Joan eduki nagusira

Gradu Duala Ingeniaritza Termikoan

Lagundu gizartearen garapenari eta ongizateari prestakuntza diziplinarteko eta dual baten bidez. Prestakuntza hau ingeniaritza termikoaren barneko punta-puntako arloetan aplikatzen ahalko duzu, esaterako hozte prozesuetan, energia berriztagarrietan, nekazaritzako elikagaietan, automobilgintzan edota eraikuntzaren industrian

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 7ods 7ods 13

 

Zergatik ikasi Ingeniaritza Termikoko Gradua?

  • Ingeniaritza Termikoaren arloko gradu dual bakarra da Espainian.
  • Hauen konbinazioa da: Ingeniaritza Mekanikoaren eduki klasikoak (1. eta 2. ikasmailak), ingeniaritza termikoko prestakuntza espezifikoa (3. ikasmaila) eta, prestakuntza osatzeko, kontratu bat ingeniaritza termikoaren sektoreko enpresa batean (4. ikasmaila).
  • Enplegagarritasun handia, bai ingurune hurbilean, baita estatuan ere. Horren adibide argia da nekazaritzako elikagaiak hozteko industria BPGaren % 17 dela nazioartean, eta % 7 Espainian. Horretaz gain, erregai fosilen kontsumoa gutxitzeko joera dela-eta, badirudi sektoreak gorakada handia izanen duela. 
  • Gradua Nafarroako Espezializazio Adimenduneko S4 Estrategiarekin bat dator, eta helburu du Nafarroa erreferentziazko eskualde bilakatzea ekonomia jasangarriaren arloan, energia berriztagarrien ekoizpenaren eta baliabideen kontserbazioaren eta ustiaketaren bidez.
  • Sektore hau mugarri da Horizon Europe Programak markatutako helburu hau betetzeko: emisioak % 55 gutxitzeko hozte, berotze, aireztatze ekipamenduen efizientzia hobetuz, bai eta aire girotukoena ere.

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa, Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea-
  • Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: prestakuntza ona Matematikan eta Fisikan, eta aztertzeko, arrazoitzeko, antolatzeko eta nor bere baitan murgiltzeko gaitasuna. Jakin-mina, irudimena eta sormena.

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Ingeniaritza Termikoko Gradua amaitzen dudanean?

  • Instalazio energetikoen edo industria-fabriken diseinuarekin, fabrikazioarekin, instalazioarekin edo ustiaketarekin lotutako enpresetan.
  • Produktuaren diseinu eta garapeneko ingeniari gisa etxerako edo merkataritzarako (dendak, merkataritza-guneak...) hozkailuak edo bero ponpak fabrikatzen dituzten enpresetan. 
  • Espezialista moduan aplikazio termikoekin lotutako industriaren arloko fabrikazio eta automatizazio prozesuetan (hozte prozesuak, berokuntza, aireztapena eta aire girotua). 
  • Efizientzia energetikoa hobetzeko edo optimizatzeko lanpostuetan, diseinu termikoaren arloan (automobilgintzaren sektorean edo industriako beste sektore batzuetan) eta eraikuntza-industriaren arloan (isolamenduak, aireztapena edo aire girotua).
  • Nekazaritzako elikagaien industriarako azterketa termikoak egiten (lan tenperaturaren kudeaketan). 
  • Oro har energia berriztagarrien sektorean, hozte sistemak eta optimizazio termikoa aztertzen, baita eguzki energia eta energia biltegiratzeko sistemak ere.

Zer Master egiten ahal dut Ingeniaritza Termikoko Gradua amaitzen dudanean?

Kontsultatu eskaintza osoa:

Ikaskuntzaren emaitzak