Joan eduki nagusira

Doktoretza Zuzenbide Pribatuan

Egin ezazu doktoretza Zuzenbide Pribatuaren esparruan, eta lor ezazu ikerketako prestakuntza aurreratua Zientzia Juridikoen arloan. Programa hau unibertsitateartekoa da, eta titulua Salamancako Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dute batera.

  • Jakintza arloa: Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak
  • Ikaspostuak: 28 (14 NUPen)
  • Programaren koordinatzaileak:

Aurkezpena

Zergatik egin Zuzenbide Pribatuko Doktoretza Programa?

Zer sailek hartzen dute parte programa honetan?

Doktoretzan sartzeko baldintzak

Doktoretza-programa ofizial batean sartzeko, beharrezkoa da Espainiako graduko titulu ofizialak edo baliokideak eta unibertsitate masterreko titulu ofizialak edo baliokideak izatea eta izangaiak osotara gutxienez 300 ECTS kreditu izatea gaindituak.

Programaren irizpide espezifikoak

Batzorde akademikoak ebaluatuko ditu eskaerak eta erabakiko du nor onartuko duen programan, alderdi hauei begira:

  • Doktoretza-programarako sarbidea ematen duen titulazioaren batez besteko kalifikazioa, prestakuntzaldi osokoa (% 60).
  • Izangaiak doktoretza-tesia zer ikerketa-lerrotan egin nahi duen, harekin lotutako ikerketako eta laneko esperientzia (% 10).
  • Doktoretza-tesirako proiektua izanen denaren aurretiko bertsioa, programako doktore batek berretsia (% 20).
  • Aurkezpen-gutunen eta merezimendu gisa aurkeztutako gainerako agirien garrantzia (% 10).

Honako profil hau gomendatzen da sartzeko:

  • Unibertsitate Masterra Ondare Zuzenbide Pribatuan

Zuzenbidearen esparruko Nafarroako Unibertsitate Publikoko masterrak:

  • Unibertsitate Masterra Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbidean
  • Unibertsitate Master Bikoitza Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbidean eta Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzan

Zuzenbidearen esparruko beste master batzuk, ikasgai nagusiak Zuzenbide Pribatuarekin lotutakoak dituzten masterrak bereziki.

Ez da gomendatutakoaz bestelako profilik definitu.