Aurkezpena
Zergatik egin Industria Zientzietako eta Teknologietako Doktoretza Programa?
- Doktoretza honek profil askotarikoak behar dituenez eta izaera integratzailea duenez, diziplinarteko lana eginen duzu.
- Aukera izanen duzu profil zientifiko eta teknologiko handiko lan merkatuan sartzeko.
- Prestakuntzako eskaintza zabala du.
- Ikasleentzako laguntza eta jarraipena:
Zer sailek hartzen dute parte programa honetan?
Doktoretzan sartzeko baldintzak
Doktoretza-programa ofizial batean sartzeko, beharrezkoa da Espainiako graduko titulu ofizialak edo baliokideak eta unibertsitate masterreko titulu ofizialak edo baliokideak izatea eta izangaiak osotara gutxienez 300 ECTS kreditu izatea gaindituak.
Programaren irizpide espezifikoak
Hautaketarako, batzorde akademikoak objetibotasunaren, inpartzialtasunaren, merezimenduaren eta gaitasunaren printzipioei jarraikiz baloratuko du izangai bakoitza.
Curriculum vitaearen alderdi hauek baloratuko dira:
- Izangaiari doktoretzarako sarbidea eman dioten ikasketak zer neurritan diren egokiak haren doktoretza-tesiaren ikergaiari begira. (% 25 gehienez), honela baloratuta:
- Programan sartzeko gomendatutako profilean aipatzen diren titulazioak: % 25
- Sartzeko beste profil batzuetan aipatzen diren titulazioak: % 15
- Izangaiaren graduko eta masterreko espediente akademikoak edo lizentziaturakoa (% 40 gehienez), honela baloratuta:
- Gradua (% 30) eta masterra (% 10)
- Lizentziatura (% 40)
- Aldez aurretiko ikerketako esperientzia (% 10): biltzarrak, argitalpenak, proiektuak.
- Aldez aurretiko mugikortasuneko ekintzak (% 10): ikerketa-zentroetan egindako egonaldiak, biltzarretako parte-hartzeak, argitalpenak, ikerketa-proiektuetako lankidetzak.
- Atzerriko hizkuntzako maila, ziurtagiri bidez egiaztatutako hizkuntza kopurua eta ezagutza kontuan hartuta (% 15 gehienez). Ziurtagiri bat baino gehiago aurkeztuz gero, mailarik altuena duena hartuko da aintzat, behin bakarrik, honela baloratuta:
- C1 (% 15)
- B2 (% 10)
- B1 (% 5)
Programan onartua izateko, ikasleak aurreko atalen balorazio osoaren % 60 izan beharko du gutxienez. Eskaerak gehiago baldin badira matrikularako postuak baino, puntuazio handiena izan duten ikasleek izanen dute lehentasuna.
Desgaitasunen batengatik hezkuntza-premia espezifikoak dituzten ikasleen kasuan, zenbait sistema eta prozedura ezarriko dira haiei laguntza eta aholkua emateko, curriculumaren egokitzapenak, bestelako ibilbideak edo ikasketa alternatiboak egiteko aukera ebaluatzearren. Onartua izateak ez ditu inola ere aldatuko interesdunak aldez aurretik duen tituluari dagozkion ondorio akademikoak, ezta ondorio profesionalak ere, halakorik badu, eta doktoretzako ikasketak egiteko eskubidea baizik ez dio aitortuko.
Doktoretza-programa honetan sartzeko, beharrezkoa izanen da graduko (edo titulazio baliokide bateko) eta unibertsitate-masterreko titulu ofizial espainiarrak izatea, eta horiek Industriako Zientzien eta Teknologien jakintza-arloetakoak izatea, hau da, UNESCOren kode hauetakoren batekoak izatea: 11, 12, 22, 23, 25, 31 eta 33.
Halaber, profil horrek barne hartzen ditu bai doktoreak, bai arkitekto, ingeniari edo lizentziatu titulua Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko 3. mailarekin bat datorrela egiaztatzeko ziurtagiria duten lizentziadunak. Ezinbestekoa da tituluaren bat-etortzea BOEn argitaratu izana.
Industria Zientzietako eta Teknologietako doktoretza-programarako izangaiek sarbidea izanen dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoak (IITIGMET) eta Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoak (NIBGMET) eskainitako ikerketa-master ofizialak eginez gero.
Horrekin pareka daitezkeen lerroetako beste profil batzuk ere definitu dira; profil horiek dituztenek prestakuntza osagarria beharko dute.
99/2011 Errege Dekretuak jasotzen duen edozein bidetatik doktoretzan sartzeko aukera dutenak, nahiz eta beste jakintza-arlo batzuetan egina izan prestakuntza, hau da, sartzeko gomendatzen den profilari dagozkion UNESCOren kode hauek ez dituzten arlo batzuetan: 11, 12, 22, 23, 25, 31 eta 33.
Prestakuntza-profila eta/edo esperientzia osatu egin beharko dute beren profilari orientazio egokia emanen dieten prestakuntzako osagarriekin.