Joan eduki nagusira

Bestelako tramiteak

Eskabide orokorrak, konpultsak eta kopiak

Zertan datza tramitea?

Unibertsitatearekin edozein prozedura ezartzeko balio duten dokumentuak:

Eskaera orokorra

Eskabide orokorra Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin komunikatzeko oinarrizko kanala da.

Gainera, badira prozedura jakin batzuk tramitatzeko inprimaki espezifikoak. Egoitza elektronikoko prozeduren katalogoan eskuratzen ahal dira.

Hirugarrentzako baimena

Tramiteren bat egin nahi duten baina eskabidea aurkezteko edo bulegoetara joateko modurik ez dutenek zilegi dute hirugarren pertsona bati baimena ematea tramitea beren izenean egiteko.

Prozeduraren eskabide zehatzarekin batera, hirugarren pertsonei baimena emateko agiria eta eskatzailearen nahiz baimendutako pertsonaren NANaren fotokopiak ere aurkeztu beharko dira.

Konpultsak eta kopia elektroniko autentikoak

NUPek unibertsitateak berak emandako dokumentuen edo unibertsitateari zuzendutako eskabide, idazki eta komunikazioekin batera doazen dokumentuen konpultsak eta kopia elektroniko autentikoak baizik ez ditu egiten. Eskatzaileak jatorrizko dokumentua aurkeztu beharko du nahitaez.

Konpultsa:

  • Fotokopia bat jatorrizkoaren kopia zehatza dela dioen dokumentua.

Kopia elektroniko autentikoa:

  • NUPek paperean emandako dokumentu bat formatu elektronikora pasatzea.
  • Dokumentuak bi fitxategi izanen ditu, bata pdf formatuan eta bestea xml formatuan. Dokumentua osorik egoteko, batera bidali behar dira bi fitxategiak
  • NUPek kopia elektroniko autentikoa osatzen duen dokumentu elektronikoa bidaliko dio eskatzaileari, ZIP formatuan, eskatzaileak emandako helbide elektronikora (edo NUPeko posta instituzionaleko kontura, halakorik badu).
  • Beste administrazioetara modu elektronikoan bidaltzen denean baizik ez du izanen paperezko jatorrizko dokumentuak adinako balioa eta eraginkortasuna (paperean inprimatuz gero, ez du balio ofizialik).
  • Kopia elektronikoak 10 eguneko epean ezabatzen dira Erregistro Orokorraren Bulegoko sistematik. Eskatzaileak epe hori bukatu baino lehen egiaztatu behar du fitxategia behar bezala jaso duela.

Tasak:

  • 12,20 € konpultsatutako dokumentu edo egindako kopia elektroniko bakoitzeko (indarrean den araudian ezarritako salbuespenekin).
  • NUPek deitutako lehiaketetarako lizitazioen kasuan, beharrezko dokumentu guztiak konpultsatzeagatik ordaindu beharreko tasa konpultsa bakar batena izanen da (12,20 €).
  • Kreditu txartelarekin ordaindu behar da (ez da esku dirurik onartzen).

Araudia