Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Ingeniaritza Informatikoko Gradua?
- Lana lortzeko aukera % 100ekoa da.
- Eskaintzen diren lanen % 40,5 Ingeniaritza Informatikoarekin loturik daude (Adeccoren eta Infoempleoren 2019ko azterlana).
- Titulazioaren azken fasean, aukera dago enpresetan praktikak egiteko programan parte hartzeko.
- Honako hauetan espezializatzen ahal zara: Konputazioan eta Sistema Adimendunetan, Softwarearen Ingeniaritzan edo Informazioaren Teknologietan.
- Gradu honek Euro-inf Europako kalitate-zigilua du.
Gradu hau egiteko moduak:
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Sarbide egokienak:
- Batxilergoa:
- Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
- Osasun Zientzien ibilbidea
- Informatikako eta Komunikazioetako goi mailako prestakuntza-zikloak.
AUEK EDUKITZEA KOMENI DA: trebakuntza ona Matematikan, eta analisirako eta arrazoinamendurako gaitasunak. Jakin-mina, irudimena eta sormena.
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Ingeniaritza Informatikoko Gradua bukatzen dudanean?
- Informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloan (IKT), honako hauetan:
- kalkulu-zentroak, ikerketa-zentroak,
- finantza-erakundeak,
- hardwareko eta softwareko enpresak, telekomunikazio-enpresak, enpresa teknologikoak,
- segurtasun-enpresak eta informatikako aholkularitzako enpresak.
- Bestelako sektoreetan:
- Administrazio Publikoa
- Gizarte-laguntza, kultura, hezkuntza
- Industria eta eraikuntza
- Finantza- eta aseguru-entitateak
- Ikerketa
- Osasun-sektorea edo osasunarekin loturiko enpresak
- Enpresentzako zerbitzuak
Zer master egiten ahalko ditut Ingeniaritza Informatikoko Gradua bukatzen dudanean?
- Unibertsitate Masterra Informatikako Ingeniaritzan
- Unibertsitate Master Bikoitza Ingeniaritza Informatikoan eta Zibersegurtasunean
Gainera, Ingeniaritzarekin loturiko bestelako masterrak egiten ahalko dituzu.
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu
Gaitasunak