Unibertsitate-Gizarte Fundazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) mendeko irabazi-asmorik gabeko entitateari Mutua Navarraren Urdina zigilua eman diote. Fundazioak laneko ongizatea eta osasuna sustatzeko egindako lana aitortzen du zigiluak.
Hala erabaki zuen Laneko Osasuna Sustatzeko Urdina Sarietako XVI. edizioko epaimahaiak. Mutua Navarrak, Nafarroako Gobernuarekin, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioarekin (CEN), Langileen Batasun Orokorrarekin (UGT) eta Pertsonen Zuzendaritzarako eta Garapenerako Nafarroa-Errioxako Elkartearekin (AEDIPE) lankidetzan, egiten du sarietarako deialdia. Sariak emateko ekitaldia duela gutxi egin zen Nafarroako Medikuen Elkargo Ofizialean, eta Foru Komunitateko enpresa eta erakundeetako 150 lagun baino gehiagok parte hartu zuten.