Aurkezpena
NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.
Zergatik ikasi Lehen Hezkuntzako Irakasletzako eta Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradu Bikoitzaren Nazioarteko Programa?
- Hezkuntzaren arloko gaitasun profesional eta pertsonala eskuratuko duzu.
- Lan egiteko aukerak zabalduko zaizkizu, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapetan irakasle aritzeko aukera izanen baituzu.
- Prestakuntza handia hizkuntzetan
- Talde txikiak eta homogeneoak, eta mugikortasuneko nazioarteko ikasleekin egoteko aukera
- Haurrei beren bizitzaren une garrantzitsuetan pertsonalki eta intelektualki laguntzeko gaitasuna zeureganatuko duzu.
- Hezkuntza formalean eta ez-formalean haurrei laguntzeko prestakuntza osoa eskuratuko duzu.
- Espezialitate hauetako bat egiten ahalko duzu: Gorputz Hezkuntza, Musika Hezkuntza, Entzumena eta Hizkuntza, Pedagogia Terapeutikoa, Ingelesa eta Frantsesa.
- Ikasketak bukatzen dituzunean, bi titulu lortuko dituzu:
- Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradua, 0 eta 6 urte bitarteko etapako hezkuntzara bideratua
- eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua, 6 eta 12 urte bitarteko etapako hezkuntzara bideratua
Gradu hau egiteko moduak:
Espezializazioak
Gaitasunetarako prestakuntza
Hizkuntzak
- Bultzada bat eman zure hizkuntzei
- Gradua bukatu ondoren, euskaraz ikasten duten ikasleek EGA titulua eskatu dezakete.
Informazio gehiago
Sarbide egokienak
- Batxilergoa: Zientzien, Gizarte Zientzien edo Giza Zientzien modalitateak.
- Lanbide Heziketako goi zikloak, titulazioarekin lotura dutenak.
HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: ikasleen ezaugarriak ezagutu, horietan sakondu eta nolakoak diren aztertzeko interes berezia, baita pertsonalki eta intelektualki garatzen laguntzekoa ere; pertsona arteko komunikaziorako eta taldeak gidatzeko interesa eta erraztasuna; dibertsitate kulturalarekiko sentsibilitatea.
ATALASE-NOTA: Ezarritako ikaspostu kopuruaren mugaraino onartuko dira ikasleak, aurreinskripzioan Gradu Bikoitza aukeratu zutenen artetik, Unibertsitatean sartzeko notaren arabera ordenatuta. Edonola ere, Gradu Bikoitzean onartua izateko gutxieneko nota gradu bikoitza osatzen duten bi titulazio ofizialetako bakoitzean ateratzen den atalase-nota edo hura baino handiagoa izanen da.
Hizkuntza eskakizuna
- Nazioarteko Programan sartzeko: : Ingeleseko B2 maila edo hortik gorakoa
Aurreinskripzioa egiten den unean aurkeztu behar da hori egiaztatzen duen ziurtagiria. Ziurtagiririk ezean, ikasle interesdunek aldez aurretik hizkuntza maila egiaztatzeko proba egin dezakete Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian, eta haren emaitza aurreinskripzioarekin batera aurkeztu.
Ikasleentzako laguntza
Zertan egiten ahalko dut lan Lehen Hezkuntzako Irakasletzako eta Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradu Bikoitzaren Nazioarteko Programa bukatzen dudanean?
- Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasle, ikastetxe publikoetan, itunduetan edo pribatuetan.
- Irakasle, programa elebidunetan eta atzerriko hizkuntzetakoetan
- Atzerriko hizkuntzen irakasle
- Irakasle atzerrian
- Hezkuntza ez-formaleko arloetan, aisialdiaren arloan edo laguntza arreta sozioedukatiboan.
- Zerorrek sortutako haur-eskola batean.
- Beste jarduera batzuetan, hauetan esaterako: material osagarriak, irakaslanari laguntzeko osagaiak, testuliburuak, programa informatikoak eta abar sortzen eta banatzen.
Zein master egiten ahalko dut Lehen Hezkuntzako Irakasletzako eta Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradu Bikoitzaren Nazioarteko Programa bukatzen dudanean?
Kontsultatu eskaintza osoa:
- Master ofizialak
- Gradua bukatutakoan, gainera, titulu bereki hauek egiten ahalko dituzu