Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Fisioterapiako Gradua?
- Espainian osasunaren arloan gehien eskatzen diren bost titulazioetako bat da (Adeccoren VII. Infoempleo txostena).
- Lana lortzeko aukera % 90etik gorakoa da (INE, 2014).
- Ospitale pribatuetan nahiz publikoetan egiten ahalko dituzu praktikak, hainbat arlotan: traumatologia, kirurgia, neurologia, kirola, pediatria, etab.
- Graduko irakasleak osasun-arloan jardunean dauden profesionalak dira.
- Gure proiektuak:
Vivifrail
Graduari buruzko informazio gehiago:
Gradu hau egiteko moduak:
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Sarbide egokienak:
- Batxilergoa: Zientzien ibilbidea (Osasun Zientziak edo Zientziak eta Ingeniaritza eta Teknologia)
- Goi Mailako Prestakuntza Zikloak Osasun Zientzien arloetan
GOMENDATZEN DIZUGU: pertsonen ongizatea eta osasuna lortzeko interesa izatea. Arduraz eta zentzu etikoz jokatzea. Jakin-mina izatea giza portaeraren ezaugarriak ezagutu, sakondu eta analizatzeko. Gaur egungo gizartearen kultura-aniztasunarekiko sentibera izatea. Pertsonen arteko komunikazioa eta talde-lana erraztea.
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Fisioterapiako Gradua bukatzen dudanean?
Fisioterapeutek osasun-sare publikoan nahiz pribatuan egiten ahal dute lan, hainbat arlotan:
- Traumatologia
- Neurologia
- Pediatria
- Geriatria
- Uroginekologia eta koloproktologia
- Kirola
- Lan-osasuna eta ergonomia
- Ongizatea
- Gaixoen elkarteak
- Hezkuntza
- Irakaskuntza eta ikerketa
- Beste batzuk
Zer master egiten ahalko ditut Fisioterapiako Gradua bukatzen dudanean?
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu
Gaitasunak