Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Telekomunikazioko eta Ingeniaritza Biomedikoko Gradu Bikoitza?
- Telekomunikazioko Ingeniaritza eta Ingeniaritza Biomedikoa hedapen betean daude, eta sinergia handiak izaten dira bi sektore horien artean.
- Kualifikazio handiko profesionalen eskaria oso handia da titulazio bikoitz honekin loturiko arloetan.
- Praktikak kredituen % 40 dira gradu bikoitzaren lehen ikasmailetan, eta % 65 titulazioaren azken ikasmailetan.
- Titulazioaren azken fasean, aukera dago enpresetan praktikak egiteko programan parte hartzeko.
- Telekomunikazioko Ingeniaritza Teknikoaren lanbidean aritzeko eskumenak eskuratuko dituzu.
Gradu hau egiteko moduak:
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Sarbide egokienak:
- Batxilergoa:
- Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
- Osasun Zientzien ibilbidea
- Arlo hauetako goi mailako prestakuntza-zikloak: Informatika eta Komunikazioak, Elektrizitatea eta Elektronika
HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: trebakuntza ona Matematikan eta Fisikan. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiekiko interesa. Antolatzeko eta nor bere baitan murgiltzeko gaitasuna, baita irudimena eta sormena ere.
ATALASE-NOTA: ezarritako ikaspostu kopuruaren mugaraino onartuko dira ikasleak, aurreinskripzioan Gradu Bikoitza aukeratu zutenen artetik, Unibertsitatean sartzeko notaren arabera ordenatuta. Edonola ere, Gradu Bikoitzean onartua izateko gutxieneko nota gradu bikoitza osatzen duten bi titulazio ofizialetako bakoitzean ateratzen den atalase-nota edo hura baino handiagoa izanen da.
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Telekomunikazioko eta Ingeniaritza Biomedikoko Gradu Bikoitza bukatzen dudanean?
- Osasunaren eta komunikazioen sektorean problemak konpontzeko gailu, sistema eta programak diseinatzen eta garatzen.
- Instrumentazio biomedikoko, protesien diseinuko eta sistema robotikoetako espezialista gisara.
- Diagnostikoan eta telekomunikazioan laguntzeko tresnen diseinuko espezialista gisara.
- Telekomunikazioko, elektronikako eta programazioko sare, ekipo eta zerbitzuen garapeneko espezialista gisara.
- Diziplina anitzeko taldeetan, ingeniaritza bizitzaren zientziekin, medikuntzarekin, sentsoreekin eta Internetekin lotzen duten proiektuetan.
- Enpresa, zentro zientifiko edo teknologiko eta unibertsitateetan ikertzen, garatzen eta berrikuntzak egiten (I+G+b).
Zer master egiten ahalko ditut Telekomunikazioko eta Ingeniaritza Biomedikoko Gradu Bikoitza bukatzen dudanean?
- Unibertsitate Masterra Telekomunikazio Ingeniaritzan (nahitaezkoa da telekomunikazio-ingeniari aritzeko behar diren eskumen profesional arautuak eskuratzeko)
- Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Biomedikoan
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu