Joan eduki nagusira

Gradua: ikasketaz aldatzeagatik matrikula egitea

 

Prezioak, bekak eta aseguruak


Matrikularen zenbateko osoa prezio akademikoak eta prezio administratiboak batuz kalkulatzen da, baita ikasleak izan ditzakeen hobari eta salbuespenak aplikatuz ere, halakorik baldin badu.


Matrikularen zenbatekoa kalkulatzeko, irakasgaien kreditu kopurua kreditu bakoitzaren prezioarekin biderkatu behar da. Ikasketa-planaren kreditu guztietan matrikulatuz gero, lehen mailako matrikularen prezioa honako taula honetan adierazitakoa izanen da.

  • 1. esperimentaltasun mailako graduak eta gradu bikoitzak (Giza eta Gizarte Zientzien, Zientzia Juridikoen eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultateetako titulazioak).
    • ECTS bakoitzaren prezioa: 15,86 €
    • Ikasmaila bakoitzaren prezioa graduetan (60 ECTS): 951,60 €
    • Ikasmaila bakoitzaren prezioa gradu bikoitzetan (60-72 ECTS): 951,60 eta 1.141,92 € bitarte
  • 2. esperimentaltasun mailako graduak eta gradu bikoitzak (Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako eta Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako goi mailako eskola teknikoetako eta Osasun Zientzien Fakultateko titulazioak).
    • ECTS bakoitzaren prezioa: 22,50 €
    • Ikasmaila bakoitzaren prezioa graduetan (60 ECTS): 1.350,00 €
    • Ikasmaila bakoitzaren prezioa gradu bikoitzetan (66-72 ECTS): 1.485 eta 1.620 € bitarte
  • Esperimentaltasun maila mistoa (Datuen Zientziako eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitza): matrikulan hartutako irakasgai bakoitzaren esperimentaltasun mailaren araberakoa izanen da prezioa.

Taula: prezio akademikoak titulazioen arabera


Prezio akademikoez gainera, prezio administratiboak ordaindu behar dira. Hauek dira:

  • Gastuak kudeaketa akademikoarengatik: 41,15 €
  • Espedientea irekitzea: 31,25 € (lehen matrikula egitean baizik ez da ordaintzen)
  • Asegurua (Ez da aplikatzen murrizketarik edota salbuespenik):
    • 28 urtez beherakoek eskola aseguru bat egin beharko dute. Aseguru horrek estaltzen ditu ikasturteak dauzkan eskola orduetan campusean istripua edukitzeagatik egokitzen diren osasun-zainketak, bai eta neuropsikiatriari, kirurgiari, tokologiari, eta biriketako eta hezurretako tuberkulosiari dagozkien osasun zainketak ere. Prezioa: 1,12 €, irakaskuntza tasan sartua. Nahi izanez gero, Cum laude aseguru bat kontratatzeko aukera dute, eskola asegurua osatzeko.

    • 28 urtez gorako ikasleek nahitaez egin behar dute istripu aseguru bat. Aseguruaren kostua 13 € izango da ikasturte bakoitzeko: Cum laude asegurua

FORU AGINDUA. indarrean dagoen ikasturterako prezio publikoak ezartzen dituena, zerbitzu akademikoak emateagatik eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak lortzeko gainerako eskubideengatik.

Nola eta noiz ordaindu behar da?

Matrikula bukatutakoan, abonu agiri (edo ordainketa gutun) bat eskuratuko duzu, eta prozesua amaitzean deskargatzen edo inprimatzen ahalko duzu. Bi aukera hauetako baten bidez egin beharko duzu ordainketa:

Epea: 15 egun natural. Ez da beharrezkoa ordainagiria Unibertsitatean aurkeztea.

Garrantzitsua: unibertsitateak ez du inoiz ordainketarik helbideratzen kontu korrontearen bidez; hortaz, abonu agiria da ordaintzeko modu bakarra.

Oradinketa bakarra edo zatikatua

Matrikula egitean ordaintzeko modalitatea hautatu beharko duzu, ordainketa bakarrean edo zatikatuan.

  • Ordainketa bakarra
    Matrikularako ohiz kanpoko aldietan, matrikula zabalpena egiten denean, edo bekak indargabetzeagatik eratorritako kalkulu berrietan, ordainketa bakar bat egin behar da dagokion zenbatekoa ordaintzeko, adierazten den epean.
  • Ordainketa zatikatu. Epe bakoitzean ikasleak jasoko du bere posta elektronikoan ordainagiria edo abonu-agiria. Ordainketa zatikatua ez da ezarriko 350 €-tik beherako kopuruetan.
    • 1. epea. Kopuru osoaren % 40: irakaskuntza eta administrazio tasak
      Matrikula egin eta hurrengo 15 egunetan
    • 2. epea. Zenbatekoaren % 20
      2020ko urriaren 15tik azaroaren 15era arte 
    • 3. epea. Zenbatekoaren % 20.
      2021eko urtarrilaren 14tik otsailaren 4ra arte
    • 4. epea. Zenbatekoaren % 20.
      2021eko apirilaren 8tik 29ra arte

 

  • Matrikula ez ordaintzeak ez dakar matrikula automatikoki baliogabetzea; berariaz eskatu behar da hori.
    Matrikula baliogabetzea
  • Matrikula ez ordaintzeagatik edo beste arrazoiren batengatik unibertsitatearekin zorrik izanez gero, ezin da geroko tramiterik eskatu, hala nola espedientea aldatzea beste unibertsitate batera, ziurtagiriak edo tituluak ematea, bai eta beste edozein gestio akademiko-administratibo ere. Ondorengo ikasturteetan ere ezin izanen da matrikularik egin.
  • Nori aplikatzen zaion: izaera orokorreko familia ugariak (1. mailakoak)
  • Salbuespen mota: murrizketa: % 50 administrazio-tasetan eta irakaskuntza-tasetan
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa: bizilekua Nafarroatik kanpo daukatenen kasuan: familia ugari arruntaren txartela indarrean izan behar da matrikula egiten den unean.
  • Nori aplikatzen zaion: gamilia ugari bereziak (2.mailakoak)
  • Salbuespen mota: Murrizketa: % 100 administrazio-tasetan eta irakaskuntza-tasetan
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa: bizilekua Nafarroatik kanpo daukatenen kasuan: familia ugari bereziaren txartela indarrean izan behar da matrikula egiten den unean.
  • Nori aplikatzen zaion: % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten ikasleak, matrikula egiten den garaian
  • Salbuespen mota: murrizketa: % 100 administrazio-tasetan eta irakaskuntza-tasetan.
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Ezgaitasuna egiaztatzen duen dokumentazio ofizial indarduna.
  • Nori aplikatzen zaion: Ohorezko matrikula, batez besteko nota batxilergoan edo lanbide heziketan.
    Batxilergoko sari gehigarria,
  • Salbuespen mota: prezio akademikoen % 100, ikasketen lehen urtean.
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Ziurtagiria, baldin eta hautaprobetako txartelean datu hori aipatzen ez bada.
  • Nori aplikatzen zaion: 32/1999 Legearen onuradunak
  • Salbuespen mota: murrizketa: % 100 irakaskuntza-tasetan
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Barne Ministerioak emandako ziurtagiria, eta, dagokionean, familia-liburuaren fotokopia.

Egiaztagiriak

Nafarroako ikasle berriek, baldin eta matrikula ordaintzetik salbuetsita badaude Batxilergoan edo Lanbide Heziketan ohorezko matrikula izan dutelako edo familia ugari batekoak direlako, ez dute egiaztagiririk aurkeztu behar.

Deskontu horietarako eskubidea izateko, programa informatikoan informazioa agertu beharko da ikasle bakoitzari dagokion salbuespenari edo hobariari buruz. Bestela, deskontuak aplikatu gabe formalizatu beharko da matrikula, eta, ondoren, ikasle bakoitzari dagokion salbuespena edo hobaria agirien bidez egiaztatu.

Araudia

Foru Agindua, indarrean dagoen ikasturterako prezio publikoak ezartzen dituena Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzu akademikoak emateagatik eta titulu ofizialak lortzeko gainerako eskubideengatik.

Bekadun gisako matrikula

Hezkuntza Ministerioaren (edo Eusko Jaurlaritzaren) beka eskatuko duten eta deialdian eskatzen diren baldintza akademikoak betetzen dituzten ikasleek matrikula egitean bi aukera hauetako bat hautatzen ahal dute: 

  • Matrikula ez-bekadun gisa egin: matrikula ordaindu beharko du, eta, beka esleitzen diotenean (ebazpena abendutik aurrera argitaratu ohi da), bere kontuan sartuko zaio dagokion zenbatekoa.
  • Matrikula bekadun gisa egin: matrikula egitean, prezio administratiboak ordaindu beharko ditu bakarrik, ez prezio akademikoak. Beka ematen ez badiote edo beka eskaera epe barrenean aurkezten ez badu, matrikularen zenbateko osoa ordaindu beharko dio Unibertsitateari, eta kasu horretan ezin izanen du ordainketa zenbait epetan zatitu. Unibertsitateak abonu agiri bat bidaliko dio ikasleari ordainketa egin dezan.

Graduko bekei buruzko informazioa

NUPeko ikasleentzat interesgarriak izan daitezkeen bekak:

Bekak graduko ikasleentzat Bekak graduko ikasleentzat