Joan eduki nagusira

Gradua: ikasketaz aldatzeagatik matrikula egitea

 

Matrikula egin baino lehen


Graduko Ikasketen Ataleko bulegoetara joan behar duzula matrikula egitera (Administrazioko eta Kudeaketako eraikinera), jatorrizko ikasketetan gainditu dituzun kredituak aitortzeko ebazpena jaso ondoren. 

Matrikula formalizatu baino lehen, irakurri arretaz orri honetan adierazitako pausoak, garrantzitsua da-eta geroago okerrik ez egiteko eta aldaketarik egin behar ez izateko.

Kontuan izan

  • Jatorrizko ikasketetan gainditu dituzun kredituak aitortzeko ebazpena eskatu behar duzu ezarritako epean, eta ebazpena jaso arte itxoin.
  • Zein irakasgaitan matrikulatu behar duzun, irakasgaien ordutegiak eta ikasgelak, zein hizkuntzatan ikasiko duzun irakasgai bakoitza, hizkuntza batean baino gehiagotan irakasten badira.
  • Zenbat kreditu gainditu behar dituzun gutxienez ikasketekin segitu ahal izateko.
  • Matrikularen prezioa eta salbuespenak.
  • Ordaintzeko modua: ordainketa bakarrean edo epeka.
  • Bekaren bat eskatuko ote duzun.
  • Kredituen aitorpena eskatu behar duzun.
  • Zer dokumentu aurkeztu behar dituzun.
     


Ordutegia zein den eta eskolak zein ikasgelatan emanen diren kontsultatzeko moduak:


Gradu bakoitzaren “Irakasgaien eta Irakasleen Gida” atalean kontsultatzen ahal duzu zer hizkuntzatan emanen den irakasgai bakoitza (esteka).

Euskarazko edo ingelesezko irakasgai batean edo gehiagotan matrikula egiterakoan, hizkuntza horietako talderik baldin badago, irakasgaian klik egitean beste pantaila bat agertuko zaizu, eta honako hauen artean aukeratzen ahalko duzu

  • Euskarazko irakasgaietako taldeak 9 zenbakiaz hasten dira: 91, 92, etab.
  • Ingelesezko irakasgaietako taldeak 8 zenbakiaz hasten dira: 81, 82, etab.
  • Frantsesezko irakasgaietako taldeak 7 zenbakiaz hasten dira: 71, 72, etab.
     


Gradu guztietan, ikastaldeen esleipena alfabetikoki eginen da, deituraren lehenbiziko letraren arabera

Bermatu eginen da ordutegi aldetik bateragarriak izanen direla bai ikasmaila bereko irakasgaiak, bai elkarren segidako bi ikasmailatakoak.

Irakasgaien hizkuntza aukeratzean, honako hauek izan behar dituzu kontuan:

  • Gaztelaniaz ikastea aukeratzen baduzu, automatikoki esleituko zaizu taldea, deituraren lehenbiziko letraren arabera.
  • Euskaraz edo ingelesez ikastea aukeratuz gero, gerta daiteke ikastalde horien ordutegiak bateraezinak izatea gaztelaniaz matrikulatutako ikastaldearen ordutegiarekin. Kasu horretan, administrazio zerbitzuek aldatu eginen dute matrikula ikasmaila bereko ikastaldeek ordutegi bateragarriak izan ditzaten.
  • Gerta daiteke irakasgairen batean behin-behineko taldeetako batean matrikulatuta gelditzea (80. eta 90. taldeak). Horrek esan nahi du matrikulatutako gainerako irakasgaiekin bateragarriak diren irakasgaietako ikastaldeetako bat esleituko diola ikasleari eskolak edo fakultateak.
     


Matrikula bakarra egin behar da ikasturte bakoitzean, eta, beraz, ikasturteko bi seihilekoen matrikula batera egin beharko duzu.

Arduraldi osoko ikasleak:

  • 60 ECTS gutxienez eta 84 ECTS gehienez. 
  • Oro har, gradu baten lehen mailak 60 ECTS izaten ditu (10 irakasgai). Gradu bikoitzen kasuan, ECTS kopurua bestelakoa izan daiteke; hortaz, komenigarria da hori egiaztatzea matrikula egin baino lehen.

Arduraldi partzialeko ikasleak:

  • 30 ECTS gutxienez eta 59 ECTS gehienez.

Arduraldi murriztuko ikasleak:

  • 12 ECTS gutxienez eta 29 ECTS gehienez. 
  • Matrikula mota hori salbuespenezkoa da, eta errektore edo errektoreorde eskudunak baimendu behar du aurrena. 
  • Eskabide bat aurkeztu behar da Erregistro Orokorrean, dagozkion egiaztagiriekin batera.

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak:

  • Beharrezkoa da ikasle bakoitzaren egoera aztertzea.


Irakasgai batean matrikulatzeak deialdi baterako eskubidea ematen du matrikula egin den ikasturte horretan bertan.

Ikasleak 6 deialditarako eskubidea du irakasgai bakoitza gainditzeko:

  • Lehenbiziko 4 deialdiak arruntak izanen dira. 
  • Azkeneko 2 deialdiak bereziak izanen dira.

Irakasgai baten 1. eta 2. matrikuletan, irakasgaiaren aktan “Ez aurkeztua” kalifikazioa azaltzen bada, ikasleak ez du deialdirik gastatuko. Irakasgai baten 3. eta hurrengo matrikuletan, irakasgaiaren aktan “Ez aurkeztua” kalifikazioa azaltzen bada, ikasleak deialdia gastatu duela ulertuko da.

Gutxieneko errendimendua

Errendimendua ikasturte bukaeran exijitzen da, eta ikasleak une horretan gaindituta izan behar dituen kreditu kopurua (ikasmaila guztietakoa) adierazten du, baliokidetutako/aitortutako edo egokitutako irakasgaiak kontuan hartu gabe.

Formula honekin kalkulatzen da: Errendimendua = (n-1) x ECTS/2 + 6

  • n= titulazioan egindako matrikulazio kopurua
  • ECTS= aurtengo ikasturtean matrikulatutako kredituak osotara

Formula aplikatuz, ikasle bat ikasturte bakoitzean 60 kreditutan matrikulatzen bada, ikasturte bakoitza bukatzean gainditutako kreditu kopuru oso edo metatu hau izan behar du (ikasturte guztien batura):

Osotara gainditutako kredituen kopurua
Ikasturte bukaera Osotara gainditutako edo metatutako ECTS kredituen kopurua
1. 6
2. 36
3. 66
4. 96
Adibidea ikasturte bakoitzean 60 ECTS matrikulatzen dituen ikasle batentzat

Adibideak:

  • Aurten 60 kreditutan Irakasletzan matrikula egin duen 1. ikasmailako (urteko matrikula) ikaslea (gradu horretan behin matrikulatu da osotara): (1-1) x (60/2) + 6= 6 ECTS, gutxienez ere kopuru hori gainditu behar du, ikasketekin jarraitzeko.                
  • Aurten 60 kreditutan Gizarte Lanean matrikula egin duen 2. ikasmailako (urteko matrikula) ikaslea (gradu horretan 2 aldiz matrikulatu da osotara, aurreko urtean eta aurten): (2-1) x (60/2) + 6= 36 ECTS, gutxienez ere kopuru hori gainditu behar du osotara, ikasketekin jarraitzeko.
     

Arauak ez betetzea

Iraupen-araubidea betetzen ez dutenek, Iraupen Batzordeari eskabide bat aurkezteko aukera izango dute ikasketekin jarraitzeko.

  • Iraupen Batzordeari eskaerak egiteko datak: 2023ko ekainaren 23tik uztailaren 14ra 

Nolanahi ere, zilegi da ikasleek aukera hauetako bat hautatzea Iraupen Batzordeari eskaerarik aurkeztu gabe (bi bide bateraezin dira, hauetako bat aukeratu behar du):

  • Beste unibertsitate ikasketa batzuk hasi, onarpen prozedura orokorraren arabera, edo
  • Bere ikasketak bi urtez utzi, orduan eskaera egin utzitako ikasketei berriz heltzeko, eta, azkenik, berriz matrikulatu iraupena bete ez zuen ikasketetan.

Aurreko bi aukerek ez dute eragozten Iraupen Batzordeari irakaskuntza errendimendua bete ez den tokian ikasketekin jarraitzeko eskatzea. Iraupen Batzordearen baimena lortuz gero ikasketekin jarraitzeko eta titulazioaz aldatzea aukeratuz gero, dagokion aurreinskripzioa egin eta gero zilegi izango da sarbide berriko matrikula baliogabetzea eta matrikula eskatzea iraupena bete ez den ikasketetan.