Joan eduki nagusira

Doktoretza Giza eta Gizarte Zientzietan

Egin ezazu doktoretza esparru hauetako batean: Historia; Musikaren Historia eta Zientziak; Hizkuntzalaritza, Literatura eta haien Didaktikak; Zientzien Didaktika; Hezkuntzako Ikerketa; Soziologia, edo Gizarte Lana

Aurkezpena

Zergatik egin Giza eta Gizarte Zientzietako Doktoretza Programa?

Zer sailek hartzen dute parte programa honetan?

Doktoretzan sartzeko baldintzak

Doktoretza-programa ofizial batean sartzeko, beharrezkoa da Espainiako graduko titulu ofizialak edo baliokideak eta unibertsitate masterreko titulu ofizialak edo baliokideak izatea eta izangaiak osotara gutxienez 300 ECTS kreditu izatea gaindituak.

Programaren irizpide espezifikoak

Batzorde akademikoak ebaluatuko ditu eskaerak eta erabakiko du nor onartuko duen programan, alderdi hauei begira:

  • Izangaiaren espedientea (% 60).
  • Izangaiaren curriculuma (% 30). Argitalpenak, biltzarretako komunikazioak, prestakuntza-ikastaroak, egindako mugikortasun egonaldiak eta doktoretza-programaren lerroekin lotutako bestelako merezimenduak baloratuko dira.
  • Hizkuntzak (% 10).

Honako profil hau gomendatzen da sartzeko:

  • Historia: Historiako eta Memoriako Unibertsitate Masterra edo Historiako eta Memoriako eta Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Master Bikoitza
  • Musikaren Historia eta Zientziak: Musikako master ofizialak
  • Soziologia: Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Masterra edo Soziologiako edo Gizarte Ikerketako master ofizialak
  • Gizarte Lana: Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialeko Unibertsitate Masterra, Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Masterra edo Esku-hartze Sozialeko beste master ofizial batzuk
  • Hezkuntzako Ikerketa eta Didaktikak: Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterra
  • Filologiak: beste unibertsitate batean Filologiako Lizentziaturari/Graduari (euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemana) edo antzeko titulazio bati jarraipena ematen dion master bat egin duten eta Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterra espezialitate hauetan egin duten ikasleak: Atzerriko Hizkuntzak eta Berezko Hizkuntzak eta Hizkuntza Klasikoak
  • Pedagogia: beste unibertsitate batean Hezkuntzako edo Irakasletzako Lizentziaturari/Graduari edo antzeko titulazio bati jarraipena ematen dion master bat egin duten eta Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterra egin duten ikasleak. Izan ere, master horrek didaktikarekin eta hezkuntza-berrikuntzarekin lotutako karga handia du espezializazio arlo guztietan
     

Sarbidea emanen dute, halaber, Espainiako beste unibertsitate batzuetan ematen diren eta izen baliokidea eta eduki parekagarriak dituzten bestelako master batzuek, aldez aurretiko ezagupenak ematen baitituzte doktoretza-tesi bat garatzeko.

Horrekin pareka daitezkeen lerroetako beste profil batzuk ere definitu dira; profil horiek dituztenek prestakuntza osagarria beharko dute.

Giza Zientzietako beste master batzuetatik datozen ikasleek ere posible izanen dute Geografiako eta Historiako edo Filologiako eta Hizkuntzaren Didaktikako tesi bat egitea; horretarako, prestakuntza osagarri hauek beharko dituzte:

  • Diziplina horietako irakasgai espezifikoetako 6 kreditu.

Giza Zientzietako beste master batzuetatik datozen ikasleek ere posible izanen dute Soziologiako edo Gizarte Laneko tesi bat egitea; horretarako, prestakuntza osagarri hauek beharko dituzte:

  • Diziplina horietako irakasgai espezifikoetako 9 kreditu.

Gizarte Zientzietako beste master batzuetatik datozen ikasleek ere posible izanen dute Soziologiako, Gizarte Laneko edo Giza Zientzietako tesi bat egitea; horretarako, prestakuntza osagarri hauek beharko dituzte:

  • Diziplina horietako irakasgai espezifikoetako 15 kreditu.

Giza Zientzietatik edo Musikako goi-mailako tituluetatik datozen ikasleek ere posible izanen dute Musika Hezkuntzako eta Musikologiako tesi bat egitea; horretarako, prestakuntza osagarri hauek beharko dituzte:

  • Diziplina horietako irakasgai espezifikoetako 15 kreditu.