoen eskubideen defentsa eta babesa lantzen dituzten NUPeko gradu edo master amaierako lanei ematen zaie sari hori
-
2025(e)ko maiatzaren 29a
Ia 600 lagun joan dira Tuterako eta Iruñeko “UPNA Show” monologo zientifikoen ikuskizunetara
Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatu du ikuskizuna, Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT) finantzatzen du eta Tuterako Zientziako eta Ondareko Errege Bardea Katedraren eta Iruñeko Udalaren laguntza du
-
2025(e)ko maiatzaren 29a
Unibertsitateen G-9 Taldeko idazkaritza nagusiak Cuencan bildu dira beren estatutuen koordinazioan eta araudi-egokitzapenean urratsak egiteko
Aztergai izan dituzte LOSUren, adimen artifizialaren eta 640/2021 Errege Dekretuaren garapenari lotutako gaiak
-
2025(e)ko maiatzaren 29a
NUPek eskerrak eman dizkie ikasleak praktiketan hartzeko hitzarmena duten entitateei
Ekitaldi instituzional berean, ikasturte honetan mentore senior aritu diren 80 bat lagunen lana aitortu dute
-
2025(e)ko maiatzaren 29a
Humberto Bustince NUPeko katedradunak zuzendutako adimen artifizialari buruzko lan bat saritu dute Europako biltzar batean
Ikerketak proposatzen du konputazionalki eraginkorra den metodo bat, “big datari” eta sare neuronalei aplikagarria
-
2025(e)ko maiatzaren 28a
UNITA aliantzak urtero antolatzen duen “My 3-minute PhD thesis” lehiaketaren finala jokatuko da ostiral honetan NUPen
Ekitaldian 9 unibertsitatetako 18 ikaslek parte hartuko dute, Bisitazioko Amen eraikineko Pinaquy aretoan jokatuko da 16:00etan eta sarrera librea izanen da
-
2025(e)ko maiatzaren 28a
NUPek 36 titulu bereki eskainiko ditu 2025-2026 ikasturtean
Izena emateko lehenbiziko epea zabalik dago, eta ekainaren 2ra arte egonen da zabalik
-
2025(e)ko maiatzaren 27a
Pablo Ruisoto NUPeko irakaslea Lojako (Ekuador) Unibertsitate Tekniko Partikularreko honoris causa irakasle izendatu dute
Sariak aitortzen du psikologiaren eta osasun mentalaren arloan nazioarteko ikerketako eta lidergo akademikoko ibilbide sendoa, eta arreta berezia eskaintzen die osasun okupazionalari eta osasun publikoari
-
2025(e)ko maiatzaren 27a
Osotara 3945 ikaslek eginen dituzte ekainaren 3tik 5era Unibertsitatean Sartzeko Probak NUPen
2024ko Errege Dekretua onartu ondoren egiten den lehen deialdia da. Dekretuak aldaketak ezartzen ditu azterketan
-
2025(e)ko maiatzaren 27a
NUPeko irakurketa klubak hamabost urte bete ditu, eta unibertsitateko komunitateko 400 parte-hartzaile baino gehiago izan ditu
Jarduerak baditu saio presentzial eta birtualak, blog bat eta topaketak idazleekin beren lanei buruz jarduteko