Joan eduki nagusira

Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Graduaren Nazioarteko Programa

Lor ezazu Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Graduko titulazioa, eta, aldi berean, eskuratu nazioarteko prestakuntza. Eskura ezazu 6 urtetik 12ra bitarteko haurrei laguntzeko gaitasuna emanen dizun prestakuntza teoriko eta praktikoa. Trebatu zaitez haien hezkuntza eremu formaletik eta ez-formaletik lantzeko, eta trebatu atzerriko hizkuntzak irakasteko (ingelesa edo frantsesa) eta edukiak atzerriko hizkuntzan emateko.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 3 ods 4 ods 5 ods 10 

 

Zergatik ikasi Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Graduaren Nazioarteko Programa?

  • Hezkuntzaren arloko gaitasun profesional eta pertsonala eskuratuko duzu.
  • Prestakuntza handia hizkuntzetan
  • Talde txikiak eta homogeneoak, eta mugikortasuneko nazioarteko ikasleekin egoteko aukera
  • 6 urtetik 12ra bitarteko haurrei garapen pertsonal eta intelektualean laguntzeko behar diren gaitasunen jabe eginen zara.
  • Haurrei hezkuntza formalean zein ez-formalean laguntzeko gaitasunak eskuratuko dituzu. 
  • Espezialitate hauetako bat egiten ahalko duzu:
    • Gorputz Hezkuntza,
    • Musika Hezkuntza,
    • Entzumena eta Hizkuntza,
    • Pedagogia Terapeutikoa,
    • Ingelesa eta Frantsesa.

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioak

Gaitasunetarako prestakuntza

Hizkuntzak

Sarbide egokienak

  • Batxilergoa: Zientzien, Gizarte Zientzien edo Giza Zientzien modalitateak.
  • Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak. 

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: ikasleen ezaugarriak ezagutu, horietan sakondu eta nolakoak diren aztertzeko interes berezia, baita pertsonalki eta intelektualki garatzen laguntzekoa ere; pertsona arteko komunikaziorako eta taldeak gidatzeko interesa eta erraztasuna; dibertsitate kulturalarekiko sentsibilitatea.

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Graduaren Nazioarteko Programa bukatzen dudanean?

  • Lehen Hezkuntzako irakasle, ikastetxe publikoetan, itunduetan edo pribatuetan.
  • Irakasle, programa elebidunetan eta atzerriko hizkuntzetakoetan
  • Atzerriko hizkuntzen irakasle
  • Irakasle atzerrian
  • Hezkuntza ez-formaleko arloetan, aisialdiaren arloan edo laguntza arreta sozioedukatiboan.
  • Beste jarduera batzuetan, hauetan esaterako: material osagarrien, hezkuntzan laguntzeko euskarrien, testuliburuen eta programa informatikoen eta abarren sorrera eta banaketak.

Zein master egiten ahalko dut Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua bukatzen dudanean?

Kontsultatu eskaintza osoa: