Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) “Sukaldariak eta zientzia: mahastien eta upategien artean” gastronomia-dibulgazioko zikloaren bi saio antolatu ditu datorren astean, ekainaren 19an eta 20an. Parte-hartzea doakoa da, aldez aurretik izena emanda, eta bi kasuetan 19:00etatik 20:30era izanen da Verduarte jatetxean (Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditorioan). Bi saioak adin nagusikoei daude zuzenduta, eta gehienez ere 27 urte dituztenek izanen dute ekainaren 20ko saioan parte hartzeko aukera.
Saioetako lehenengoan, ekainaren 19an, “Nafarroako ardoen nortasuna eta bilakaera” izenburupean, Pilar García-Granero Basque Culinary Centerreko Sommeliertzako eta Enomarketingeko Masterraren zuzendariak, Montserrat Navarro NUPeko IS-FOOD Institutuko irakasle eta ikertzaileak eta Nacho Gómara Iruñeko Verduarte jatetxeko sukaldariak parte hartuko dute. Idoya Fernández Pan NUPeko IS-FOOD Institutuko irakasle eta ikertzailea izanen da moderatzailea.
Bigarren saioan, ekainaren 20an, Nacho Gómarak eta Idoya Fernándezek esku hartuko dute, eta, kasu horretan, Mycelium Gastronomy Network enpresa izanen da moderatzailea.