Berri guztiak
ItzuliIkusi berriak
2025
-
2025(e)ko otsailaren 18a
NUPek kirol egokituari buruzko jardunaldi bat antolatu du Burlatako Regina Pacis ikastetxearekin batera, inklusioa sustatzeko
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko ikasleek eta lehen hezkuntzako eta DBHko ikasleek diziplina paralinpikoak egin dituzte
-
2025(e)ko otsailaren 18a
Juan Manuel Santos Kolonbiako presidente ohi eta Bakearen Nobel sariduna Campus Iberuseko lehen honoris causa doktore izendatuko dute bihar, asteazkena
Atzo, astelehena, otsailak 17, Santosek Zaragozako Unibertsitatea bisitatu zuen, eta lau unibertsitateetako ohorezko liburuak sinatu zituen, tartean NUPekoa
-
2025(e)ko otsailaren 17a
NUPeko Unibertsitate-Gizartea Fundazioari Mutua Navarraren Urdina zigilua eman diote
Fundazioak laneko ongizatea eta osasuna sustatzeko egindako lana aitortzen du sariak
-
2025(e)ko otsailaren 17a
Tratamendu berri batzuek tresna industrialen bizitza erabilgarria luzatzen dute, NUPen defendatutako tesi baten arabera
Eneko Barba ingeniariak hotzeko estanpazio prozesuetako soluzio aurreratuak diseinatu ditu NUADI automobilgintzako multinazionalarentzat
-
2025(e)ko otsailaren 17a
NUPek eta Intermon Oxfamek “Tax Wars” filmaren emanaldia antolatu dute, eta gero eztabaida eginen da
Jarduera otsailaren 20an, osteguna, 18:30ean hasiko da Ikasgelategiko 018. Ikasgelan (Arrosadiko campusa)
-
2025(e)ko otsailaren 17a
Mila lagun inguru izan dira Unibertsitatea Erakusteko bigarren Egunean Iruñean
Graduen aurkezpenak heldu den larunbatean amaituko dira ekonomia eta enpresako, zientzia juridikoetako, hezkuntzako eta giza eta gizarte zientzietako titulazioekin
-
2025(e)ko otsailaren 14a
NUPen defendatutako tesi baten helburua da baheketa-estrategia egokiak garatzea, kirolari gazteen arazo kardiobaskularrak detektatzeko
Uxua Idiazabal kardiologoak egin du ikerketa, kirola egitean segurtasun kardiobaskularra bermatzeko eta bat-bateko heriotzak saihesteko
-
2025(e)ko otsailaren 14a
Hamabost lagunek prestakuntza jaso dute NUPen konpostatzearen arloan
Prestakuntza doakoa da, eta Biocompas proiektuaren barruan dago
-
2025(e)ko otsailaren 14a
Historialari Gazteen I. Jardunaldia eginen da NUPen, Gerónimo de Uztariz Institutuak antolatuta
Topaketak ikertzaile hasiberriak bilduko ditu historiaren zenbait arlotan garatzen ari diren proiektuei buruz eztabaidatzeko
-
2025(e)ko otsailaren 14a
NUPeko Abesbatzak ongintzazko kontzertu batean parte hartuko du hilaren 22an, larunbata, tanta hotzak Valentzian kaltetutakoen alde
Iruñeko Musikaren Hirian eginen den emanaldirako sarrerak jada salgai daude, eta dohaintzetarako zero ilara bat prestatu da
-
2025(e)ko otsailaren 13a
NUPek antolatutako haptikari buruzko ekitaldian, 80 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten ikertzaileen, enpresen, ikasleen eta publikoaren artean
Europako Touchless eta InteVol proiektuek finantzatu zuten, eta haren helburua zen publikoak teknologiarekin lotutako ukimen-sentsazioak esperimentatzea
-
2025(e)ko otsailaren 13a
NUPek omenaldia egin die zazpi profesionalei erretiroa hartu berri dutelako
Errektorea erretiroa hartu dutenekin bildu da: lau irakasle eta TEKAZELeko hiru kide