Joan eduki nagusira

Gradua Erizaintzan

Lagundu ezazu gizartearen, pertsonen eta familien bizi-baldintzak, osasuna eta ongizatea hobetzen bizitzako etapa guztietan. Ikas ezazu gaixotasunak eta desgaitasunak prebenitzen eta zainketa aringarrien estrategiak aplikatzen, teknika berritzailez beteriko prestakuntza aski praktiko baten bidez (gamifikazioa, errealitate areagotua, pazientea ikasgelara eramatea, etab.).

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 3 ods 5 ods 10 

 

Zergatik ikasi Erizaintzako Gradua?

  • NUP da Espainiako hirugarren unibertsitaterik onena Erizaintza ikasteko, CYD rankingaren arabera (Conocimiento y Desarrollo fundazioak 2018an egina).
  • Erizaintza lana lortzeko aukera gehien ematen duen lanbidea da Espainian.
  • Eskari handia dago Europan.

Graduari buruzko informazio gehiago:

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Sarbide egokienak:

Batxilergoa:

  • Osasun Zientzien ibilbidea
  • Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea

Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.

GOMENDATZEN DIZUGU: pertsonen ongizatea eta osasuna lortzeko interesa izatea. Arduraz eta zentzu etikoz jokatzea. Jakin-mina izatea giza portaeraren ezaugarriak ezagutu, sakondu eta analizatzeko. Gaur egungo gizartearen kultura-aniztasunarekiko sentibera izatea. Pertsonen arteko komunikazioa eta talde-lana erraztea.

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Erizaintzako Gradua bukatzen dudanean?

  • Sare publikoko eta pribatuko osasun-zentroetan, bai arreta espezializatuaren arloan, bai oinarrizko laguntzako eta etxeko arretaren arloan.
  • Geriatria-eremuetan: zaharren egoitzak
  • Zainketa aringarrien eremuan: etxeko ospitaleratzea, egonaldi luzeko unitateak
  • Beste lanpostu batzuetan:
    • Irakaskuntza eta ikerketa
    • Lan-osasuneko zerbitzuak
    • Mutuak
    • Industria farmazeutikoa: sendagaien merkaturatzea
    • Odontologia-kontsultak
    • Etxeko zaintzaileak
    • Eskolako erizaintza
    • Hiriko bainuetxeak/spak
    • Gaixoen elkarteak

Zer master egiten ahalko ditut Erizaintzako Gradua bukatzen dudanean?

Kontsultatu eskaintza osoa:

Gaitasunak