Berri guztiak
ItzuliIkusi berriak
2025
-
2025(e)ko otsailaren 25a
Aste honetan UNITA unibertsitateen Europako aliantzaren urteko ekitaldirik garrantzitsuena eginen da NUPen
Hamar unibertsitate bazkide eta bi elkartutako 150 lagunek baino gehiagok ostegunera arte aztergai izanen dute zer garapen-maila duen partzuergoaren proiektuak eta etorkizunerako zer proiektu dituen
-
2025(e)ko otsailaren 24a
NUPek epea ireki du UNITA europar aliantzako Ikasleen Biltzarrera hautagai-zerrendak aurkezteko
Ikasleek martxoaren 4ra arteko epea dute hamabi unibertsitate biltzen dituen kontsulta- eta proposamen-organo horretara aurkezteko
-
2025(e)ko otsailaren 24a
NUPeko unibertsitatea erakusteko lau egunak amaitu dira, eta 4.200 lagunek parte hartu dute
Azken lau saioak joan den larunbatean egin ziren, eta 1.356 lagun elkartu ziren Arrosadiko campusean
-
2025(e)ko otsailaren 24a
NUPek harremanetan jarri ditu Datuen Zientziako ikasleak profil horretan interesa duten hogei bat enpresarekin
Ikasleek ikasketa horien lan-aukerak ezagutu dituzte
-
2025(e)ko otsailaren 21a
80 lagun inguru bildu dira Bisitazioko Amen eraikinean PIM PAU Argentinako talde artistikoaren hitzaldi parte-hartzailean
Erakunde akademikoko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak antolatu zuen saioa
-
2025(e)ko otsailaren 21a
Inmaculada Lizasoain irakaslea berriz aukeratu du Klaustroak NUPeko Unibertsitateko Komunitatearen arartekoa izateko
Aljebraren arloko irakasle titularra da Estatistika, Informatika eta Matematika Sailean eta INAMAT2 Institutuko ikertzailea
-
2025(e)ko otsailaren 21a
NUPeko ikasle batzuk garapenerako lankidetzako prestakuntza jasotzen ari dira GKE batek eta unibertsitateko irakasle batzuek emandako ikastaro batean
Praktikak edo ikasketa amaierako lana Latinoamerikan, Asian edo Afrikan egiteko aukera ematen duen Prestakuntza Solidarioko Programaren parte da monografiko hori
-
2025(e)ko otsailaren 20a
Zibersegurtasunaren Katedra sortu dute NUPen Navarra Cybersecurity Center-ekin
Haren helburuen artean dago ezagutza eta talentua sortzea, eskaintza akademikoa hobetzea eta dibulgazio-ekimenak garatzea
-
2025(e)ko otsailaren 20a
NUPeko Liburutegiak irakurgai tematikoen aukeraketa berria eskaintzen du seihileko honetarako
“Online” kontsultatzeko daude honako gai hauei buruzko proposamenak: elikadura eta osasuna, beldurra eta misterioa, trans identitateak eta bizitzaren amaiera
-
2025(e)ko otsailaren 19a
Juan Manuel Santos Kolonbiako presidente ohi eta Bakearen Nobel sariduna Campus Iberuseko lehen honoris causa doktore izendatu dute
Ekitaldi instituzionala gaur goizean egin da Lleidako Unibertsitatean, aliantza osatzen duten unibertsitateetako lau errektoreak bertan zirela
-
2025(e)ko otsailaren 19a
NUPen defendatutako tesi batek lehen aldiz proposatu du Panamazoniako espezie zurgai tropikalaren definizioa
Ximena Herrera ekologoak datu masiboak aztertzeko tresnak garatu ditu, eta tresna horiek Amazoniako espezie zurgai kontzeptuan sakontzeko eta munduko beste eskualde tropikal batzuetara estrapolatzeko aukera eskaintzen dute
-
2025(e)ko otsailaren 18a
NUPeko Liburutegiak bere “escape room”-aren bigarren edizioa antolatu du eraikina modu ludikoan esploratzeko
Ekimenean parte hartu nahi duten ikasleek “online” eman behar dute izena, eta epea otsailaren 28an amaituko da