Joan eduki nagusira

Industria Teknologien Ingeniaritzako Graduko Nazioarteko Programa

Lor ezazu Industria Teknologien Ingeniaritzako Graduko titulazioa, eta, aldi berean, eskura ezazu nazioarteko prestakuntza.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 7 ods 9 ods 12 

 

Zergatik ikasi Industria Teknologien Ingeniaritzako Graduaren Nazioarteko Programa?

  • Eskaria handia da, eta lana lortzeko aukera asko ematen ditu. 
  • Mekanikan, Elektrizitatean edo Elektronika Industrialean espezializa zaitezke.
  • Ingelesezko gaitasuna eskuratuko duzu, eta nazioarteko mugikortasun-programetan hartuko duzu parte.
  • Nazioarteko prestakuntza jasoko duzu, eta horrek aukera emanen dizu nazioarteko merkatuan lehiakorra eta arrakastatsua izateko.
  • Eskuratuko duzun Industria Teknologietako Graduaren titulazioak EUR-ACE Europako kalitate-zigilua du.

Sello de calidad Euro-ace

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa, Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
  • Arlo hauetako goi mailako prestakuntza-zikloak: Eraikuntza eta Obra Zibila, Fabrikazioa eta Mekanikoa, Instalazioa eta Mantentze-lana, Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lana, eta Energia eta Ura.

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: trebakuntza ona Matematikan, eta analisirako eta arrazoinamendurako gaitasunak. Jakin-mina, irudimena eta sormena.
 

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Industria Teknologien Ingeniaritzako Graduaren Nazioarteko Programa bukatzen dudanean?

  • Espezialista gisara Ingeniaritzaren esparruko enpresa, zentro teknologiko eta ikerketa-zentroetan
  • Eraikuntzako, ekoizpeneko, mantentze-lanetako, ustiaketako, kalitatearen kontrolerako eta ikuskapen teknikoko proiektuak prestatzen enpresa nazional eta nazioartekoetan.
  • Masterreko ikasketak egiteko bidea izanen duzu, Ingeniaritzarekin loturiko hainbat eremutan espezializatzeko.
  • Ekintzailetzaren erronka berriei aurre egiten, eta arlo hauekin loturiko enpresak sortzen: mekanika, ingeniaritza elektrikoa, energia berriztagarriak, elektronika industriala, automatikoa, automobilak, trenbideak, ontzigintza eta aeronautika, zentral elektrikoak, etab.

Zer master egiten ahalko ditut Industria Teknologien Ingeniaritzako Graduaren Nazioarteko Programa bukatzen dudanean?

Kontsultatu eskaintza osoa: