Joan eduki nagusira

Doktoretza Nekazaritzako Elikagaien Produkziorako eta Kalitaterako Sistema Efizienteetan

Egin ezazu ikerketa nekazaritzako elikagaien arloan, eta lagun ezazu nekazaritzako elikagaien sistema lehiakor, efiziente eta jasangarriak ezartzen. Campus Iberusen programa bat da hau.

Aurkezpena

Zergatik egin Nekazaritzako Elikagaien Produkziorako eta Kalitaterako Sistema Efizienteetako Doktoretza Programa?

Zer sailek hartzen dute parte programa honetan?

Doktoretzan sartzeko baldintzak

Doktoretza-programa ofizial batean sartzeko, beharrezkoa da Espainiako graduko titulu ofizialak edo baliokideak eta unibertsitate masterreko titulu ofizialak edo baliokideak izatea eta izangaiak osotara gutxienez 300 ECTS kreditu izatea gaindituak.

Programaren irizpide espezifikoak

Oro har, baldin eta sartzeko baldintza orokorrak betetzen dituzten eskaeren kopurua handiagoa bada eskainitako ikaspostu kopurua baino, Batzorde Akademikoak irizpide orokor hauek hartuko ditu kontuan:

  • Espedientea (50 puntu gehienez): doktoretza-programarako sarbidea ematen duen tituluaren antzekotasunaren arabera ponderatzen ahalko da kalifikazioa.
    • Graduko titulua edo haren baliokidea (30 puntu gehienez).
    • Masterreko titulua (20 puntu gehienez).
  • Motibazio-gutuna (25 puntu gehienez): doktoregaiari interesatzen zaion arlo espezifikoaren koherentzia baloratuko da, baita haren ezagupenak ere, bere prestakuntza-mailaren arabera.
  • Espediente akademikoaren aitorpen formalak (5 puntu gehienez).
  • Esperientzia gehigarria ikertzen hasteko jardueretan edo programarekin lotutako esperientzia profesionala (10 puntu gehienez).
  • Ikerketako bekak (5 puntu gehienez).
  • Zientzian erabiltzen diren hizkuntzen ezagutza egiaztatua (5 puntu gehienez).

Emandako puntuazioak 100 puntuko eskala bati dagozkio, eta, onartua izateko, 60 puntu beharko dira gutxienez.

Posible izanen da elkarrizketa bat egitea baldin eta beharrezkotzat jotzen bada aurkeztutako dokumentazioaren alderdiren bat argitzea.

Nekazaritzako elikagaien, bizitzaren eta naturaren teknologiekin eta zientziekin erlazioa duten graduko titulu ofizial bat eta unibertsitate master bat izatea gomendatzen da sartzeko.

Arlo hauetako masterreko ikasketak izatea gomendatzen da:

  • Nekazaritzako Elikagaiak
  • Elikagaien Zientzia eta Teknologia
  • Landare Ekoizpena
  • Animalia Ekoizpena
  • Nekazaritzaren Ingeniaritza
  • Ingurumen Zientziak
  • Zientzia Esperimentalak (Kimika, Biologia, Bioteknologia, Biomedikuntza, Biokimika, Ingeniaritza Kimikoa)
  • COsasun Zientziak (Farmazia, Nutrizioa eta Dietetika)

Oinarrizko ezagutzak eta gaitasunak behar dira programatutako jarduerak gauzatzeko. Aipatutako arloetako titulazioren bat egin duten ikasleen kasuan, ulertuko da doktoretza egiteko oinarrizko ezagutza nahikoa eta beharrezkoa dutela biologiarekin, kimikarekin eta nekazaritzako elikagaien edo bioteknologien arloko teknologiekin zerikusia duten diziplinetan.

Eskatzaileek ingeleseko B2 mailako ezagutza izan beharko dute, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (HEEEB), bai bibliografia irakurtzeko eta ulertzeko, bai prestakuntza-jardueraren batean parte hartzeko eta norberaren prestakuntza-etaparako egokiak diren dokumentu zientifikoak idazteko.

Ez da doktoretza-programan sartzeko beste profilik definitu.