Gaurtik larunbatera bitartean, otsailak 15, Historialari Gazteen I. Jardunaldia eginen da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Gerónimo de Uztariz Historia Sozialeko eta Ekonomikoko Institutuak antolatuta. Topaketaren helburua da trukerako eta eztabaidarako gune bat eskaintzea lanak hainbat diziplina historikotan garatzen dituzten ikertzaile hasiberriei. Ikerketak aurkezteaz gain, parte-hartzaileak aukera dute lankidetza-sareak ezartzeko etorkizuneko baterako ikerketa eta proiektuetarako.
Jardueran parte hartuko dute beren ikerketen garapenaren fase desberdinetan daudenek: beren doktoretza-tesia egiten ari direnetatik hasi eta gradu edo master amaierako lanak egin dituztenetara. Ponentziak gaztelaniaz eta euskaraz garatuko dira, eta hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola ondarea eta arkeologia, historia soziala, trantsizio demokratikoak, genero-ikasketak eta identitate nazionalei buruzko analisiak.
Hainbat ponentzia dituen programa
Jardunaldiei hasiera eman die Emilio Majuelo Gil NUPeko irakasle emeritu eta Nafarroako Oroimen Historikoaren Dokumentu Funtseko zuzendari ohiak. Aurkako testuinguru politikoetan historiak izan duen bilakaera aztertu du Majuelok.
Programan zehar, lan-mahaiek aukera ematen dute gai hauei buruzko ikerketak azaltzeko: arkeologiaren eragina ondarearen interpretazioan, errepresio frankistaren eta lan arloko garbiketaren analisia, mugimendu sozialen zeregina prozesu demokratikoetan eta haurtzaroaren eta gazteriaren bilakaera historian zehar