Joan eduki nagusira

Doktoretza Giza eta Gizarte Zientzietan

Egin ezazu doktoretza esparru hauetako batean: Historia; Musikaren Historia eta Zientziak; Hizkuntzalaritza, Literatura eta haien Didaktikak; Zientzien Didaktika; Hezkuntzako Ikerketa; Soziologia, edo Gizarte Lana

Informazio adakemikoa

Arduraldia eta ikasten jarraitzeko aukerak

  • Arduraldi osoko ikasketak: lau urte igarotzen ahalko dira gehienez doktoregaiak programan matrikula egiten duenetik doktoretza-tesia gordailutzen duen egunera arte.
  • Arduraldi partzialeko ikasketak: batzorde akademikoak baimena ematen ahalko du programa gehienez zazpi urtean egiteko, matrikularen egunetik zenbatzen hasita.
  • % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenak:  doktoretzako ikasketek sei urte iraunen dute gehienez arduraldi osoan eginez gero, eta bederatzi urte arduraldi partzialean eginez gero.
  • Beste kasu batzuk: doktoretzako ikasketen iraupenaren epemugaren zenbaketa eten eginen da aipatutako epe horietarako, baldin eta kasu hauetakoren batean egonez gero: aldi baterako ezintasuna, jaiotza, adopzioa, adoptatu aurretik umea etxean hartzea, adingabeen harrera, arrisku handiko haurdunaldia, bularra emateko arriskua eta genero indarkeria edo araudi indardunean jasotako beste edozein egoera.