Joan eduki nagusira

Gradua Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzan

Diseinatu, berritu, asmatu eta garatu produktu berriak teknologia aurreratuenak baliatuta, eta egin ezazu lan teknikoa kontuan hartuz produktuen diseinuaren alderdi guztiak, haien kalitatea, funtzionalitatea, jasangarritasuna eta merkatuaren onarpen maila. Egin itzazu proiektuak eta izan zaitez haien zuzendari instalazioetan, fabrika industrialetan eta fabrikazio- eta automatizazio-prozesuetan.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 7 ods 9 ods 13 

 

Zergatik ikasi Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzako Gradua?

  • Lana lortzeko aukera asko ematen ditu 
  • Profesionalen eskaria handia da
  • Gradu espezializatu hau egiteak aukera emanen dizu I+G-arekin eta kudeaketarekin loturiko lanpostuetan aritzeko
  • Titulazioaren azken fasean, aukera dago enpresetan praktikak egiteko programan parte hartzeko

Gradu hau egiteko moduak:

Espezializazioa

Gaitasunen inguruko prestakuntza

Hizkuntzak

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa, Zientzien modalitatea
    • Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
    • Osasun Zientzien ibilbidea
  • Arlo hauetako goi mailako prestakuntza-zikloak: Eraikuntza eta Obra Zibila, Fabrikazio Mekanikoa, Instalazioa eta Mantentze-lana, Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lana, eta Energia eta Ura.

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: trebakuntza ona Matematikan eta Fisikan, eta analisirako eta arrazoinamendurako gaitasunak. Jakin-mina, irudimena eta sormena, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiekiko interesa ere.

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzako Gradua bukatzen dudanean?

  • Industria-ingeniari teknikoaren lanbide arautuetan, Mekanikaren espezialitatean
  • Garapen teknologikoko industria eta instalazioetan
  • Honelako proiektuak prestatzen: eraikuntzakoak, ekoizpenekoak, mantentze-lanetakoak, ustiapenekoak, kalitatearen kontrolari eta ikuskaritza teknikoari buruzkoak, aholkularitzakoak eta bulego teknikoetakoak
  • Zerbitzu-enpresetan eta autonomo gisara, lan hauek egiten: proiektuen prestaketa, mantentze-lan eta antolaketa industriala, laguntza teknikoa, hornikuntza, kalitatea, laneko osasuna eta segurtasuna, ingurumen industriala, aholkularitza, etab.
  • Lanbide-heziketako ikastetxeetako irakaskuntzan
  • Diseinuko sail, zentro edo enpresetan, berrikuntzako irizpideak kudeatzen eta aplikatzen produktu berriak sortu, garatu eta merkaturatzearekin loturiko arlo guztietan
  • I+G-arekin loturiko eta kudeaketako lanpostuetan
     

Zer master egiten ahalko ditut Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzako Gradua bukatzen dudanean?

Kontsultatu eskaintza osoa:

Gaitasunak