Joan eduki nagusira

Doktoretza Zuzenbide Pribatuan

Egin ezazu doktoretza Zuzenbide Pribatuaren esparruan, eta lor ezazu ikerketako prestakuntza aurreratua Zientzia Juridikoen arloan. Programa hau unibertsitateartekoa da, eta titulua Salamancako Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dute batera.

  • Jakintza arloa: Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak
  • Ikaspostuak: 28 (14 NUPen)
  • Programaren koordinatzaileak:

Informazio akademikoa

Arduraldia eta ikasten jarraitzeko aukerak

  • Arduraldi osoko ikasketak: lau urte igarotzen ahalko dira gehienez doktoregaiak programan matrikula egiten duenetik doktoretza-tesia gordailutzen duen egunera arte.
  • Arduraldi partzialeko ikasketak: batzorde akademikoak baimena ematen ahalko du programa gehienez zazpi urtean egiteko, matrikularen egunetik zenbatzen hasita.
  • % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenak:  doktoretzako ikasketek sei urte iraunen dute gehienez arduraldi osoan eginez gero, eta bederatzi urte arduraldi partzialean eginez gero.
  • Beste kasu batzuk: doktoretzako ikasketen iraupenaren epemugaren zenbaketa eten eginen da aipatutako epe horietarako, baldin eta kasu hauetakoren batean egonez gero: aldi baterako ezintasuna, jaiotza, adopzioa, adoptatu aurretik umea etxean hartzea, adingabeen harrera, arrisku handiko haurdunaldia, bularra emateko arriskua eta genero indarkeria edo araudi indardunean jasotako beste edozein egoera.