Duela gutxi hamabost lagunek konpostatzeari buruzko prestakuntza teoriko praktikoa jaso zuten Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Zehazki, parte-hartzaileak entitate sozial hauetakoak ziren: Gure Sustraiak (Ollaran-Iruñea), Josenea (Zangoza) eta Malerreka Common Zerbitzuak (Doneztebe).
Jardunaldian, udal biohondakinen konpostatze komunitarioari buruzko hitzaldia eman zuen Ramón Plana Gonzalez-Sierrak, eta gero eskola praktiko bat egin zen NUPeko jantokietako konpostatze-eremuan. Biharamunean, prestakuntza praktikoa Xabierko udalerrian egin zen Zangozako Mankomunitatearekin lankidetzan.