Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Gradua?
- Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa teknologikoki eta ekonomikoki zabaltzen ari den sektorea da, eta gero eta espezialista gehiago eskatzen ditu.
- Lana lortzeko aukera ia % 100ekoa da.
- Praktikak kredituen % 40 dira lehen ikasmailetan, eta % 65 titulazioaren azken ikasmailetan.
- Titulazioaren azken fasean, aukera dago enpresetan praktikak egiteko programan parte hartzeko.
- Graduak EUR-ACE Europako kalitate-zigilua du.
Gradu hau egiteko moduak:
Gaitasunen inguruko prestakuntza
Hizkuntzak
Sarbide egokienak:
- Batxilergoa, Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
- Arlo hauetako goi mailako prestakuntza-zikloak: Elektrizitatea, Elektronika, Energia eta Energia Berriztagarriak
HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: prestakuntza ona Matematikan eta Fisikan, eta aztertzeko, arrazoitzeko, antolatzeko eta nor bere baitan murgiltzeko gaitasuna. Jakin-mina, irudimena eta sormena.
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Gradua bukatzen dudanean?
- Espezialista gisara energia berriztagarrien instalazioen diseinuan, instalazioan eta mantentze-lanetan (eolikoak, fotovoltaikoak, termosolarrak, biomasakoak, etab.)
- Espezialista gisara komunikazioan eta ibilgailu elektrikoen diseinuan, mugikortasun jasangarriaren esparruan
- Espezialista gisara aplikazio industrial eta mediko berrietarako roboten garapenean
- Espezialista gisara industriaren arloko teknologia aurreratuaren kudeaketan
- Espezialista gisara telefono mugikor, ordenagailu eta 3D inprimagailuetarako gailu elektroniko berrien garapenean
- Sentsore eta sistema berriak ikertzen eta garatzen
- Diziplina anitzeko taldeetan, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa bere aplikazioekin lotzen duten proiektuetan
- Enpresa, zentro zientifiko edo teknologiko eta unibertsitateetan ikertzen, garatzen eta berrikuntzak egiten (I+G+b)
- Ikastetxe publiko zein pribatuetako irakaskuntzan
- Ingeniari tekniko industrialaren lanbide arautuan, Ingeniaritza Elektrikoaren eta Elektronika Industrialaren arloetan
Zer master egiten ahalko ditut Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Gradua bukatzen dudanean?
- Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan
- Gainera, Ingeniaritzarekin loturiko bestelako masterrak egiten ahalko dituzu.
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu
Gaitasunak