Hogei bat ikaslek jaso dituzte ikasturte honetan NUPeko Kooperatiben eta Ekonomia Sozialeko Enpresen Zuzendaritzako eta Kudeaketako Adituaren hirugarren edizioko diplomak. Titulu hori Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrak sustatzen du Unibertsitate - Gizarte Fundazioaren bitartez, eta ANELen laguntza eta Nafarroako Gobernuaren finantzaketa ditu. Horiekin, 80 bat lagunek egin dute 2022az geroztik NUPeko titulu bereki hori.
Atzo, osteguna, ekainak 12, egin zen NUPen titulu berekiaren amaierako ekitaldia, eta lagun hauek esku hartu zuten: Javier Goicoechea Irakaskuntzako errektoreordea, Sandra Cavero Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedraren zuzendaria, Iñaki Mendióroz Nafarroako Gobernuaren Ekonomia Sozialeko zuzendari nagusia, Ignacio Ugalde ANELeko burua, Gorka Lacunza Atecnako kudeatzailea eta Tafalla Iron Foundry S. Coop enpresako ordezkaria. Ikasleen aldetik, Teresa Rodríguezek esku hartu zuen eta irakasleen aldetik Eva Aoizek.
Tituluak eta enpresa parte-hartzaileek emandako gaitasunak
NUPeko Kooperatiben eta Ekonomia Sozialeko Enpresen Zuzendaritzako eta Kudeaketako Adituak Enpresa kooperatiboen eta ekonomia sozialeko enpresen kudeaketan eta zuzendaritzan espezializazio profesionala lortzera bideratutako prestakuntza integrala, espezializatua eta diziplina anitzekoa ematen du. Ikastaroak eduki juridikoak, ekonomia eta finantza arlokoak eta giza baliabideetakoak ematen ditu. Gainera, bat dator Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren helburuekin. Datorren ikasturtean titulu bereki hori egiteko matrikula-epea zabalik dago.
Graduondoko honen ezaugarrietako bat da 40 irakaslek baino gehiago parte hartzen dutela, eta haien artean daudela gaian adituak diren unibertsitarioak, ekonomia sozialeko enpresa eta erakunde batzuetako arduradunak. Irakasle lankideak ere kontsultatzeko daude Unibertsitatearen webgunean.