Joan eduki nagusira

Gradua: onarpena

 

Sarbideak

Hautatu zer sarbide interesatzen zaizun horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko.

NUPeko graduko ikasketetan sartzeko, Batxilergoko ikasleek USEa gainditu beharko dute.

  • USEa Nafarroan egin behar duten ikasleak.
  • USEa beste autonomia-erkidego batean egin behar duten ikasleek: han galdetu beharko dute proba egiteko datei eta baldintzei buruz.

Unibertsitatean sartzeko kalifikazioa

Unibertsitateko graduko ikasketetan onartzeko nota

Goi mailako teknikari tituluak aukera ematen du heziketa-zikloko batez besteko nota kontuan hartuta sartzeko unibertsitatean. Hala ere, unibertsitatean sartzeko nota hobetu nahi dutenek zilegi izanen dute USEaren borondatezko fasera aurkeztea.

  • USEa Nafarroan egin behar duten ikasleak.
  • USEa beste autonomia-erkidego batean egin behar duten ikasleek: han galdetu beharko dute proba egiteko datei eta baldintzei buruz.

Unibertsitatean sartzeko kalifikazioa

Unibertsitateko graduko ikasketetan onartzeko nota

Gaztelaniaz ematen den titulazio batean onartua izateko, herrialde gaztelaniadunetakoak ez diren atzerriko ikasleek, Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko (EEMB) espainierazko B1 maila egiaztatu beharko dute. Ez dute baldintza hori bete beharko gradura sarbidea ematen duten ikasketak gaztelaniaz gainditu dituztenek, ezta USE proba edo gaitasun espezifikoetako UHUNeko probak gaztelaniaz egin eta gainditu dituztenek ere. Ziurtagiririk aurkeztu ezin badute, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak antolatzen duen berariazko proba egin dezakete.Informazio gehiago esteka honetan.

Maiz egiten diren galderak atzerriko ikasleentzat


Ikasketa hauetakoren bat egin duten ikasleek UHUNen egiaztagiria eskatu beharko dute:

  • Nazioarteko Batxilergoko Diploma.
  • Europar Batasuneko herrialde bateko Batxilergoa, hango hezkuntza-sisteman unibertsitatean sartzeko baldintzak betetzen badituzte.
  • Europar Batxilergoa, Europako Eskolen Estatutua ezartzen duen hitzarmeneko xedapenei jarraikiz.
  • Nazioarteko hitzarmena duten herrialde bateko Batxilergoa (Islandia, Norvegia, Liechtenstein, Suitza, Andorra, Txina edo kolonbia).
  • Erresuma Batua

I. Eranskina: EBko edo elkarrekikotasun-hitzarmena duten herrialdeetako hezkuntza-sistemak eta sarbide-baldintzak

II. eranskina: EBko hezkuntza-sistemetarako edo elkarrekikotasun-hitzarmena duten herrialdeetarako kalifikazioen baliokidetasuna

Lehentasun bera izanen dute ikasle horien aurreinskipzio eskaerek eta Batxilergotik edo goi mailako heziketa-ziklo batetik datozen ikasleek egindakoek.

1. UHUNen egiaztagiria eskuratu

UHUNen webgunean kontsultatzen ahal da nola egin tramitea eta zer dokumentu behar diren.
Informaziorik behar izanez gero, deitu UNEDasiss zerbitzura (34 913 986 614) edo unedasiss@adm.uned.es postara idatzi.

Unibertsitatean sartzeko kalifikazioa azaldu behar da UHUNen egiaztagirian (5 puntutik 10 puntura). Bi urterako balio du.

2. Unibertsitatean sartzeko kalifikazioa hobetu (aukerakoa)

Kalifikazioa 4 puntuz hobetzen ahal da gehienez, aukera hauetakoren baten bidez:

  • UHUNen eskatu behar da batxilergoan egindako irakasgaien errekonozimendua (ikasketetan sartzeko notarako ponderatzen dutenak), akreditazioan sar daitezen.
  • UHUNeko gaitasun espezifikoko probak eginez.
    UHUNen webgunean kontsultatzen ahal da nola egin tramitea eta zer dokumentu behar diren. Informaziorik behar izanez gero, deitu UNEDasiss zerbitzura (34 913 986 614) edo idatz ezazu unedasiss@adm.uned.es postara.
  • USEaren borondatezko fasea gaindituz Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
    USEan izena emateko jarraibideak.


IKASKETETAN ONARTUA IZATEKO NOTA

Ikasketetan onartua izateko nota honela kalkulatuko da: UHUNen egiaztagiriaren nota + axM1 + bxM2

  • M1 eta M2 = 2 irakasgairen kalifikazioak (bi gehienez), UHUNen egiaztagirian aitortuak daudenak eta ponderatzen ahal direnak, edo gaitasun espezifikoko probetan edo USEaren borondatezko fasean gainditu diren eta ikasketetan onartua izateko notarik hoberena ematen duten 2 ariketen kalifikazioak (bi gehienez).
  • a eta b = irakasgaien ponderazio-parametroak (0,1 edo 0,2).

Azterketarako irakasgaiak aukeratzeko orduan, ponderazio-parametroak eta 1. ikasmailan sartzeko gutxieneko notak hartu behar dira kontuan.

3. NUPen aurreinskripzioa egin

NUPeko gradu batean sartzeko eskaera egitearren, on-line aurreinskripzioa egin behar da.
 


Aldi berean Nazioarteko Batxilergoko Diploma eta LOMCE Batxilergoa eskuratu dituzten ikasleek aukera bat baino gehiago dituzte:

  • LOMCE Batxilergoaren bidez sartu. Kasu horretan, LOMCEko gainerako ikasleek bezala eginen dute USEa: nahitaezko fasea + borondatezko fasea.
  • Nazioarteko Batxilergoko Diploma behar da sartzeko. Kasu horretan, UHUNen egiaztagiria eskatu beharko dute. Aukera dute ikasketetan onartua izateko nota hobetzeko edo UHUNi eskatuz egiaztagirian aitor ditzala Batxilergoan egindako irakasgaiak, ikasketetan sartzeko notarako ponderatzen dutenak, edo UHUNen gaitasun espezifikoen probak eginez edo USEaren borondatezko fasea eginez.
  • Aldi berean bi sarbideak aukeratu (USEa eta UHUNen egiaztagiria). Kasu horretan, UHUNeko gaitasun espezifikoko proben kalifikazioak ezin dira erabili USEaren borondatezko fasearen ordez.

NUPen aurreinskripzioa egin

NUPeko gradu batean sartzeko eskaera egitearren, on-line aurreinskripzioa egin behar da.
 


Titulu bikoitz hori egin dutenek aukera bat baino gehiago dituzte:

  • LOMCE Batxilergoaren bidez sartu. Kasu horretan, LOMCEko gainerako ikasleek bezala eginen dute Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa (USE): nahitaezko fasea + borondatezko fasea. Aukera izanen dute Espainiaren Historia eta lehenbiziko Atzerriko Hizkuntza irakasgaietako azterketak ez egiteko. Azterketa egin beharrean, Espainiaren eta Frantziaren Historia eta Frantsesa eta Frantses Literatura irakasgaien kanpo-proban lortu duten nota jarriko zaie, hurrenez hurren, gorago aipatutako irakasgaietan.
  • Diplôme de Baccalauréat delakoaren bidez sartu. Kasu horretan, UHUNen egiaztagiria eskatu beharko dute, Batxilergoa Europar Batasuneko herrialde batean egin duten eta hango hezkuntza-sisteman unibertsitatean sartzeko baldintzak betetzen dituzten gainerako ikasleek bezala. Aukera dute ikasketetan onartua izateko nota hobetzeko edo UHUNi eskatuz egiaztagirian aitor ditzala Batxilergoan egindako irakasgaiak, ikasketetan sartzeko notarako ponderatzen dutenak, edo UHUNen gaitasun espezifikoen probak eginez edo USEaren borondatezko fasea eginez.
  • Aldi berean bi sarbideak aukeratu (USEa eta UHUNen egiaztagiria). Kasu horretan, UHUNeko gaitasun espezifikoko proben kalifikazioak ezin dira erabili USEaren borondatezko fasearen ordez.

NUPen aurreinskripzioa egin

NUPeko gradu batean sartzeko eskaera egitearren, on-line aurreinskripzioa egin behar da.
 

Titulu hauetakoren bat duten ikasleek:

  • Europar Batasunetik kanpo dagoen eta Espainiarekin nazioarteko hitzarmenik ez duen herrialde bateko Batxilergoa.
  • Europar Batasuneko herrialde bateko Batxilergoa, hango hezkuntza-sisteman unibertsitatean sartzeko baldintzak betetzen ez badituzte.

Lehenbizi, Batxilergoko titulua homologatzeko eskatu beharko dute aurretik. Iruñean, Hezkuntzaren Goi Ikuskaritzan eskatzen ahal da, Gobernuaren Ordezkaritzan (Merindadeen plaza; telefonoa: 948 979 360). Kontsuletxe edo enbaxadetan ere eskatzen ahal da.

Homologazioa ez da automatikoa. Beraz, beharrezkoa da baldintzapeko inskripzioaren bolante bat eskatzea eskabidea aurkezteko unean.

Aukera hauek izanen dituzte:

  1. UHUNek emandako indarreko egiaztagiriaren bidez aurkeztea.
  2. Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa (USEa) erroldatuta dagoen probintzian gainditu.

Lehentasun bera izanen dute proba hori gainditu duten ikasleen aurreinskipzio eskaerek eta Batxilergotik edo goi mailako heziketa-ziklo batetik datozen ikasleek egindakoek.

1. UHUNek emandako indarreko egiaztagiriaren bidez aurkeztea 

Kasu horretan, ikasketetan sartzeko nota UHUNek emandako indarreko egiaztagirian azaltzen den sartzeko nota izanen da. UNEDasiss: 34 913986614 - unedasiss@adm.uned.es

UHUNen egiaztagiriko notak bost puntu edo sei puntu arteko kalifikazioa izanen du. UHUNen Gaitasun Espezifikoko Probetara (GEP) aurkeztuz gero (lau probatara gehienez), sartzeko nota 10 puntura arte handitzen ahalko da. Gainera, GEP horiek onartua izateko nota kalkulatzeko erabiltzen ahalko dira, formula hau aplikatuz: 

Ikasketetan onartua izateko nota  

UHUNek emandako indarreko egiaztagiriaren nota (6 puntu gehienez, GEPik gabe; edo 10 puntu gehienez, GEPak eginda eta gaindituta) + a x M1 + b x M2

  • M1 eta M2 = ponderazioa aplikatu ondoren notarik hoberena ematen duten ariketen kalifikazioak (bi gehienez). Ponderatzen ahalko diren irakasgaiak UHUNek egiten edo egiaztatzen dituen Gaitasun Espezifikoko Probetatik nahiz USEaren borondatezko fasetik hartuko dira kontuan.
  • a eta b = irakasgaien ponderazio-parametroak (0,1 edo 0,2).

2. Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa (USEa) gainditzea.

USEaren bi faseetara aurkezten ahal dira ikasleak NUPen (nahitaezkoa + borondatezkoa), edo nahitaezko fasera bakarrik.


IKASKETETAN ONARTUA IZATEKO NOTA

Ikasketetan onartua izateko nota (14 puntu gehienez): Batxilergo homologatuko edo UHUNen egiaztagiriaren nota x 0,6 + USEaren nahitaezko faseko nota x 0,4 + a x M1 + b x M2

  • M1 eta M2 = ponderazioa aplikatu ondoren notarik hoberena ematen duten ariketen kalifikazioak (bi gehienez). Irakasgai hauek ponderatzen ahal dira: USEaren nahitaezko eta borondatezko faseetako modalitateko enborreko irakasgai orokorrak eta borondatezko faseko enborreko aukerako irakasgaiak.
  • a eta b = irakasgaien ponderazio-parametroak (0,1 edo 0,2).

 

Ikasle guztiek aurreinskripzioa egin behar dute NUPen

NUPeko gradu batean sartzeko eskaera egitearren, on-line aurreinskripzioa egin behar da


Graduko ikasketetan sartzeko, Espainiako hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako goi mailako teknikariaren, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikariaren edo goi mailako kirol teknikariaren tituluaren baliokidea den atzerriko tituluren bat duten ikasleek aukera hauek izanen dituzte:

  • Beren titulua atzerrian homologatu eta, beharrezkoa bada, USEaren borondatezko faseko irakasgaien azterketak egin.
  • UHUNen egiaztagiria eskuratu eta UHUNeko gaitasun espezifikoko probak egin.
     

Tituluaren homologazioa + USEaren borondatezko fasea

1. LANBIDE HEZIKETAKO IKASKETAK HOMOLOGATU

Homologazioa Iruñean eskatzen ahal da (Hezkuntzaren Goi Ikuskaritza - Merindadeen plaza, z.g.; tel.: 948 979360), edo Espainiak jatorrizko herrialdean dituen kontsuletxe edo enbaxadetan.


2. IKASKETETAN ONARTUA IZATEKO NOTA HOBETU

Homologazioan ageri den nota hobetzearren, aukera izanen dute USEaren borondatezko fasera aurkezteko, lau puntu gehiago lortzen ahal baitira horrela.

Unibertsitateko ikasketetan onartua izateko nota (14 puntu gehienez) honako hau da: LHko homologazioaren egiaztagiriko nota + axM1 + bxM2

  • M1 eta M2 = USEaren borondatezko fasean ponderazioa aplikatu ondoren notarik hoberena ematen duten ariketen kalifikazioak (bi gehienez).
  • a eta b = irakasgaien ponderazio-parametroak (0,1 edo 0,2).
     

UHUNen egiaztagiria + Gaitasun espezifikoko proba

1. UHUNen egiaztagiria eskuratu

UHUNen webgunean kontsultatzen ahal da nola egin tramitea eta zer dokumentu behar diren.
Informaziorik behar izanez gero, deitu UNEDasiss zerbitzura: 34 913 986 614 edo UHUN

Unibertsitatean sartzeko kalifikazioa azaldu behar da UHUNen egiaztagirian (5 puntutik 10 puntura). Bi urterako balio du.

2. Unibertsitatean sartzeko kalifikazioa hobetu (aukerakoa)

Kalifikazioa 4 puntuz hobetzen ahal da gehienez, aukera hauetakoren baten bidez:

  • UHUNeko gaitasun espezifikoko probak egin.
    UHUNen webgunean kontsultatzen ahal da nola egin tramitea eta zer dokumentu behar diren. Informaziorik behar izanez gero, deitu UNEDasiss zerbitzura: 34 913 986 614 edo UHUN.
  • Batxillergoa ere ikasi bada, UHUNen eskatu behar da batxilergoan egindako irakasgaien errekonozimendua (ikasketetan sartzeko notarako ponderatzen dutenak), akreditazioan sar daitezen. (UNEDasisseko I. eranskineko herrialdeak bakarrik)

IKASKETETAN ONARTUA IZATEKO NOTA

Ikasketetan onartua izateko nota honela kalkulatuko da: UHUNen egiaztagiriaren nota + axM1 + bxM2

  • M1 eta M2 = 2 irakasgairen kalifikazioak (2 gehienez), UHUNen egiaztagirian aitortuak daudenak eta ponderatzen ahal direnak, edo gaitasun espezifikoko probetan edo USEaren borondatezko fasean gainditu diren eta ikasketetan onartua izateko notarik hoberena ematen duten 2 ariketen kalifikazioak (2 gehienez).
  • a eta b = irakasgaien ponderazio-parametroak (0,1 edo 0,2).
     

3. NUPen aurreinskripzioa egin

NUPeko gradu batean sartzeko eskaera egitearren, on-line aurreinskripzioa egin behar da.
 


Eskaintzen diren ikaspostu guztien % 3ko kupoa erreserbatuko zaie unibertsitateko titulazio bat dutenei.


Unibertsitateko titulazio ofizial bat eskuratu dutenek (gradua, masterra, lizentziatura, unibertsitateko diplomatura, arkitektura, arkitektura teknikoa, ingeniaritza teknikoa, ingeniaritza edo horien baliokidea den tituluren bat) unibertsitateko edozein gradutan eskatzen ahal dute ikaspostua.

Ikasketetan onartuak izateko, bukatua duten unibertsitateko titulazioaren batez besteko nota hartuko zaie kontuan (10 puntu gehienez). Unibertsitateko titulu bat baino gehiago dutenek batez besteko notarik handienekoa aukeratu beharko dute aurreinskripzioa egitean.

Unibertsitate masterreko titulazio batekin edo horren baliokidearekin sartu nahi izanez gero, batez besteko nota kalkulatzeko, titulazio horretan gainditutako irakasgaiak kontuan hartzeaz gainera, horretara sartzeko erabilitako graduko titulazioan edo horren baliokidean gainditutako irakasgai guztien kalifikazioak ere batuko dira


Atzerriko unibertsitate-titulu bat dutenek Unibertsitateko edozein gradutan eskatzen ahal dute ikaspostua, sarbide hauetako baten bitartez:

  • Tituluaren homologazioaren edo baliokidetasunaren ebazpena badute, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak emana: aurreinskripzioa eginez, Espainiako unibertsitate-titulu bat lortu duten ikasleek bezala.
  • Tituluaren homologazioaren ebazpenik ez badute, eta hori eskuratzeko tramiterik ere egin ez badute Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioan, ezin izanen dute aurreinskripzioa egin, baina atzerriko ikasketen baliokidetze partzialaren bidezko onarpena eskatzen ahalko dute.
  • Baldin eta graduko maila akademikoarekin baliokidetzeko adierazpena badute, bi aukera dituzte: aurreinskripzioa eginez eskatzeko onarpena edo atzerriko ikasketen baliokidetze partzialaren bidez.

Ikasketetan onartuak izateko, egindako ikasketen batez besteko notaren balíokidetza-deklarazioan azaltzen dena hartuko zaie kontuan. Unibertsitateko titulu bat baino gehiago dutenek batez besteko notarik handienekoa aukeratu beharko dute aurreinskripzioa egitean.

Unibertsitate masterreko titulazio batekin edo horren baliokidearekin sartu nahi izanez gero, batez besteko nota kalkulatzeko, titulazio horretan gainditutako irakasgaiak kontuan hartzeaz gainera, horretara sartzeko erabilitako graduko titulazioan edo horren baliokidean gainditutako irakasgai guztien kalifikazioak ere batuko dira.

 

Kredituen aitorpena

Unibertsitateko gradu baterako onartu badituzte, matrikula egin ondoren, aurreko titulazioan egindako ikasgaien kredituak aitortzeko eskatzen ahal dute. Gainditutako irakasgaien edukia NUPen ematen direnekin konparatzeko, graduetako irakasgaien programak kontsultatzen ahal dituzte, irakasgaien zerrenden atalean.

Kredituen aitorpena
 


Eskaintzen diren ikaspostu guztien % 3ko kupoa erreserbatuko zaie 25 urtetik gorakoei.

Sartzeko baldintzak

25 urtetik gorakoek proba bat gainditu beharko dute graduko ikasketa ofizialetan sartzeko.

NUPen sartzea eskatzeko, proba gainditu behar izan duzu 2005. urtetik aurrera, 2005. urtea barne.

Probara aurkezteko, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Probak egiten diren urtean 25 urte izatea edo betetzea.
  • Unibertsitateko ikasketak egiteko aukera ematen duen titulurik ez izatea (USEa, goi mailako heziketa-zikloa edo unibertsitateko titulua).
    Espainiako hezkuntza-sistemako Batxilergoa amaitu duten baina USEa gainditu ez dutenek bi aukera dituzte: USEa gainditzea edo 25 urtetik gorakoentzako proba gainditzea.
  • Atzerriko ikasketarik izanez gero, ikasketa horiek beren herrialdean unibertsitatean sartzeko bidea ez ematea.
    Ezin izanen dira 25 urtetik gorakoentzako probara aurkeztu atzerriko Batxilergoa izan eta homologazioa tramitatu dutenak. Horren ordez, USEa egiten ahalko dute, edo UHUNen egiaztagiria eskuratu.

NUPek ez du 25 urtetik gorakoentzako sartzeko proba prestatzeko ikastarorik ematen.

25 urtetik gorakoentzako sartzeko proba

Aurreko baldintzak betetzen dituzten ikasleek zilegi izanen dute NUPek 25 urtetik gorakoak Unibertsitatean sartzeko urtero antolatzen duen probara aurkeztea.

Espainiako hezkuntza-sistemako beste unibertsitate batzuek antolatzen duten probara ere aurkezten ahal dira. Kontuan hartu behar da ezen, graduko unibertsitate-titulazio batean onartuak izateko, lehentasuna dutela onartuak izateko eskaera egin duten unibertsitate berean proba gainditu duten ikasleek.

  • 25 urtetik gorakoak NUPen sartzeko proba
  • Beste unibertsitate batean sartzeko probari buruzko informazioa lortzeko, ikasleak proba zein unibertsitatetan egin nahi duen, harekin jarri beharko da harremanetan.

Lehentasun hurrenkera

  • 1.a - Onartzeko eskaera aurkeztu duten unibertsitate berean proba gainditu duten ikasleak.
  • 2.a - Talde horien barruan, lehentasuna izanen dute fase espezifikoan hautatutako aukerekin lotutako jakintza arloan edo arloetan sartzeko proba gainditu duten ikasleek.
  • 3.a - Lortutako onarpen nota.

Titulazioak jakintza-arloaren arabera


Eskaintzen diren ikaspostu guztien % 3ko kupoa erreserbatuko zaie 45 urtetik gorakoei.

Sartzeko baldintzak

45 urtetik gorakoek proba bat gainditu beharko dute graduko ikasketa ofizialetan sartzeko. Probara aurkezteko, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Probak egiten diren urtean 45 urte izatea edo betetzea.
  • Unibertsitateko ikasketak egiteko aukera ematen duen titulurik ez izatea (USEa, goi mailako heziketa-zikloa edo unibertsitateko titulua).
    Espainiako hezkuntza-sistemako Batxilergoa amaitu duten baina USEa gainditu ez dutenek lau aukera dituzte: USEa gainditzea, 25 urtetik gorakoentzako proba gainditzea, 45 urtetik gorakoentzako proba gainditzea edo 40 urtetik gorakoentzako sartzeko prozedura gainditzea, curriculumaren balorazioaz eta elkarrizketa pertsonal batez osatutakoa.
  • Atzerriko ikasketarik izanez gero, ikasketa horiek beren herrialdean unibertsitatean sartzeko bidea ez ematea.
    Ezin izanen dira probara aurkeztu atzerriko Batxilergoa izan eta homologazioa tramitatu dutenak.

Legeria indardunarekin bat etorriz, 45 urtetik gorakoentzako sartzeko probak beste unibertsitate batean egin dituztenak ezin izanen dira NUPen sartu proba horien bitartez.

NUPek ez du 45 urtetik gorakoentzako sartzeko proba prestatzeko ikastarorik ematen.

Graduko titulazio bakar batean onar dezaten eskatzeko baino ezin da erabili prozedura hori.

Sartzeko proba

Ikasketetan onartua izateko nota 45 urtetik gorakoentzako proban lortutako azken kalifikazioa izanen da (10 puntu gehienez).


Eskaintzen diren ikaspostu guztien % 3ko kupoa erreserbatuko zaie 40 urtetik gorakoei.

Sartzeko prozedura Nafarroako Unibertsitate Publikoan gainditu duten ikasleentzat baino ez da erreserba-kupo hori.

Sartzeko baldintzak

40 urtetik gorakoei curriculuma baloratu eta elkarrizketa pertsonal bat eginen zaie graduko ikasketa ofizialetan sartzeko. Unibertsitatean prozedura horren bidez sartzeko aukera izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Probak egiten diren urtean 40 urte izatea edo betetzea.
  • Onarpena eskatzen den graduko unibertsitate-titulu ofizialari lotutako lan-esperientzia eta esperientzia profesionala egiaztatzea.
  • Unibertsitateko ikasketak egiteko aukera ematen duen titulurik ez izatea (USEa, goi mailako heziketa-zikloa edo unibertsitateko titulua).
    Espainiako hezkuntza-sistemako Batxilergoa amaitu dutenek, gainera, unibertsitaterako sarbidea izanen dute USEa gaindituz, 25 urtetik gorakoentzako proba gaindituz edo 45 urtetik gorakoentzako proba gaindituz.
  • Atzerriko ikasketarik izanez gero, ikasketa horiek beren herrialdean unibertsitatean sartzeko bidea ez ematea.
    Ezin izanen dute 40 urtetik gorakoentzako sarbide-prozedura hau erabili atzerriko Batxilergoa izan eta homologazioa tramitatu dutenek.

Graduko titulazio bakar batean onar dezaten eskatzeko baino ezin da erabili prozedura hori.

Sartzeko prozedura

Ikasketetan onartua izateko nota 40 urtetik gorakoentzako proban lortutako azken kalifikazioa izanen da (10 puntu gehienez).


Maiz egiten diren galderak