Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) omenaldia egin die erakunde akademikoko zazpi profesionali, joan den urtean erretiroa hartu zutelako. Lau irakasle eta hiru teknikari eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langile dira (TEKAZEL).

zoom Ezkerretik eskuinera: José Francisco Martínez, Fermín Cabasés, Lucía Ramírez Nasto, Ramón Gonzalo, Margarita Elorz, María Platón, Fernando Rey eta María Magdalena Matute.

Ezkerretik eskuinera: José Francisco Martínez, Fermín Cabasés, Lucía Ramírez Nasto, Ramón Gonzalo, Margarita Elorz, María Platón, Fernando Rey eta María Magdalena Matute.

Omenaldian, erretiroa hartu dutenak Ramón Gonzalo Unibertsitateko errektorearekin bildu dira, eta errektoreak eskerrak eman dizkie Nafarroako Unibertsitate Publikoan lanean aritutako urteengatik eta opari bana eman die.  

Honako hauek dira I-Iko kideak (irakasle eta ikertzaileak): Fermín Cabasés Hita, Margarita Elorz Domezáin, María Magdalena Matute Azpillaga eta Lucía Ramírez Nasto; honako hauek, berriz, TEKAZELeko kideak: José Francisco Martínez Gorostiaga, María Platón Salsamendi eta Fernando Rey Escalera.