Joan eduki nagusira

Ingeniaritza Biomedikoko Gradua

Egin iezaiezu aurre, zientziaren eta teknologiaren bidez, praktika medikoan eta soziosanitarioan agertzen diren arazo eta desafio berriei. Diseinatu eta garatu itzazu berrikuntza medikoak material, prozesu, gailu eta aplikazioetarako, hain zuzen gaixotasunak prebenitu, diagnostikatu eta tratatzeko, gaixoen errehabilitazioa egiteko, desgaitasunek edo zahartzeak sortutako oztopoak arintzeko eta kirol-praktikarako erraztasunak eman eta ekipamendua hobetzeko.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 3 ods 8 ods 9 

 

Zergatik ikasi Ingeniaritza Biomedikoko Gradua?


 

  • Ingeniaritza Biomedikoa hedapen betean dagoen sektorea da, eta ehunka milioi euro mugitzen ditu urtero. 
  • Espezialisten eskaria handia da.
  • Titulazioaren azken fasean, aukera dago enpresetan praktikak egiteko programan parte hartzeko.
  • Teknologiaren bidez pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko aukera ematen du.

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa:
    • Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
    • Osasun Zientzien ibilbidea
  • Arlo hauetako goi mailako prestakuntza-zikloak: Informatika eta Komunikazioak, Elektrizitatea eta Elektronika.

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: trebakuntza ona Matematikan eta Fisikan, eta analisirako eta arrazoinamendurako gaitasunak. Jakin-mina, irudimena eta sormena, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiekiko interesa ere.
 

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Ingeniaritza Biomedikoko Gradua bukatzen dudanean?

  • Zentro teknologiko, diseinu-departamentu edo talde medikoetan honako lan hauek egiten:
    • irudi eta instrumentazio medikoko ekipamenduak diseinatu, instalatu eta haien mantentze-lanak egin.
    • datu biomedikoak kudeatzeko eta telemonitorizatzeko aplikazioak garatu.
    • errehabilitaziorako, desgaitasunen bat dutenei laguntzeko edo kirol-praktika errazteko protesi eta gailuak diseinatu.
    • biosentsore eta biomaterial berriak garatu eta aplikatu, eta ospitaleetako eta osasun-sistemetako teknologia kudeatu.
  • Enpresa, zentro zientifiko edo teknologiko eta unibertsitateetan ikertzen, garatzen eta berrikuntzak egiten (I+G+b).
  • Diziplina anitzeko taldeetan, ingeniaritza bizitzaren zientziekin eta medikuntzarekin lotzen duten proiektuetan lan egiten.
  • Ikastetxe publiko zein pribatuetako irakaskuntzan.
  • Oinarrizko ikerketan edo ikerketa aplikatuan.

Zer master egiten ahalko ditut Ingeniaritza Biomedikoko Gradua bukatzen dudanean?

Gainera,  Ingeniaritzarekin loturiko beste espezialitate-master batzuk egiten ahalko dituzu.

Kontsultatu eskaintza osoa:

Gaitasunak