Praktikak
sfdsdf
Ukoa eta salbuespenak
- Ukoa: esleitutako tokiari uko eginez gero, arrazoitu egin beharra dago, eskabide orokor bat eginez Unibertsitatearen egoitza elektronikoaren bidez. Fakultatearen edozein programatan esleitutako tokiari argudiatu gabe uko egiteak fakultatearen gainerako programetan parte hartu ezina ekarriko du berekin.
- Hasierako eta bukaerako data, berez, praktika guztietarako ezartzen da. Salbuespenak egin daitezke, hots, mugikortasun programetan dauden ikasleen praktiken hasiera eta bukaera geroratu, betiere arrazoi akademikoengatik (azterketak direla-eta) ikaslea ezin bada praktikak egiten hasi ezarria zegoen datan. Salbuespenak onartzekotan, ezarritako epean jakinarazi behar zaio praktikaren irakasle tutoreari, betiere egin beharreko praktikei dagozkien orduak egin ahal izatea bermatua badago.
Aurretiazko dokumentuak
Bi dokumentu horiek MiAulario plataformaren bidez bidali beharko dira, "Zereginak" atalean, dagokion ikasgaian. Ez da posta elektronikoz bidaltzerik onartzen, ezta aurrez aurre bidaltzerik ere.