Joan eduki nagusira

Doktoretza Osasun Globalean: Faktore erabakigarriak eta Giza Osasunaren, Animalien Osasunaren eta Ingurumenaren Osasunaren interakzioa

Lor ezazu ikerketako prestakuntza aurreratua osasunaren arloan, pertsonen, animalien eta ingurunearen arteko mendekotasun eta oreka gisa ulertuta. Azter itzazu sakonki osasunarekin lotutako faktoreak diziplina anitzeko ikuspegi global batetik. Campus Iberusen doktoretza-programa bat da hau.

Aurkezpena

Zergatik egin “Osasun Globala: Faktore Erabakigarriak eta Giza Osasunaren, Animalien Osasunaren eta Ingurumenaren Osasunaren Interakzioa” Doktoretza Programa?

Zer sailek hartzen dute parte programa honetan?

NUP

Zaragozako Unibertsitatea (unibertsitate koordinatzailea)

Errioxako Unibertsitatea

Lleidako Unibertsitatea

Doktoretzan sartzeko baldintzak

Doktoretza-programa ofizial batean sartzeko, beharrezkoa da Espainiako graduko titulu ofizialak edo baliokideak eta unibertsitate masterreko titulu ofizialak edo baliokideak izatea eta izangaiak osotara gutxienez 300 ECTS kreditu izatea gaindituak.

Programaren irizpide espezifikoak

Osasun Globaleko Doktoretza Programaren batzorde akademikoak eskaerak ebaluatu, eta nor onartu erabakiko du, alderdi hauek kontuan hartuta:

  • Espedientearen batez besteko kalifikazioa (50 puntu gehienez). Doktoretza-programarako sarbidea ematen duen tituluaren antzekotasunaren arabera ponderatzen ahalko da kalifikazioa. Honako hauek baloratuko dira: a) Graduko titulua (edo haren baliokidea): 30 puntu gehienez; eta b) Master mailako prestakuntza: batez besteko kalifikazioak 20 puntu balioko du gehienez.
  • Interesa adierazteko gutuna (20 puntu gehienez). Doktoregaiari interesatzen zaion arlo espezifikoaren koherentzia baloratuko da, baita haren ezagupenak ere, bere prestakuntza-mailaren arabera.
  • Esperientzia gehigarria ikertzen hasteko jardueretan edo programarekin lotutako esperientzia profesionala (15 puntu gehienez).
    • Kongresuetako komunikazioak (5 puntu gehienez).
    • Argitalpenak (5 puntu gehienez).
    • Ikerlanak (5 puntu gehienez).
    • Lanean aritutako urte bakoitzeko 3 puntu emanen dira.
  • Zientzian erabiltzen diren hizkuntzen ezagutza egiaztatua (5 puntu gehienez).

Onartua izateko, 60 puntu beharko dira gutxienez.

Honako profil hau gomendatzen da sartzeko:

Aldez aurretik osasun globalaren alderdiren batekin lotutako unibertsitateko gradu eta/edo masterren bat egin izana, hau da, osasun zientzietakoa, gizarte zientzietakoa eta haiei loturiko beste arlo batzuetakoa, hala nola hauetakoa: bizitza-zientziak, ekologia, ekonomia, hezkuntza, kudeaketa eta abar.

Nolanahi ere, Osasun Globaleko Doktoretza Programan parte hartzeko, hauek izan beharko ditu ikasleak:

  • Osasun globalaren berezko eremu zientifikoari buruzko ezagutza espezifikoak (osasun zientzietakoak, gizarte zientzietakoak edo ekologiakoak).
  • Ekologiaren, osasun zientzien edo gizarte zientzien arloko oinarrizko trebetasun tekniko, instrumental eta metodologikoak.

Ez da bestelako profilik definitu.