Joan eduki nagusira

Doktoretza Osasun Zientzietan

Osasunaren arloko ikerketak funtsezko eginkizuna du herritarren bizi-kalitatean. Doktoretza honen bidez, lor ezazu prestakuntza aurreratua Biomekanikan, Biologia Molekularrean eta Ariketa Fisikoaren Fisiologian; Osasun Publikoan, Medikuntzan eta Erizaintzan; edo Psikologian eta Psikiatrian.

Aurkezpena

Zergatik egin Osasun Zientzietako Doktoretza Programa?

Zer sailek hartzen dute parte programa honetan?

  • Osasun Zientziak
  • Navarrabiomed Ikerketa Biomedikoko Zentroa
  • Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Doktoretzan sartzeko baldintzak

Doktoretza-programa ofizial batean sartzeko, beharrezkoa da Espainiako graduko titulu ofizialak edo baliokideak eta unibertsitate masterreko titulu ofizialak edo baliokideak izatea eta izangaiak osotara gutxienez 300 ECTS kreditu izatea gaindituak.

Programaren irizpide espezifikoak

Osasun Zientzietako Doktoretza Programaren batzorde akademikoak eskaerak ebaluatu, eta nor onartu erabakiko du, alderdi hauek kontuan hartuta:

  • Izangaiaren espedientea eta curriculum vitaea (azkeneko balorazioaren % 60).
    • Graduko eta masterreko espedientea (% 40).
    • Doktoretza-programaren gaiekin lotura duten argitalpenak (% 7).
    • Doktoretza-programaren gaiekin lotura duten komunikazioak kongresuetan (% 7).
    • Doktoretza-programaren gaiekin lotura duten prestakuntza-ikastaroak (% 3).
    • Bestelako merezimenduak, hala nola aurretiko esperientzia ikerketan, jasotako sariak, analisirako teknika aurreratuen ezagutza ona, lehiaketetarako deialdien bidez izangaiak erdietsi dituen bekak edo egiaztatzeko moduko beste edozein merezimendu (% 3).

 

  • Doktoretzarako sarbidea ematen duten ikasketen egokitasuna tesiaren ikerketa-lerroari begira (% 40). Atal horretan, doktoregaiari interesatzen zaion arlo espezifikoaren koherentzia baloratuko da, baita haren ezagupenak ere.

Balorazio osoaren % 60 lortu beharko da gutxienez programan sartzeko.

Gomendagarria da ingeleseko B2 mailako ezagutza izatea (irakurtzeko behinik behin).

Osasun Zientzietako doktoretza-programan sartzeko, izangaiek ezinbestekoa dute osorik egina izatea NUPeko master ofizial hauetakoren bat (egungoa nahiz iraungia):

  • Unibertsitate Masterra Osasun Zientzietako Ikerketan
  • Unibertsitate Masterra Osasun Publikoan
  • Unibertsitate Masterra Osasunaren arloko Psikologia Orokorrean
  • Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan
  • Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Biomedikoan
  • Unibertsitate Masterra Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialean
  • Unibertsitate Masterra Kimika Sintetikoan eta Industrialean
  • Unibertsitate Masterra Nekazaritzako Elikagaien Industriako Teknologian eta Jasangarritasunean
  • Unibertsitate Masterra Modelizazio eta Ikerketa Matematikoan, Estatistikan eta Konputazioan
  • Unibertsitate Masterra Erizaintzako Zainketen Kudeaketan (iraungia)
  • Unibertsitate Masterra Osasunaren Sustapenean eta Gizarte Garapenean (iraungia)
  • Unibertsitate Masterra Agrobioteknologian (iraungia)
  • Unibertsitate Masterra Matematikako Ikerketarako Sarreran (iraungia)
  • Unibertsitate Masterra Lan Arriskuen Prebentzioan (iraungia)

Eta Espainiako edo atzerriko beste unibertsitate bateko izangaiek, aldiz, Osasun Zientzietako edozein espezialitaterekin erlazioa duten masterretako bat.

1. ikerketa-lerroa: Biomekanika, Biologia Molekularra eta Giza Mugimenduaren Fisiologia. Osasun Zientzien adar bateko master bat edo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako master bat egin duten lizentziadunak edo gradudunak. Halaber, gomendagarria da ingelesez B2 mailako jakintza edo haren baliokidea izatea (irakurtzeko behinik behin), baita oinarrizko ezagupenak ere estatistikan, eta datu baseen erabileran eta iturri bibliografikoen bilaketan.

2. ikerketa-lerroa: Osasun Publikoa, Erizaintza eta Medikuntza. Osasun Zientzien adar bateko master bat egin duten lizentziadunak edo gradudunak. Halaber, gomendagarria da ingelesez B2 mailako jakintza edo haren baliokidea izatea (irakurtzeko behinik behin), baita ezagupenak ere estatistikan eta ikerketako datuak analizatzeko bidea ematen duten pakete estatistikoetan, eta datu baseen erabileran eta iturri bibliografikoen bilaketan.

3. ikerketa-lerroa: Psikologiako eta Psikiatriako Ikerketa. Psikologiako, Medikuntzako, Psikopedagogiako edo Hezkuntza Zientzietako lizentziadunak edo gradudunak, baldin eta interesa badute psikologiaren eta osasun mentalaren arloko ikerketa oinarrizkoan nahiz aplikatuan. Halaber, gomendagarria da ingelesez B2 mailako jakintza edo haren baliokidea izatea (irakurtzeko behinik behin), baita oinarrizko ezagupenak ere estatistika deskriptibo eta inferentzialean eta ikerketako datuak analizatzeko bidea ematen duten pakete estatistikoetan.